Lagunok! Asteazkenero...badugu zer kontatu. Eleder Iglesiasen eskutik, saio fresko, txill eta dinamikoena hemen da. Denetariko gaiak, atal desberdinak, kolaboratzaileak, gonbidatuak... gehiago ezagutu nahi? Jarrai ezazu Lagunok! Gogoratu, asteazkenero Spotify, Google Podcast eta Apple Podcasten gaudela!
Durangoko azokatik zuzen-zuzenean Xabi Solano musikariarekin egon gara hizketan. Esne Beltza taldearen amaiera, durangoko azoka eta bere bitxikeriak izan dira protagonistak saioan zehar. Ze nolako FANTASIA izan da aurtengoa! Lagunok!en lehenengo zuzeneko saioa izan da, baina gehiago ditugu buruan... Ez galdu Lagunok!en saio berria!
Marenen abestietan hizkuntzek garrantzi handia dute. Lagunok!en abesti bat sortzeko era kontatu digu, beste gauza askoren artean. Naturarekin ere lotura zuzena du, hortik ateratzen baiditu ideia asko. Marenen mundua ezagutu nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Lagunok!en irudiaren atzean zer dagoen jakin nahi? Hor pertsona bat dago. Nahia Saratxuk Lagunok! podcastaren ilustrazio, logo eta koloreen aukeraketaren parte izan da proeiktuan zehar. Arazoak, aldaketak eta prozesuaren azalpena egin du gaurko lehenengo extra atalean. Ez galdu Lagunok!en atal berria.
Proiektuaren etorkizuna eta arazoen arteko borroka izugarria jasaten ari du Elederrek bere buruan. Lagunok!en ibilbideari aurre egiteko Durangoko azokan aurkeztuko du. Aldaketak onak izan daitezke? Abenduaren 8an, goizeko 11:00etan Zugaza zinema aretoan. Ez galdu Lagunok!en atal berria.
Kai Nakairen etxera mugitu dugu Lagunok!en estudioa asteazken honetan. Gasteizetik, oso gustura eta zuzenean Iratxe eta Kairen ibilbidea, zailtasunak eta askoz gehiago! Zer suposatu du Kai Nakairen fenomenoa Euskal Herrian? Iratxek badaki, jakin nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Iker Aldasoro energia berriztagarrian ingenieritzako ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2022-23 ikasturtean Seoulen (Hego Korea) Erasmusa egitera jaon zen. Hortik, urtebete pasa zen eta orotariko momentuak bizi izan ditu hor. Gaur egun, umorearekin kontatzen dituen arren, ez da betere erraza izan etxetik ia 10.000 kilometrora egotea. Bere bidaia ezagutu nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Josu Zubia eta Itziar Arkauz Potx eta Lotx apilazoak bezala ezagunagoak dira. 2017 herriz herri haien ikuskizuna zabaltzen doaz, baina zer dago pailazo baten munduaren atzean? Erraza al da pailazoa izatea? Gaurko atalean, Euskal Herriko pailazogintzaren egoera eta haien proiektuari buruz gehiago jakin dugu! -SPOILERRA- Haien ikuskizun batean DILDO bat atera zuten eszenatoki erdian!! Zergatik jakin nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Yogurinha Borova etorri da Lagunok!era. Eduardo GaviƱa 54 urteko laudiotarra da, gaur egun denek Yogurinha bezala ezagutzen dutena. Trabesti berezia da bera, umeekin eta umeentzat egiten baiditu abestiak. Horietan, aniztasuna bezalako balore ugari transmititzen ditu. Baina, zein da Yogurinharen helburu nagusia? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Gaurko atalean euskarari buruz aritu gara. Euskara batua eta euskalkien arteko eztaida, euskarak hartzen dituen eremuak edota hitzen esanahiei buruz hitz egin dugu. Ander Elordui eta Iker Plazaola izan dira gurean saioari kolorea emateko. Solasaldi interesgarria izan da bakoitzaren ausnarketa egitera eraman gaituena. Entzun nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Julen Leturiondo musikaria etorri zaigu Lagunok!era. Bere proiektu musikalaren atzean dagoen den-dena ezagutu dugu. Baita Julen pertsonalki ere. Ionosfera abestiaren atzean dauden sekretu guztiak azaldu dizkigu eta "friki" hitza hainbeste alditan errepikatu du saioan zehar. Zergatik izango da? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Zinemaldia iritsi da Donostiara beste urte batez. Gaurko atalean zinemari begiratzen diogu, angelu guztietatik gainera. Lehenik Nahia Sillero aktore eta epaimahaiak "2deotik zinemaldira" erronkari buruz hitz egin digu zuzen zuzenean. Geroago, Itsaso telesail berriaren eta Go!azen denboraldi berriari buruz hitz egin dugu. Eta azkenik, alfonbra gorriko jantziak aztertu ditugu Garazi Izagirrerekin batera. Atal izugarria gaurkoa!! Prestatu palomitak eta egin bat gurekin. Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Ander Elorduik urte bat eta erdi eman zuen Hego Amerikan bakarrik. Erasmusarekin Uruguayera joan zen eta hortik harreman estua sortu zuen euskal diaspora eta euskal etxeekin. Harremanak egin eta proiektuetan parte hartzeaz gain, Europarekiko zuen irudiaren iritzia erabat aldatu zaio. Podcasta grabatu eta jarraian berriz hartu du motxila Hego Amerikara bidean. Ander ezagutu eta gurekin bat egiten nahi? Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Iraila iritsi da; eta horrekin batera ikasturte eta lanaren hasiera. Gehienontzat zaila izan arren, zer iruditzen lagunekin eta ok hastea? Errutina hitzak beldurra ematen dizu? Entzun gure podcasta ikasturte honetan errutinari aurre egiteko. Ez galdu Lagunok!en atal berria!
Lehenengo atala egitea beti izan da zaila. Horregatik, zergatik ez hitz egin podcastari buruz? Ideiaren nondik norakoak, edukiaren azalpena eta nor da Eleder Iglesias Perez beste askoren artean. Hasi da gure martxa!
Lagunok! podcasta, irailaren 6tik aurrera plataformetan entzungai