POPULARITY
Senarraren tratu txarrei ihes egiteko ustez bere borondatez desagertu zen emakume baten ahizpak, hura aurkitzeko enkargua egingo dio Leire Asiain detektibeari zazpi urte geroago. Horixe du abiapuntua 'Dena eskaini nizun' eleberriak. ...
Laza Clothing markaren sortzailea da Maia Apaolaza diseinatzailea. Londresen egin zituen unibertsitate ikasketak, eta ondoren Parisera joan zen ametsa betetzeko asmotan. Madrilen 11 urtez beste batzuentzat lanean aritu ostean ekin zion Laza Clothing markari....
Gaur egun dena dago sarean, edozein itaun duzula internetari galdetu: non zegoen Tebas?, edo, non sortzen da oxigeno gehiago ozeanoetan ala oihanetan?, zenbat ordu behar ditu espazio-ontzi batek ilargira iristeko? Bilatzaileari galdetzea besterik ez dago. Horixe egiten dugu helduek eta, gu konturatu ez arren baita haurrek ere.
Horixe egin dugu gaur, Telebistaren Nazioarteko Egunean, BAIPASAn...
Zein egoeratan da gaur egun euskal ekologismoa? Norantz jo nahi du? Artikulazio bat behar al du? Zein dira euskal ekologismoaren erronka eta helburu nagusiak? Galdera horien itzulian bildu ziren pasa den ostiralean ehunka ekologista Portugaleten, Ekotopaketak egitasmoan. Horixe izan du hizpide lehen atalean BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioak. Horrez gain, klimaren inflexio-puntuak zer diren eta ura gutxiago kutsatzeko jarraitu beharreko pausoak zein diren topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!
Auzoan zabaldu berri duten kafetegira joan gara semea eta biok etxeko lanak egitera. Semeari gustatzen zaio ordenagailua zabaldu eta hantxe egitea lanak, “nagusien modura”. Kafetegi berria frantziar estilokoa da, antzinako itxurako mahaiekin, loreekin eta, atsegina. Ordenagailu eramangarria atera dugu eskolako lanei ekiteko. Halako batean, zerbitzaria hurreratu zaigu esanez kafetegia ordenagailurik gabeko gunea dela. Eta mahaiko lore-sortan eskegia zegoen txartelari begiratzeko galdegin digu. “Leku hau ordenagailuetatik libre dagoen tokia da. Nahi baduzu liburu bat zabaldu eta egon zaitezke luzaroan hura irakurtzen, ala hitz aspertuan lagunekin, baina mesedez hemen ez teklatu”. Horixe zioen txartelak. Beraz, lotsatuta, ordenagailua itxi eta motxilan sartu dugu, eta txartelak zioen bezala berbetan aritu, kafesneaz, txokolateaz eta opilez gozatuz.
"Ez dago gauza ederragorik euskaldun berri bat entzutea baino". Horixe entzun zion behin Senperenak Unai Iturriagari eta horrek "ikaragarri lagundu" ziola aitortu digu....
Zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta independizatu nahi duten gazteak. Baina ez dira horrenbeste hori gauzatzea posible ikusten dutenak. Horixe da gaur egungo gazteen errealitatea, gaurko atalean, errealitate hori izango deu hizpide, Kalera irten gara egoera honen protagonista diren gazteen iritzi eta errealitateak entzutera. https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berriaren 5. atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
Hiru egun baino gehiago irauten duen muturreko beroaldia. Horixe da bero bolada bat. Bero kolpeekin duen ezberdintasuna, zein meteorologian eta osasunean izan ditzakeen ondorioen berri eman du Iker Ibarluzea meteorologoak.
Mikel Aiertza emazteak "eraman du" Andaluziara eta pozik da bertan. Pandemiarik ez balitz, Euskal Herriko zaleak Sevillara joan balira beste gauza bat izango litzatekeela onartu digu. ...
'Ameriketako bidaia': bi gazte, Dallasko aireportura iritsi berri Ameriketari buruzko aurriritziz beteak. Horixe du abiapuntua antzeslanak...
Telebistari esker, pilotak du etsirik hartzeko arrazoirik izan pandemia garaian. Nahiz, hori bai, telebistaren menpe geratu. Kirol profesional guztiak bezala. Horixe izan du hizpide "Amatiño"k....
Bular. “Bolhar” Zuberoan, “burar” Araban, Erronkarin “burar”,” buler” Ultzaman, eta, gainontzekoetan “bular”. Horixe aurkitu dut Orotariko Euskal Hiztegian “bular” hitza sartuta. Irudi hagitz poetikoak ere badatoz hiztegian, herria den olerkari horrek irudimenez sortuak. Horrela, “bular sagar” esaten zaio titi puntari. Eta “bular erreka” bi bularren arteko tarteari. Biak ere irudi ederrak. Bularrekoa da bularra hartzen duen haurra. Ostean datoz, “bularra eman” eta “bularra hartu”. “Bular ahizpak” dira bular beretik edan duten haurrak, “bular iraina” da bularrari darion esnea, haurra haziko eta lasaituko duena. Maitasun hori betiko geratu zaio, eta gero amak bularra edekiko du, alegia, bularra utziko.
