POPULARITY
19 urterekin, Iruñeko Maitane Azpirozek zirkua ezagutu eta hartaz maitemindu zen. Geroztik, zirku eskola ezberdinetan formatu zen, Euskal Herrian, Espainian eta Belgikan eta 2020an « La trapecionista » konpainia sortu zuen. 2026. urtearen hasieran, TOPADA dispositiboaren bidez, konpainiak astebete pasatu du Luhusoko Harri Xuri gelan, Zuhamu deitutako konpaniaren azken sorkuntza lantzeko. Maitanek konpainia eta azken ikuskizuna aurkezten dizkigu eta gorputzarekin duen harremanaz hitz egiten digu… Jatorria : Radiokultura
“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte. Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere. Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin. Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.
Blair Clark, Torontoko Kanadiar emaztea gaztea, 2017an etorri zen Euskal Herrirat, ingelesa baizik mintzatzen ez zelarik. Lehen urteak Garazin iragan zituen eta orain Baionan bizi eta lan egiten du (okin gisa). Frantseza ikasi ondoren, azken bi urte hauetan euskarazko kurtsoak hartzen ditu eta Radiokulturaren estudioetarat etortzea ausartu da bere biziaz eta bere ibilbideaz hitzegiteko. Lehen parte honetan (1/2) : Toronto hiria aurkezteaz gain, Euskal Herrian zer deskubritu duen azaltzen dauku Blair-ek Jatorria / source : Radiokultura
Urdin Euskal Herri Irratia euskaraz / Les chroniques en basque de France Bleu
durée : 00:58:09 - Pantxoa eta Peio : Azken Dantza kontzertu bira hastekotan da ! - Peio OSPITAL eta Pantxoa CARRERE gaztetik kantuz hasi ziren : 1969an, bikoteak lehen urratsak oholtzan egin zituen, 2026an, kontzertu batzu Euskal Herrian emanen ditu, publikoa agurtzeko. Baionako Lauga gelatik Abenduaren 11an pasatuko dira, Azken Dantza Bilbon emanen dute, Urtarrilaren 10ean. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les autres épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France.

Nafarrak dira atal honetako gonbidatuak, Ulon eta Gaizka, Nafarroa 1512 taldeko gitarrajolea eta abeslaria! “Benetan zabiz? podcastari eskainitako elkarrizketa honekin historia egiten ari dira, ez baitizkiete horretarako eskaintza asko egiten. Benetan-zabiztarrek ordea, sakon ezagutu nahi izan dituzte: taldeari eskaintzen dizkieten tik-tokak, egiak eta gezurrak, tren bat galdu zutelako Berlinera iristeko hartu behar izan zuten autoa izan dira lerroburuak, besteak beste.Nolakoa da Euskal Herrian punk-rock estiloaren panorama musikala gaur egun? Ze kolaborazio arraro egin nahi lukete? Rap egitera animatu ote dira? Zer egiten dute haien aisialdian? Nolakoak dira taldeaz harago? Nork konposatzen ditu abestiak?Ez galdu atala!
Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka. Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta gero beste bat: harrapatu egiten zaitu Korrika internetetik ikusteak. Eta ohartu gabe, orduak pasatzen dira.
Urdin Euskal Herri Irratia euskaraz / Les chroniques en basque de France Bleu
durée : 00:58:12 - Kalakan eta lagunak Jatsu Garaziko elizan, Urtarrilaren 31an - KALAKAN taldeak 15 urte hauetan euskal kantu herrikoiak lau haizetara zabaltzen ditu : binaka edo gomita batzuekin, kantaldiak Euskal Herrian eta urrunago ere emaiten ditu. Urtarrilaren 31an, Donazaharreko eskolako burasoek antolatzen duten kantaldian gomitatua da. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les autres épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France.

Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa dago eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero Alfonsok: ‘Euskal emakume zinemagileen ikusezintasunaren genealogiak: Yannick Bellonetik eta Kimuak programaren lehenbiziko belaunaldira (1947-1998)'. BerriaFMn eman ditu gakoak, auzitan jarri kanonak, eta oroitarazi aulki hutsak.
Benetako arbola bat nahi zuen semeak, New Yorken Quebeceko baserritarrek kalean saltzen duten horietakoa. Esaten zidan plastikozko baten karbono arrastoa handiagoa dela, eta hobe dela berariaz hazitako bat, gero konposta egingo dena. Durangoko Gorrotxategi dendara joan ginen, baina han esan ziguten pinurik ez zitzaiela geratzen, denak saldu zirela. Nahi bagenuen, gorosti bat zeukatela, bizirik. Eta halaxe eraman genuen gorostia etxera. Lurrean aldatu, eta bizirik jarraituko du Euskal Herrian. New Yorken milaka arbola jasotzen dituzte, eta konposta egitera eramaten. Central Parkean biltzen dituzte asko. Konposta bertako larreetan erabiltzen dute gero. Atzo han aurkitu genituen langileak eta boluntarioak lanean. Telazko poltsak banatzen ari ziren, barruan Gabonetako zuhaitz birrinduak zituztela. Usain goxoa dute poltsek. Beharrik, munduari kiratsa dario eta.
El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu du, bere sorterriko bonbardaketaren inguruko sinfonia bat. “Ez dakit zer egingo nukeen musikarik izango ez balitz”, aitortzen du. Etxean estudio bat du, hiru piano eta martxan dituen ideia mordoa.
Urdin Euskal Herri Irratia euskaraz / Les chroniques en basque de France Bleu
durée : 00:56:44 - "Sorgina banaiz" Asisko Urmenetaren dokumentala Urruñan ikusgai Urriaren 17an - Sorginen historia Euskal Herrian, duela urteak eta urteak aipatua dela eta "clichés" batzuen hausteko helburuarekin sortua izan da dokumental hori. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les autres épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France.

Victor, «Brie» eskualdean sortu da, Frantzian. Soziologo ikasketak bukatzean, Euskal Herrian bizitzea eta euskara ikastea erabaki du. Soziologia amorratua izanki, bere gai kuttunari buruz kronika bat eskaintzen digu Bigarren kronika honetan, «Bullshit» deitutako David Graeberen lanei buruz hitz egiten digu Victor-rek… Jatorria : Radiokultura
Victor «Brie» eskualdean sortu da, Frantzian. Soziologo ikasketak bukatzean, Euskal Herrian bizitzea eta euskara ikastea erabaki du. Soziologia amorratua izanki, bere gai kuttunari buruz kronika bat eskaintzen digu Lehen kronika honetan, « Technopolice, la surveillance policière à l'ère de l'intelligence artificielle » deitutako Félix Tréguer-ren liburua aurkezten digu… Jatorria : Radiokultura
Urdin Euskal Herri Irratia euskaraz / Les chroniques en basque de France Bleu
durée : 00:58:08 - Erreka, ibai eta hezeguneak : ura bizia da - Euskal Herrian ur ainitz dugu : ibai, erreka, latsa, inta, hezeguna, itsasoa... Uraren zikoa iturritietan hasten da, ura itsasoraino doa, eta lurrunketari esker, hodeien bidez berriz lur eta mendietara doa : uraren kalitatearen arabera, bizia garatzen da edo desagertzen da.

durée : 00:57:39 - Hemengo Magazina, ici Euskal Herri - 2005an, ELB sindikatari lotuak ziren laborari batzuek Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuten : 20 urte berantago, elkartea Euskal Herrian eta Europan ezagutua da, hamaika proiektu kolektibo lagundu ditu, 20 langile ditu, eta etxaldeen transmisiorako lan handia egiten du

Asteburuko agenda: datozen egunotan Euskal Herrian zehar izango diren kontzertuen errepasoa. Billy Nomates-en kantu berria, Ezezez-en 2. singlea...
Zer egiten zuen "Hedwig"ek Euskal Herrian? ...
Urdin Euskal Herri Irratia euskaraz / Les chroniques en basque de France Bleu
durée : 00:57:57 - Reforestaction : munduko oihanen ekosistemak zaindu, garatu, arraberritu - 2010etik Reforest'action frantses enpresak 1500 proiektu munduan gauzatu ditu, ekosistemeen berreskuratzeko, basoberritze, basotze eta agrobasogintza proiektuak landuz eta garatuz. Itziar Aguinaga Gil-ek enpresan lan egiten du, proiektuak Euskal Herrian garatzeko deialdia zabaltzen du

