POPULARITY
Noiztik aurrera da norbait zaharra? Eta zer dakarkio hari zahar izateak? Zergatik eragiten du halako aznahia ‘zahar' hitzak berak? Eta, bide batez, badago ‘atso' esaterik? Zahartzaroari buruzko hamaika galdera mahaigaineratu dira urteotan han-hemenka, eta haietako hainbati bilatu dizkie erantzunak Mari Luz Esteban antropologo eta idazle feministak, adinkeria eta matxismoa elkarri lotzen zaizkion zientoka egoera daudela sinetsita. Besteak beste, zahartzaroari eta militantzia feministari buruzko gakoak eman ditu Berria FMren saio berrian.
FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die “Benetan zabiz?”eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea?Orain burutuko dituen lanen artean, ETB1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ikusiko dugu. Txirula jo dute eta “lotsaz” aritu dira…Zeintzuk dira bere erreferente musikalak? Zein da bere “guilty pleasure” musikala? Ligatzen duenean, eta ligatzen badu, zein da bere teknika? Nola uste du ikusten duela jendeak kanpotik? Zergatik dago irakasleen kontra?
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren zatian, “erabakiak hartzeaz” aritu dira lau neskak.Erabakiak erraztasunez hartzen dituzte? Zergatik da “salda badago” eta ez “dago”? Nolatan eman dituzte lau urte sortu duten albumean lanean? Zergatik utzi zituzten biek gradu ikasketak? Zerk ematen die hozkirri handia?“Ezebezka” edo “Zuria” jokuan jolastu dira gainera.
“Benetan zabiz?”en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean.Andreak, txikitatik izan nahi zuen kazetaria? Nola kudeatzen ditu emozionalki albiste txarrak? Zer da kontzientzia-klausula? Zergatik dio garrantzitsua dela informatuta egotea? Noiz eta zergatik erabaki zuen begano izatea? Nola eragiten dio gaiak? Zer pentsatzen du abeltzaintzaz?Maria Blanco kolaboratzaileak ere parte hartu du atal honetan eta “Sexo en Nueva York” telesaileko hainbat jarrera kritikatu ditu.
Zergatik agertu da Izaba National Geographic aldizkarian?...
Auto mantsoagoak, ingurumenaren alde. Zergatik ez?...
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak benetan-zabiztarrei!Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz aritu da eta egoerak bultzatutako ondorioez. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak?Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai eta iraganeko hainbat anekdota kontatu ere. Zergatik erabaki zuen kalean gitarra jotzen hastea? Nola hasi zen bakarrizketak egiten? Itzuliko al da telebistara?
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabizeko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar. Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandakoo fikziozko harremana, Goenkaleko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena. Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute. Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean? Ez galdu atala! Benetan Zabiz? podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako.

Zergatik joan behar dugu Angulemara?...
Amets Castrejana errugby jokalari ohi, entrenatzaile eta Euskal Herriko Unibertsitatean kirolaren ikerlaria, Olaia Eizagirre palista eta emakumeen kirolari buruzko tesigilea eta Ixiar Eratsun Sakanako Mankomunitateko berdintasun teknikaria estigma, gorroto delitu eta lgtbiq+ komunitatearen kirolaz ...
Nerea Muñoz gazte Nafarrari pandemia garaian sortu zitzaion Japoniarekiko jakin mina eta bera gonbidatu dugu atal honetara. Japoniera, bertako musika, animea…hori nahikoa izan zuen, lau urte geroago maleta hartu eta Japonian barrena bizitzeko! Hiroshima, Osaka, Kyoto… leku guztiotara bakarrik abiatu da eta esperientzia ugari kontatu ditu atalean zehar!Zergatik erabaki ote zuen Japoniara joatea? Zer moduz bizi da han? Nola ikasten du japonieraz? Biziraun likete? Non egiten du lan? Zer behar da hara joateko? Nola antolatzen ditu bidaiak? Bakarrik egoten da beti? Zeintzuk dira Japoniar kulturan mito ezagunenak, eta mitoak al dira benetan?Japoniako goxoki eta jakiz beteriko zakuarekin azaldu da Benetan Zabizera eta bertan probatu dituzte. Onak edo txarrak egongo dira?Ez galdu aste honetako atala! Benetan Zabiz podcasta, On Timek ekoitzen du EITB Podkasterako.

Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari...
"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" oraindik heldu ez bada ere, Gabonak iristear eta horregatik MallabiaCarey gonbidatu dute Benetan Zabizen sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Eta Eguberriak ez ezik, musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, Belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute! "Oh Happy Day" saiotik hasi, eta horrek ekarritako zurrunbilo guztia izan dute hizpide. Asko aldatu al da Izaro hasi zenetik hona? Zein uste dela kanpotik ematen duen irudia? Zeintzuk dira bereganako aurreiritziak? Zer da arrakasta? Zer esango lioke hasi berri zen Izarori? Gainera, "Izaro Gabonetan" diskoa argitaratu berri, gabonei buruz ere jardun dute Izaro, MAles eta Aiztiberrek. Gabonak gustatzen zaizkie? Nola bizi dute urteko azken hilabetea? Zergatik bururatu zaio gabonetako abestien diskoa ateratzea? Gozatu dirdiraz eta polboroiez beteriko atalaz. Din dan don din dan don, eguberrion! Benetan Zabiz, ON TIMEk ekoizten du EITB podkasterako.

Araba Buru Batzarreko presidente berriak azpimarratu du EAJren lehentasuna dela Gernikako Estatutua egikaritzea, eta ostean adostea Euskadirentzat estatus berria. Sozialistei hausnarketa eskatu die, ea Espainiako Gobernuak zergatik ez dituen orain arte beharrezko urratsak eman....
Onintza Enbeita Maguregi da atal honetako gonbidatua! Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albokalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta, emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere. Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren errealitate askotan gordina normalizatzeko beharraz. Maria Blanco, munduko kolaboratzaile onena ere hurbildu da solasaldira! Gaztetako konplexu fisikoek utzitako arrastoaz eta intseguritateez aritu da oraingoan. "En mi coño y en mi moño" Enbeitak diputatu zela Espainiako Congresuan behin esan zuen esaldiaren harira, emakumeok horren debekatua dugun oldarkeriaren inguruan hitz egin dute: Zergatik dago gizartean gaizki ikusia emakumeak oldartu eta borrokan hastea ? Pairatzen duten indarkeria fisiko edo berbalaren aurrean, biolentzia gehiagorekin erantzungo balute, zer? Zergatik ukatzen zaie "aiurri txarreko" neskei haserrearen emozioa? Ez galdu atala!

Atal honetan, Beñat Rodrigo, Kiliki frexko! Aitziberrek eta Malenek, Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa…gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira. Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbete pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yart-i? Ez galdu aste honetako atala! Benetan Zabiz, On Timek ekoitzi du EITB Podkasterako

Benetan Zabizen atal honetan, Aitor Bengoetxea "Bengo" dugu gonbidatua! Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta benetan zabiztarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Hori, eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, "seriotasuna" autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz…aritu dira, besteak beste. Nolakoa da Bengo? Zer da "bakarrik sentitzea"? Zergatik sentitzen da bakardadea? Zergatik eta nola hasi zen Break Dance dantzaten? Zer gertatu zitzaion Gaztea Sarietan saritu zutenean? Zer ez zaio batere gustatzen pertsonak ezagutzeko garaian? Musikarien artean lehiakortasun handia dago? Zer gertatu zitzaion artista ezagun batekin? Egoera triste bat igarotzen ari direnean, aurpegi ona jartzeko gai dira? Esklusiba potoloa ere eman die gainera Aitziber eta Maleni: artista ezagun batek kaleratu gabeko kantu bateko esaldiak lapurtu zizkiola kontatu du! Benetan zabiz atala galduko duzula? Benetan Zabiz podcasta, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako

Suhiltzaile bat, Ibon Abad atal honetako gonbidatua! Malen eta Aitziberrek suhiltzaileen eginbeharrak, erronkak eta zailtasunak hartu dituzte mintzagai arabarrarekin. Lanbidearen zein suteen inguruko estigmeninguruan aritu dira ere. Etxeko suteei aurre egiteko hainbat aholku eman dizkie eta Euskadiko suhiltzaileen argazkiekin egindako egutegi mitikoen inguurko iritzia eman dute gainera! Zer egin behar da etxean sua piztuko balitz? Zein izan da Ibonek bizi izan duen suterik larriena? Zer egiten da suhiltzaile parkean txirrina entzuten denean? Zer behar da suhiltzaile izateko? Probak gogorregiak dira? Zergatik egin zuten suhiltzaileek greba Araban? Galdera hauen erantzuna jakiteko, ez galdu atala!

Atel honetan, Fermin Muguruza Ugarte! Ferminek, 2024ko abenduan abiatuko du berrogehigarren urteurreneko bira, "4 hamarkadaz zentsurari aurre egiten" leloarekin eta helburu horren alde. Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuen sentsazioaz, bere ibilibideaz, gaur egungo mainstream musikaz eta artistez, zentsuraz…eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira Malen eta Aitziber Muguruzarekin. Zer pentsatzen du gaur egungo artista gazteen inguruan? Autotunearen erabileraz? Nola sentitzen da berrogei urteren ostean oholtza gainera igotzean? Zergatik ez daongi etorria hainbat herrialdeetan? Nola bizi izan ditu zentsura egoerak? Rosaliaren laguna da? Zein da telefono agendan daukan famatuetan famatuena? Zer pertsona historiko gonbidatuko luke afari batera? Galdera guztien erantzuna jakiteko, ez galdu atala! Benetan Zabiz? podcasta, ON Timek ekoizten du EITB Padkasterako.

Atal honetan Iratxe Aguilera, Kai Nakai! Gasteiztarrak album berria kaleratu du eta honen izenak joko handia eman die. "Gaupasa"z eta gaueko ordu txikietan kebapa jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteakbeste. Sonny Angel-en unboxinga egin dute gainera! Nola sentitzen da Kai beste artista batzuei kolaborazioa egitea proposatzen dienean? Zergatik sentitzen da, edo sentiarazten dute "txiki"? Euskal musika eszenan ere misoginia dago? Zer gertatzen da artisten diskriminazio eta kantzelazioarekin? Zeintzuk dira haien "red flag" edo bandera gorriak? Aukera eta horretarako boterea izango balute, ze lege absurdu sortuko lukete? Aner Euzkitzek Berria Egunkarian argitaratutako "Kantzelazioa: zatoz, mese" iritzi artikulu polemikoaren harira hausnartu dute eta gizonen musika taldeen inguruan haien iritzia eman ere bai. Benetan zabiz? Galdu egingo duzula?