Toki itxiak maskarak jantzita izanez gero ez dira hain arriskutsu, haietara bidean edo handik irtendakoan egiten ditugun topaketetan ibili beharko genuke kontuz. Horixe esan digu Felix Zubia medikuak....
Toki itxiak maskarak jantzita izanez gero ez dira hain arriskutsu, haietara bidean edo handik irtendakoan egiten ditugun topaketetan ibili beharko genuke kontuz. Horixe esan digu Felix Zubia medikuak....
“Badakizue, irudi kristauen barruan idolo aurre-hispanikoak sartzen zituzten apaizek Mexikon konkista garaian. Pentsa, Ama Birjinaren barruan jainko azteka bat. Horrela, kristauek kanpokoari begira egiten zuten otoitz, eta natiboek, aldiz, azalekoa ahaztu eta sakonean zuen idoloa gogoan hartuz”. Horixe esan dit Tavo-k. Tavo da Boti kazetari euskaldunaren senarra eta beraiekin egina genuen hitzordua trajinera deritzon ontzi batean, garai bateko Tenochtitlan hiriburu zaharreko kanaletan barrena ibiltzeko.
Krag Andersenek (SUN) atera diok Borak egindako lanari zukua Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Krag Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean. Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/411_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_14etapa.mp3
Esne-hortz bat, historiaurreko esne-hortza. Horixe aurkitu zuen Jose Migel Barandiaran arkeologoak Axlorreko leizean, han Dimako mendialdean. 70eko hamarkadan jazo zen hori eta Barandiaran adindua zen ordurako. Hortza arkeologia pieza txikien kaxoian gorde zuen, bere altxor kutxa berezian, pentsaturik gulako gizaki batena zela. Eta hantxe geratu zen gordean, ahaztuta. Duela gutxi arte. Kutxako piezak aztertzean gaur egungo zientzialariak konturatu dira hortz txiki hura Neanderthal ume batena dela. Aurkikuntza garrantzitsua, inolako zalantzarik gabe.
Beldurra neurrian, konfiantza handia eta egunean egunekoari begiratu, ez luzera. Nola landu emozio horiek itxialdia amaitzen denerako. Horixe aztertu dugu Zigor Egiarterekin....
Hasi ditut eskolak unibertsitatean. Zuzen zebilen Italo Calvino bere milurteko berrirako proposamenetan? Asmatu al zuen? Horixe izan zen lehenengo eskoletako gaia. Hurrengo batean, W.G. Sebald eta hiriko paseatzailearen literatura hartu genituen eztabaidagai. Hemen horixe egiten baita, irakurketak eta gaiak proposatu eta mintzagai izan eskolan, irakaslea gidaria izaten da beste ezer baino gehiago. Akabo garai bateko klase magistral horiek.
Gauza jakina da Barandiaranek Saran hartu zuela babes gerraostean. Eta bien bitartean hango jendeari kontu zaharrak biltzen ibili zela, hori ere bai. Ez zen geldirik egotekoa ataundarra. Axularri buruz ere galdetu zien herritarrei. Estimatzen zuen idazlea Barandiaranek. Konturatu zen, Pedro Agerre Axular, euskal idazlea, tradiziozko ipuinetan agertzen zela pertsonaia gisa. Benetako bizitzako pasarteak gogoan zituzten herritarrek, baina saratarren oroimenean legendazko izaki bilakatua zen sasoi bateko erretorea. Ipuinetako batean kontatu zioten nola Axularrek estudioak ikasi zituen Salamancan eta bertan deabrua bera izan zuela irakasle, haren leizean. Axularrek itzala galdu omen zuen horrela, deabruak lapurtu zion, ikasketen ordain gisa edo. Geroztik itzalik gabe bizi izan omen zen Urdazubiko idazlea. Eta itzalik ez izatea ez zen gauza ona, hilondoan zerura joan nahi bazenuen behintzat. Horixe kontakizuna.
Hizkuntzek izenak dituzte, baita abizenak ere. Pertsona jakin batek era batean edo bestean ikusiko du hizkuntza bat, haren eskarmentu pertsonalaren arabera. Hona zenbait adibide: New Yorketik itzuli berri, Ganten izan nintzen, Belgikan, bertan aurkezten baitzen nire bigarren nobela “Musche”, nederlanderara ekarria. Nobelako protagonistak, Robert Mussche idazleak, gerra garaian Bilbotik ihes egindako neskatila bat hartu zuen bere Ganteko etxean. Horixe da eleberrian kontatzen nuena. Zorionez, heroi txiki haren bizipenak bere hizkuntzan jarri dituzte orain.
Horixe galdetu dio Xabinek Monica Naranjori bere urtebetetze egunean. Bere aipupuak entzuteaz gain, artistarekin hitz egin nahi izan dugu. ...
Segiko kide izatea leporatuta, Auzitegi Nazionalak auzipetu zituen zazpi gazteren kontrako atxiloketa eta espetxeratzea legez kontrakoa izan zen. Horixe ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hori dela eta, Gakoa saioan, ilegalki espetxeratu zuten gazte horietako batekin hitz egin dugu; Igarki Robles gasteiztarrarekin, hain zuzen.