RSS naiz.eus, IRRATIA - Emen Gonak
Denbora luze baterako agurtu da 'Emen Gonak' saioa. 30 saio izan dira guztira eta hauxe duzue azkena. Ilargi Agirre bateri jolea izan da protagonista.
10 kantu entzunez gogoratu dugu Sorkun Rubio abeslari handia. Ez dakigu Sorkun eszenara itzuliko ote den, baina bitartean badugu haren musikarekin gozatzeko aukera.
Esan daiteke Paule Bilbaok sehaskatik jaso duela musika. Txikia zenenean etxe behean zegoen lokalean ikusi ditu hainbat musika talde, gerora bere leku bihurtu dira lau pareta horiek. 'Arima' taleko arima Paule Bilbao bera da eta 'Emen Gonak' saioan izan da.
J Martina taldea gonbidatu dugu aste honetako 'Emen Gonak' saiora. Javi Jorajuria eta Kattalin Barcenarekin izan gara solastean eta aitortu diugute «sorpresa handia» hartu dutela taldeak izandako harrerarekin
Aste honetako Emen Gonak saioan izan da Zea Mays taldeko Aiora Renteria. Bi musikarien arteko solasaldia izan da, beraz, Birkite Alonso eta Aiora Renteriaren artekoa.
'Wemean' talde suitzarra eta Paulime Croze bakarlari frantziarra izan ditugu hizpide.