Nola jakin dute Mutrikun topatutako Erdi Aroko emakumea "beganoa" zela? Zergatik ez zuen jango animaliengandik eratorritako janaririk? Noizkok dira topatu diren pertsona "beganorik" zaharrenak? Amarauna saioan galdera horiek eta gehiago erantzun dizkigu Maite Iris Garcia Collado arkeologoak...
Andres Espelosinek 100 urte ditu, Juanita Arretxeak berriz 95 eta elkarrekin segitzen dute 75 urteren ondoren. Etxeko sofan eserita kontatu digute beren bizi osoko maitasun harremana. Bikote terapia gelan hartu gaitu Olatz Berastegi psikologoak Harremanak zentroan harremanetako korapiloez jarduteko....
Bihar gauean izango da Estatu batetako Presidenterako bi hautagaien arteko debatea. Ikusmin handia dago hemen eta munduan. Trump saiatu da aldez aurretik lehiakidea kritikatzen, ezegonkortzen. Astakeria asko esan ditu, baina gauza bat egin zait deigarri bereziki. Esan du Kamalak barre gehiegi egiten duela. Ezaguna da Harrisen barre algara, ozenki egiten du barre. Bada, nonbait hori ez omen da serioa presidente izan nahi duen batentzat. Demokratek buelta eman nahi izan diote kontuari eta Harrisen algara aldarrikatu egin dute. Kamalarena izango da pozaren iraultza, esaten dute, beti haserre dagoen presidente ohiaren aurrean. Afrikar amerikarren artean poza aldarrikatzeko tradizio luzea dago. Esklabu izan dira, lapurtu diete ia dena, baina poza, poza sekula ez. Pozik egotea da mendekurik onena, poza da helburua eta poza da bidea. Egia esan, barre algararen kontu honekin enpatia sentitzen dut Kamalarekin. Niri ere barre algara ozena ateratzen zait, berez. Eta ezin dut kontrolatu. Saiatu izan naiz hura aldatzen baina alferrik. Etxekoek eta lagunek urrundik ezagutzen naute nire algaragatik. Argazkietan ere irribarretsu agertzen naiz ia beti, nahiz eta batzuk ohartarazi ez nautela idazle bezala seriotan hartuko horrela azaltzen banaiz. Badakit pozak ez duela berez ezer konpontzen. Politika zehatzak behar direla gizartea justuagotzeko. Eta lana, lan nekeza. Baina zergatik ez egin hori irribarre batekin? Zergatik ez atsegin, zabar ordez? Nik argi daukat. Gora pozaren iraultza!
Heldu da azken atala eta ezetz asmatu: Aitzi eta Malen dira gonbidatuak, beti bezala! Baina lanurteko azken atalean ez dira bakarrik txutxumutxuez eta bizitzaz arituko, denboraldiari agur berezia eman nahi diotelako. Podcasteko momenturik gogoangarrienak izan dituzte hizpide, eta baita beraien urte honetako emozio eta sentsazioak ere. Gainera, botilako azken mezuak irakurri dituzte! Aurrerapena: euskal artista eta famatuen kritikak nagusitu dira gonbidatuen iritzien artean. Maria Blancok, bestalde, gizonen autoestimu faltaren gaia atera du mahai gainera. Zergatik izan behar dute neskok baino altuagoak? Amaieran Oihane batu da atalera, eta Malenek mezutxo berezi bana irakurri die Aitziber eta biei. Zer suposatzen dute Benetan Zabizkideek gaur egun elkarren bizitzan? Negarrez amaituko al dute? Ezin duzue galdu inoizko atalik erreal eta hunkigarriena ...eta momentuz, azkena! Benetan Zabiz, OnTimek ekoitzen du EITB podkasterako.

Aste honetako atalean… Mikel Perez Artola! Oiartzuarra pantailatik kanpora ezagutu dute Aitziberrek eta Malenek eta bere bizitzako gauza asko azaldu dizkie: Non bizi da? Zergatik da arraroa bere etxeko dekorazioa? Zerio dio beldur? Nola egin aurre iluntasunari? ETBko "Bikote Bionikoa" saioan eta "El Conquistador del Fin del Mundo" realityan ikusi genuen eta telebistaren harira pairatu behar izan zuena kontatu du. Zergatik sentitzen zuen presioa? Ze aurreiritzi ditu jendeak bere inguruan? Zein da bizi izan duen erronkarik nagusiena? Estatu Batuetan barrena egin duen bidaian zehar ezagutu dituen bi snack ekarri ditu zuzen-zuzenean probatzeko. Onak izango ote dira? Ez galdu! Benetan Zabiz, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako.

Atal honetan, Xsakara izan dute Benetan Zabizen! Bermeotik zuzen zuzenean etorri da mamarratxeora. Nolakoa da Xabi? Zer beste izen jarri behar zioten jaio zenean? Zer motatako ikaslea izan zen? Nolakoa da bere egunerokotasuna? Nola zaintzen du ile kizkur hori? Zer marrazki bizidunen bibrak ditu? Musikaz ere aritu dira eta hurrengo galderei erantzun diete: zer da rap-a? Eta trap-a? Zeintzuk dira bere erreferenteak? Zer harrera izan zuen eta dauka bere musikak Bermeon? Nondik dator bere izen artistikoa? Zergatik da ilargiaren semea? Galdu egingo duzu? Benetan zabiz? On Time-k ekoizten du Benetan Zabiz EITB Podkasterako.

Izen bera, jaiak, herrietako pertsona ezagunen harremana... arrazoiak arrazoi harritzen gaituzten herrialde asko elkar senidetuta daude....
Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta. Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori? Ane euskalduna, Luna andaluziarra. Bi tradizio, bertokoena eta migratzaileena, amets berarekin. Heroinaren mundu ilunak harrapatuko ditu. Ondo gogoan dut sasoi hori, nerabea nintzen arren. Herrian, etxean bizi izan genuen. Baita haren atzea ere, hiesaren epidemia.
Zergatik haserretu beharko luke inork zuk zure gustuko musika edo filmak aldarrikatzeagatik?...
Zergatik dute hain kalite txarra gidabaimen, gimnasio, aireportu eta abarretarako ateratzen dizkiguten argazkiek? Ezin al dituzte kamera hobeak jarri? Arantxi Padillarekin, Amaia Uriberekin eta Nerea Sarriegirekin arituko gara gaiaz....
Merina Gris musika taldeko Julen eta Sara izan dira Benetan Zabizen! Aitziber eta Malen haien fan sutsuak dira, taldearen orijinaltasunak arreta pizten die. Zergatik ote dira anonimoak? Zein da aurpegia ez erakustearen arrazoia? Funtzionatzen ote die? Nola lortzen dute magia mantentzea? Horrez gain, tarotari eta adikzioei buruz jardun dira. Zeren menpeko dira? Horoskopoarekin obsesionatuta daude? Mezuak azkar erantzutekoak dira? Sentiberak kontsideratzen al dira? Zer dago lilili abestiaren atzean? Atal honetako bonba, ordea, amaieran lehertu da: anonimotasunarekin amaitzea erabaki dute eta maskarak kendu dituzte. Benetan Zabiz galduko duzula? Podcast hau On:time-k ekoitzen du EITB Podkasterako.

Gauak erakarpen adina beldur eragiten dio jendeari eta hori zergatik gertatzen den argitu digu Juan Aldaz soziologoak....
Polizia espainiarrak Irungo Harrera Sareko hainbat kide identifikatu ditu. Taldeak «jazarpena eta solidaritatearen kriminalizazioa» salatu du, poliziak «aurki» albisteak izango zituztela iragarri zien eta. «Zentzugabekotzat» jo dute poliziaren jarrera.
Ematen ditugun urratsak, lo orduak, kaloriak... gero eta gauza gehiago zenbatzen ditugu. Zergatik? Zertarako? Nola egin ihes zurrunbilo horretatik? Juan Aldaz soziologoak kontatu digu...
Aitor Francesena surflari itsu zarauztarra datorren astean abiatuko da Australiara, munduko zirkuitoari ekiteko. Ondo prestatu dela dio, eta gogotsu dagoela. ...
15 urte daramatza Azkoitian nahiz eta urtero bisitatzen duen Txekia eta hango familia. Azken urteotan asko aldatu da bere jatorrizko herrialdea, hala ikusten du Euskal Herritik. @endredamakina markarekin ari da oihalgintzan, artisau....