POPULARITY
Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!
Helena Bengoetxearen 'Matrioskas, las niñas de la guerra' filman agertzen dira gerran umetan Sobiet Batasunera bidali zituzten emakumeak. Gero Cubara egin zutenak. Eta bizitakoak bizita ze zorte ona izan duten gogoan dutenak....
Tabakalerako eskialara nagusietatik jende askotarikoa igarotzen da, goruntz zein beheruntz. Ziur zu ere inoiz pasa zarela bertatik. Zorte apur batekin SCALA soinu instalazioak zeharkatuko zintuen. Musikara eta soinura hurbiltzeko hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortu zen eta Pauline Oliverosen 'Sound Patterns' zein Niño de Elcheren 'La pena y el alivio' soinu instalazioak hartu ditu. Orain, aitzitik, eskilaretara gerturatuz gero Maialen Lujanbioren ahotsa entzungo duzu. 'Bizitza Happening' instalazioa egin du bertsolariak, Xabier Erkiziaren laguntzarekin. Atal honetan eskilaretako hots eta zurrumurruak ekarriko dizkizugu. Jantzi kaskoak eta adi!
Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/531_Tropela_2021eko_Munduko_Txapelketak.mp3 Podcastera harpidetu
2021ko Italiako Giroa. Ibilbidea Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira. Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxak babestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/467_Tropela_2021_Italiako_Giroa.mp3
Egal ob a Frëndschaften, an der Famill an enger Bezéiung, beim Sex oder mat Friemen - d'Grenzzéiunge vun anere respektéieren ass ëmmer wichtg. D'Kelly an d'Tessie hunn doriwwer geschwat, wéieng Zorte vu Grenzen et ginn, wourun ee se erkennt a wéi ee se kommunizéiere kann.
Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2019ko Italiako Giroaren aurreko podcast hau grabatzeaz. Aurtengo ibilbidearen nondik norakoak azalduta, ohi moduan, Tropelako kinielaren inguruko iritzia eman dute. Gainera gogoratu aurtengo honetan ere Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena izango duela lehiaketak. Zorte on!
Hauxe duzue urteari errepasoa ematen dion podcasta. Bertan Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu ziren podcasta zuzenean grabatzen Libros de Rutak ere 5. urteurrenean behin behinean irekitako denda fisikoan. Hirukoteak denboraldi osoari errepasoa emateaz gain "tropeltxoko graziosoak" zer diren azaltzen dute. ZOZKETA: esatariek errepasoan akats larri bat egiten dute. Zein da? Gehitu zuen erantzunak iruzkinean eta #tropelafaktorea-ren kamisetaren zozketa batean sartuko zarete. Erantzunak emateko epea hurrengo igandea, urriaren 28a, gaueko 23:59etan amaitukoa. Erantzun zuzen guztien artean egingo dugu zotz. Zorte on!!
Hemen dituzue bai bihar jokatuko den Flandriako Tourreko podcasta bai astelehenetik aurrera izango de Euskal Herriko Itzuliaren podcastak. Seguru lagungarri zaizkizuela zuen kinielak egiteko. Zorte on!!