naiz.eus RSS gehitzailea, IRRATIA - Musika Pilulak
Hitza eta ahotsa nabarmentzen dira Ekiñe Casadoren bost kantuetan: izan ere, lehenengo maketa izanagatik, Ekiñeren ahotsak heldutasuna dauka jada, eta gardena da bere asmoa: esatea.
Lan pertsonala da 'Emadan'. Kontuz kontuz eraikitako kabia: etxearen intimitatea eta abiapuntuaren potentziala dauzka aldi berean. Argia eta iluna. Gauza guztien erdibidean leku bat egin du Eneritz Furyakek.
Esan liteke Kaserna talde berria baino berritua dela. Mr. Pongo taldearen musikak bide berri bat hartzen zuela ikusita, alde batera utzi zuten egitasmo hori kideek, eta beste izen bat hartuta ekin diote Kaserna gisa aritzeari.
Pandemia garaian sortutako egitasmoa da SarraBete. Gasteizen sortu zuten taldea Pablo Bueno eta Gorka Bravo musikariek, eta Leire Etxezarreta arrasatearra batu zitzaien gero. Zarrabetearen doinuak berreskuratzeko asmoz plazaratu dute haien lehen lana.