Asteburuko agenda: datozen egunotan Euskal Herrian izango diren kontzertu batzuen aipamena. Gainera, Verde Prato eta Maite Larbururen kantu berriak....
Steve Gunn zuzenean gaur eta bihar Euskal Herrian, Patterson Hood-en disko berria, Silitia-rena, TV On The Radio-ren Desperate Youth diskoak 20 urte...
Burning Heads, Gin Lady eta Pinpilinpussies zuzenean bihar Euskal Herrian, Fontaines D.C. taldearen berria, Ben Kweller, Anna B Savage...
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, baina egun horretatik kanpo ere badira hamaika motibo gaia hizpide izateko. Elhuyarreko Garazi Andonegi bidelagun, xehe aletu ditugu zientzia munduko genero arrakalak, kristalezko sabaiak, «guraize efektuak» eta beste. Idoia Mujika zientzialari eta dibulgatzailea Itsaso Jauregi kazetaria ere aditu ditugu saioan. Bestalde, ezin saihestu hau: 2025a hasi denetik bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian. Bi semek beren amak hil dituzte. Eta Miren Orozkoren hitzak jaso ditugu.
Euskal Herriko bapatekotasuna gustatzen zaio orain 16 urte Donostiara etorri zen biologo honi. Baso tropikalez maitemindua,klima krisialdiaz kezkatua, Alemniako ogia ekarri digu dastatzeko....
Argi dago etxebizitzaren gaiak gero eta kezka handiagoa sortzeaz gainera, gero eta jende gehiago mobilizatzen duela. Horren erakusle izan dira Madril edo Bartzelonan egindako manifestazio jendetsuak. Euskal Herrian, abenduaren 14an egingo dute manifestazio Bilbon etxebizitza sindikatuek....
Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz buruz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrerabiltzeaz eta nork bere gustura atontzeaz hitz egin du Gorka Egiak.
Aitor Cevidanes (Neiker) eltxo tigreaz, inbaditzaile baten ikerketa Euskal Herrian....
Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen erdigunea kokatzen ditugu kuadrillak eta gure harremantzako modua baldintzatu besterik ez digute egiten. Badakigu kuadrilla gabe bizitzen? Zein nolako eragina dute beste lagun arteko erlazioak? Honetaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egiteko, gaurko atalean, Lorea Aramburu, Jon Allaflor eta Maria Saenz ditugu, testu inguru guztiz desberdinetako, hiru gazte. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak...
Igotz Gallastegirekin (Kardala Institutua) aritu gara akuakulturaren egoera Euskal Herrian aztertzen....
Igotz Gallastegirekin (Kardala Institutua) aritu gara akuakulturaren egoera Euskal Herrian aztertzen....
Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazkaora iritsi zen eta orain, jakin nahi al duzu nora bidali duten?...

Miresmena beste ardura sortzen duen animalia bat du protagonista Kinka podcastaren 17. aleak: hartza. Euskal Herrian izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta iritzi askotarikoak bildu ditu ingurumenari buruzko saioak, Edurne Elizondo, Joserra Amoros eta Migel Mari Elosegi naturazaleak eta hartz-zaleak hizlari. Hiztegian, korridore ekologikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Eta, ahokuen atalean, lurrera bota ohi den zaborraz mintzatu da Gorka Egia.
Azken asteotan hedabide guztien lerroburuetan agertu dira Norvegiako Statkraft enpresa publikoak aurkeztu dituen proiektuak, Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoa baitu. Horregatik ekarri dugu gaia Kinka podcastera: batetik, gaur-gaurko gaiei jarraika Norvegiako enpresaren asmoak eta azken berriak jasotzeko, eta, bestetik, energia eolikoak Euskal Herrian izan duen bilakaera gogoratzeko eta etorkizuna nondik nora marraztu irudikatzeko. Horrez gain, metanoari buruzko nondik norakoak eta auto ekologiko bat erosteko gomendioak topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!