Conferencias y Jornadas sobre Nuevas Tecnologías emitidas en el espacio "Los especiales de EuskaDigital". http://conferencias.euskadigital.net
Literatura eta informatika elkarrengandik aparte dauden bi mundu direla uste arren, bien arteko ustezko amildegi hori ez dela horren zuloa ohartarazi zuten Manex Garaio eta Bertol Arrietak, Euskara ala ezkara zikloan. Bigarren eta azken atal honetan Bertol entzungo dugu. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan […]
Literatura eta informatika elkarrengandik aparte dauden bi mundu direla uste arren, bien arteko ustezko amildegi hori ez dela horren zuloa ohartarazi zuten Manex Garaio eta Bertol Arrietak, Euskara ala ezkara zikloan. Lehenengo atal honetan Manex entzungo dugu. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Inork baino hobeto daki Gabi de la Mazak euskalduntzeko zein garrantzitsua den emozionatzea eta kulturzaletzea. 37 urtean irakasle jardun zen, eta beti erabili zuen musika ikasleak euskara erabiltzera motibatzeko eta euskararekiko sentsazio positiboak sortzeko. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Baliabide teknologikoak euskararen eta kulturaren heziketa arautuan nola erabil daitezkeen aztertu zuen Imanol Epelde irakasle eta 27zapata blogariak Euskara ala ezkara zikloan. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Burujabetza digitalaz solastu ziren Asier Garaialde (@agara), Gorka Julio (@teketen) eta Xabier Landabidea (@txerren), .Eus fundazioko Leire Palaciosek (@annieSdelMono) zuzendutako mahai-inguruan. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Marketina eta hizkuntza baten sustapena uztartu asmoz unibertsitatean martxan jarri duten egitasmoa aurkeztu zuen Angeriñe Elorriaga EHUko marketin eta publizitate irakasleak. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
“Orain egiten dugunaren araberakoa izango da etorkizuna”. Baina zehar behar dugu eta nola lor genezake? Galdera horri erantzuteko, gizakiok goi mailako prozesu psikologikoak nola garatzen ditugun ikertu zuen Lev Vygotsky zientzialari bielorrusiarraren irakaspenetara jo zuen Harkaitz Zubiri idazleak Euskara ala ezkara zikloan. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus […]
Informatikaria da lanbidez Josu Landa, literatura du afizio eta kritiko agertu zen Euskara ala ezkara zikloan. Hitzaldian, euskaraz egindako edukiak interneten aztertuko ditu. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Sarean euskararik ba ote dagoen galderari erantzun zion Ainhoa Arregi filologo, UZEIko Lexikografia Saileko kide eta euskaltzain urgazleak, eta euskarak sarean dituen baliabideak, abantailak eta arriskuak/ahuleziak aletu zituen. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri:
Josu Waliño, PuntuEUS fundazioko zuzendaria, domeinuaren egoera eta euskararen osasuna sarean aztertzen du. ‘Euskara ala ezkara mundu digitalean’ ekitaldian grabatuta, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta PuntuEus Fundazioak antolatuta. Bideoan ere eskuragarri: