New Yorkeko munduak

Follow New Yorkeko munduak
Share on
Copy link to clipboard

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitza…

Berria


    • May 12, 2025 LATEST EPISODE
    • weekly NEW EPISODES
    • 3m AVG DURATION
    • 253 EPISODES


    Search for episodes from New Yorkeko munduak with a specific topic:

    Latest episodes from New Yorkeko munduak

    Pulitzer Saria

    Play Episode Listen Later May 12, 2025 2:43


    Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak. Liburu klasikoak beste ikuspegi bat erabiliz berriz kontatzea joera bat bihurtu da azken boladan. Horrela, Xiaolu Guo idazleak Call me Ismaelle idatzi du. Moby Dick berridatzi du kontalaria mutikoa izan beharrean neskatoa balitz.

    Dena jakiten da

    Play Episode Listen Later May 5, 2025 4:11


    "Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.

    Eskolara berriz

    Play Episode Listen Later Apr 28, 2025 3:49


    Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.

    Beste egun bat

    Play Episode Listen Later Apr 14, 2025 3:11


    Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik. Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean. Batzuk zelaietan merienda egitera ere animatu dira, mantak belatzeetan zabalduta. Auzokideak hasi dira lorategi komunalak atontzen, bazterrak garbitu eta landareak aldatzen, auzolanean. Parkeko tabernak oraindik pertsiana botata zeukan baina berdin berdin eseri da jendea terrazan, etxetik eramandako garagardoa edaten. Nesken taldeak nabari ditugu beisbolean jolasten. Banku batean eseri eta haien begira egon gara, denbora luzez. Barrez, konturatu gara oraindik ez dugula jokoa osorik ulertzen, konplexuegia gure europar burmuinentzat. Pozik zebiltzala elkarrekin, hori bai ulertu dugula. Puntu bakoitzeko, elkar besarkatzen zuten. Atzerago, Hudson ibai sendoa, itsasoa bezain zabal. Urre kolorekoa hasieran eta laranja gero. Ilunabarra New Jerseyko erriberan. Etxerako ordua. Mundua maldan behera doan honetan, berririk gabeko eguna izan zen atzokoa. Beste egun bat, azkenean.

    Parkera joan naiz

    Play Episode Listen Later Apr 7, 2025 2:58


    Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk, ez asko, lotsati oraindik. Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz. Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan. Eguzkiak epeltzen hasi duen arren. Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut. Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.

    lehen parkera
    Arbasoen su txikia

    Play Episode Listen Later Mar 31, 2025 3:19


    Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo sasoi bereko Lazarragaren liburua. Bigarrena, garai zailak bizi arren euskarak beti egin izan duela aurrera. Egin du aurrera horrela nahi izan dugulako, beti egon delako norbait euskaraz hitz egiten, erabiltzen. Eta hiru, transmisioaren garrantzia. Euskararen su txikia pasatu egin da belaunaldiz belaunaldi, eta guri tokatzen zaigu orain gauza bera egitea.

    Iowako eklipsea

    Play Episode Listen Later Mar 24, 2025 2:43


    Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin. Eklipseak ez zuen asko iraun egia esan, bi minutu luze, eta ostean, bizitza lehengo bidera itzuli zen.

    christopher merrill
    Pla-pla

    Play Episode Listen Later Mar 17, 2025 3:53


    Dozena bat arrautzak hamar bat dolar balio du, hamabi ere bai organikoak badira. Prezioak ikaragarri egin du gora azken aldian. Hegaztien gripea zuten milioika oilo hil behar izan dituzte eta nonbait hortik dator kaltea. Gaur egungo agintariek, nola ez, aurrekoei botatzen diete errua, baita honena ere. Kontua da zaila izaten dela arrautzak erostea New Yorken, eta daudenean, ezin duzu aldiro dozenako kartoi bat baino gehiago erosi. Bat baino gehiago hartuz gero, kutxan kendu egingo dizute. Horretan gaudela, arrautzak erosteko birritan pentsatzen, hara non izan dudan ezustekoa ohiko dendan. Antxoak iritsi dira, atzamar baten luzerakoak, tamaina onekoak. “Oso gutxitan iristen dira hain handi” esan dit gaztelaniaz arrain saltzaileak. “Nola prestatzen diren esaten ere ez dakigu”. “Nola? Bada, pla-pla”, esan diot nik. “Eta zer da ba pla-pla?”. “Tira. Barruko hezurtxoa atera, irinetik pasa eta gero arrautza irabiatuan busti eta frijituta”. Antxoen prezioa ere ez zen nolanahikoa. Libra bat hamasei dolar. Antxoen txartela begiratu dut, basatiak direla dio, Atlantiko ekialdean arrantzatuak. “Hegazkinez ekarri dituzte, bestela galduko ziren”, argitu dit saltzaileak. Animatu egin naiz. Etxetik deitu didate astean esateko lehenengo antxoa sartu dela portura. Eta Ondarroakoak balira? Ez da egia izango. Nire bidai bera egingo al zuten bokartek handik hona hegan? Bigarrenean pentsatu gabe erosi ditut libra bat antxoa eta dozena erdi arrautza. Eta etxean prestatu ditut, pla-pla. Baina ez dugu libra osoa jan. Ogitxo baten gainean jarrita pare bat eraman dizkiot probatzeko arrain-saltzaileari. “Hauxe da pla-pla”.

    Hauskorra

    Play Episode Listen Later Mar 10, 2025 2:26


    Pertsona hauskorra da, eta pertsona hauskorra delako, hauskorra da demokrazia. Eta demokrazia hauskorra delako, hauskorra da askatasuna. Eta askatasuna hauskorra delako, hauskorra da berdintasuna. Eta berdintasuna hauskorra delako, hauskorra da errespetua. Eta errespetua hauskorra delako, hauskorra da natura.

    New Yorkeko kantak

    Play Episode Listen Later Mar 3, 2025 2:37


    Mundua pikutara doala dioten berriak ahaztu nahian New York Hiriko museora joan naiz. Bertan zabaldu dute “New Yorkeko kantak” izeneko erakusketa interaktiboa. 1920 eta 2020 urteen artean hiriari idatzitako kantak datoz, ehundik gora abesti. New Yorken jaio eta gero munduan zehar barreiatu diren doinuak. Jazza, rapa, popa, rocka, Suzanne Vega, Velvet Underground, Jay Z eta Tito Puente, besteak beste. Zenbat jendek kantatu dion hiri honi, batzuk pozez, beste batzuk nahigabez. Museotik atera eta parkea oinez igaro dut. Hotz egiten duen arren, lakua dagoeneko ez dago izoztua. Jendea paseoan dabil, txanoekin eta bufandekin, bakoitzak bere ametsa egurasten. Zoriontsuak izango ote diren galdetu diot neure buruari. Ezen zaila baita hiri hau, badaki ematen baina kentzen ere bai. Eta horretan nenbilela, erdi goibel, New Yorken sortu berri den azken kanta entzun dut. Han ondoko zuhaitz batetik zetorren. Txori bat, enborra zulatzen, etxea bertan egiteko. Okila. Eta okilaren mokoaren danbolin erritmoak esan dit iratzartzeko, badatorrela udaberria, merezi duela borrokan jarraitzeak. Eta horrela, irribarretsu, itzuli naiz etxera.

    Bakoitza bere bidetik

    Play Episode Listen Later Feb 24, 2025 2:34


    New Yorken iragan astean. Eraikin luze bateko igogailuan. Bulegoak daude, enpresak, erakundeak, abokatuak. Igogailuetako bat beherantz doa. Dozena erdi lagun barruan. Telefonoak jo dio gizon bati. Hartu du. Kaixo esan du gaztelaniaz. Ume baten ahotsa entzuten da. Gose naiz. Badakit maitea. Eutsi ezazu puska batean. Ezin dut baina.

    Erantzuna

    Play Episode Listen Later Feb 17, 2025 3:29


    Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, euskaraz. Mugan eraiki nahi den horma erraldoi hura bezala.

    Kaleko musikaria

    Play Episode Listen Later Feb 10, 2025 3:43


    Egok tronpeta jotzen du Grand Centraleko metro geltokian. Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan hantxe egoten da, faltarik gabe. Jendeak dirua uzten dio, egun txarretan berrogeita hamar dolar, onenetan bostehun.

    Central Parkeko koioteak

    Play Episode Listen Later Feb 3, 2025 3:37


    Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte. Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

    Iruzurtia

    Play Episode Listen Later Jan 27, 2025 2:59


    New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

    Ailegatu da ekaitza

    Play Episode Listen Later Jan 20, 2025 3:25


    Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justiziaren lerroa etengabe aurrera doala esan zuen hark. Esan ez ziguna da lerro hori ez dela beti zuzena, atzera ere egiten duela batzuetan aurrerabideak. Medioetan oso gutxi hitz egiten da Luther Kingen egunaz. Bitxia da eskubide zibilen aldeko aktibistaren egun berean izatea Trump presidentearen bigarren kargu hartzea. Urteko egunik tristeenean hau ere.

    Kabiatik ateratzen

    Play Episode Listen Later Jan 13, 2025 3:35


    Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik. Orain arte gurekin batera geratzen zen adiskideekin edo familian egiten genituen planak. Hori bai, ideiak bereak izaten ziren normalean. Guk ere proposatzen genizkion baina ez zitzaizkion iruditzen nahikoa erakargarri. Beraz, guk geuk jarraitzen genuen haren pausua.

    Gabonetako maskuluak

    Play Episode Listen Later Dec 16, 2024 4:25


    Maskuluak Gabonetan bakarrik jaten ditugu etxean. Amak eta izekok larrean hartzen dituzte, kutxa batean gorde eta gero prestatzen dituzte, saltsarekin. Ez da lan xamurra, garbitu egin behar dira eta aurretik. Hainbeste ezen garai batean kontserba fabriketan egun bi libre izaten zituzten emakumeek Gabon aurretik horiek prestatzeko. Istorio asko daude lotuta Gabonetako maskuluei. Ondarroako Mariri, Elgoibartarra jaiotzez, jazotakoa esate baterako. Franco garaian, ikurrina galarazita zegoen sasoian, Marik atsegin zuen geranioak aldatzea balkoian, gorriak eta zuriak bata bestearen alboan, hosto berdeekin euskal bandera debekatuaren aldarria egiteko. Ikurrina ezin zenez jarri, bada geranioak jartzen zituen balkoian. Goiz batean baina, haiek ureztatzera joan zela, konturatu zen geranioak janda zeudela. Laster ikusi zuen barraskiloak izan zirela. Baina nondik iristen ziren barraskiloak bera laugarren solairuan bizi bazen? Jakin zuen berehalaxe azpiko bizilagunarenak zirela barraskiloak. Gabonetarako bildu eta kutxa batean gordetzen zituela balkoian. Baina maskuluak kutxatik ihes egin eta goiko solairura joaten ziren narras, Mariren geranio abertzaleak jatera. Bitxiena da barraskiloen jabea ez zela Mariren korda berekoa. Espainia-zale amorratua baitzen. Hark bai, bandera gorri horia zabaltzen zuen balkoian Francoren aldeko jai egunetan. Entrenatuak izango al zituen maskuluak goiko geranioei eraso egiteko? Batek daki. Maskuluekin edo gabe ondo pasa itzazue egun hauek.

    New Yorken ez dago Aibnb-rik

    Play Episode Listen Later Dec 9, 2024 3:18


    Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

    Mundua edertzen du euskarak

    Play Episode Listen Later Dec 2, 2024 1:58


    Mundua edertzen du bertsoak Mundua edertzen du naturak Mundua edertzen du arteak Mundua edertzen du lagunak Mundua edertzen du gauak Mundua edertzen du ametsak Mundua edertzen du larruak Mundua edertzen du bihotzak Mundua edertzen du justiziak Mundua edertzen du begiruneak Mundua edertzen du oroimenak Mundua edertzen du berdintasunak Mundua edertzen du irriak Mundua edertzen du biziak Mundua edertzen du herriak Mundua edertzen du euskarak euskarak edertzen du mundua. 2024ko euskararen nazioarteko egunean. Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

    Titiriteroa

    Play Episode Listen Later Nov 25, 2024 3:59


    Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen. Titiriteroak kontatu zuen gaztetan ezagutu zutela elkar Auster eta biak Parisen. Petitek Notre Dame katedrala punta batetik bestera kable baten gainean igaro nahi zuen, legez kanpo, eta idazleak trasteak eramaten lagundu zion. Geroztik, betirako lagun.

    Amu Ezpanin

    Play Episode Listen Later Nov 18, 2024 5:50


    Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen. Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak daude, askotan arrantzaleak ulertzen ez dituenak. Baina itsasoan libre zaude, bakarrik zure buruarekin, eta isilik. Badaki ematen itsasoak barruko bakea.

    baina badaki
    Eskutitza

    Play Episode Listen Later Nov 11, 2024 3:55


    Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak...Baina, kartak ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra. Badirudi eskuz idaztean gure barren-barrenean miatu eta ateratzen ditugula eskutuko altxorrak.

    Maratoia

    Play Episode Listen Later Nov 4, 2024 3:55


    Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko. Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

    Schwartz andrearen agurra

    Play Episode Listen Later Oct 28, 2024 4:06


    Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

    Larrialdiak New Yorken

    Play Episode Listen Later Oct 21, 2024 4:04


    Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen. Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da. Larrialdiak, iritsi gara. Ospitalera sartzeko ate detektagailu batetik iragan behar izan dugu. Utzi mugikorrak hor. Erakutsi poltsak. Ez du txisturik jo ateak.

    Dena ondo

    Play Episode Listen Later Oct 14, 2024 2:45


    Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko. Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo duzu zure ondoko kalean lapurreta bat izan dela, alboko parkean kolpatu egin dutela norbait, edo poliziak atxilo egin duela zein edo zein hiru karrika beherago.

    eta ondo horrela
    Diasporaren alde

    Play Episode Listen Later Oct 7, 2024 3:52


    Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

    Existentzia gardenak

    Play Episode Listen Later Sep 30, 2024 3:41


    “Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

    Drill

    Play Episode Listen Later Sep 23, 2024 3:10


    “Drill” esaten zaio eskolan sute bate edo arma-eraso bat egonez gero egiten diren simulakroei. Umeek horrela ba omen dakite zer egin halako zerbait benetan gertatuz gero. Gure seme-alabek ere izaten dituzte horrelakoak. Beraientzat gauza normala da, baina ez litzateke behar. Pasa den astean bertan, alabaren eskolan armak detektatzeko “kontrol sorpresa” izan zuten. Egun bat lehenago, semearen eskolatik mezu bat jaso genuen. Haren eskolaren parean dagoen institutuan gertakari bat izan zen. Norbait susmagarria sartu zela pentsatu zuten eta hala institutuko nola inguruko eskoletako ikasle guztiak geletan itxi zituzten. Mezuak zioen, bukaeran, lasai egoteko, alarma faltsu bat izan zela dena. Eta, ez balitz? Eskoletako arma erasoak berebiziko arazo bihurtu dira Estatu Batuetan. 2012tik hona ugaritu egin dira gainera. Kontua da erasotzaileak ez direla izaten ezezagunak, ez dira lapurrak edo kartzelatik ihes egindako kriminalak. Ez, eskola bertako ikasle edo ikasle ohiak izaten dira. Eta kasurik gehienetan beraien etxean bertan lortzen dituzte armak. Etxeko armairuan. Aldiro azaltzen dira han eta hemen eskoletako arma erasoen estatistikak. Ez dakit zenbat hildako, ez dakit zenbat zauritu. Datuak eta datuak. Hala ere, agintariei kosta egiten zaie erabakiak hartzea. Zenbakiak zenbaki, goizero eskolara motxilarekin doana nor bere seme-alaba denean, gauzak oso bestela ikusten dira. Umeak baino ez dira, bizitzaz gozatzen hasiberriak.

    Elkarrizketa

    Play Episode Listen Later Sep 16, 2024 4:04


    Ematen du egun batetik bestera ez dela ezer aldatzen, gauzak bere horretan jarraitzen dutela dirudi, eta horrela iraungo dutela, luzaroan. Baina begirada altxatu eta atzera begira, orduan egunen joana bizkorra da oso, eta orduan bai ikusten direla aldaketak, nola egin duen mudantza munduak, eta gure bizitzak. Semeari elkarrizketa bat eskatu diote eskolan. “Nolakoa zen bizitza 80ko hamarkadan”, horixe zen gaia, eta ni izan nau hizpide. Pozik jarri naiz bere alboan, galderak erantzuteko prest. “Nolakoa zen orduan zuen bizitza?. Bada, beharbada alderik handiena dela garai hartan ez zegoela ez ordenagailu pertsonalik ezta mugikorrik ere ez. “Eta nola jolasten zenuten?” Kalean, erantzun diot, edo mendian, eskuekin guk geuk egindako arku eta geziz. “Ez al zenituzten erosten?”. Ez zegoen beharrik, guk bagenekien egiten, makila batzuekin eta soka zahar bat, besterik ez zen behar. “Benetan?”, egin du barre, “ez gara ari erromatarrez, 80ko hamarkadaz baino”. “Eta asteburuak nolakoak ziren?” Zinera joaten ginen, herriko ume guztiak egoten ginen aretoan batera, eta berdin zitzaigun ze filma botatzen zuten. Itaunak erantzun eta orduantxe ohartu naiz gauzak benetan asko aldatu direla. Niretzat gure haurtzaroa baino ez zen, baina semearentzat beste mundu bat. Ostean galdetu dit zenbat lagun bizi ginen etxean. Eta zenbatzen hasi naiz: gurasoak, izeba, amaren ahizpa, osaba, aitaren anaia, eta gu lau senide, zortzi guztira. “Zortzi? Asko ez?”. Tira, Aita eta osaba arrantzaleak zirenez egun gehienetan kanpoan zeuden. “Eta nola egiten zenuen lo?”. Bada, etxeak hiru gela zituen. Gurasoak gela batean, izeba eta arreba bestean, hiru anaiok hirugarrenean. “Eta osabak?”. Osabak, salan. Eta pentsakor geratu naiz, goibel, itsasoatik etorri eta sofan lo geratzen zen langile haren bizimoduarekin gogoratzen. “Aita, zergatik geratu zara isilik?” Ez da ezer, seme.

    Pozaren iraultza

    Play Episode Listen Later Sep 9, 2024 3:20


    Bihar gauean izango da Estatu batetako Presidenterako bi hautagaien arteko debatea. Ikusmin handia dago hemen eta munduan. Trump saiatu da aldez aurretik lehiakidea kritikatzen, ezegonkortzen. Astakeria asko esan ditu, baina gauza bat egin zait deigarri bereziki. Esan du Kamalak barre gehiegi egiten duela. Ezaguna da Harrisen barre algara, ozenki egiten du barre. Bada, nonbait hori ez omen da serioa presidente izan nahi duen batentzat. Demokratek buelta eman nahi izan diote kontuari eta Harrisen algara aldarrikatu egin dute. Kamalarena izango da pozaren iraultza, esaten dute, beti haserre dagoen presidente ohiaren aurrean. Afrikar amerikarren artean poza aldarrikatzeko tradizio luzea dago. Esklabu izan dira, lapurtu diete ia dena, baina poza, poza sekula ez. Pozik egotea da mendekurik onena, poza da helburua eta poza da bidea. Egia esan, barre algararen kontu honekin enpatia sentitzen dut Kamalarekin. Niri ere barre algara ozena ateratzen zait, berez. Eta ezin dut kontrolatu. Saiatu izan naiz hura aldatzen baina alferrik. Etxekoek eta lagunek urrundik ezagutzen naute nire algaragatik. Argazkietan ere irribarretsu agertzen naiz ia beti, nahiz eta batzuk ohartarazi ez nautela idazle bezala seriotan hartuko horrela azaltzen banaiz. Badakit pozak ez duela berez ezer konpontzen. Politika zehatzak behar direla gizartea justuagotzeko. Eta lana, lan nekeza. Baina zergatik ez egin hori irribarre batekin? Zergatik ez atsegin, zabar ordez? Nik argi daukat. Gora pozaren iraultza!

    Gili-Gili

    Play Episode Listen Later Sep 2, 2024 3:46


    Gili-gili da kili-kili edo kilima Ondarroako hizkeran. Manolitak eta Pellok portuko lana utzi eta jantzi-denda jarri behar zutela eta dendari zer izen jarri behar zioten galdetu zieten beren haurrei. Haien erantzuna, “gili-gili” izan zen, horixe baitzen haien berba faboritoa.

    Denboraldiko azkena

    Play Episode Listen Later Jun 24, 2024 3:14


    Denboraldiko azkena Abiada gorrian igaro da ikasturtea eta iritsi gara denboraldiko azken podcastera. New Yorkeko munduak utzi eta Euskal Herriko munduetara etorria naiz, uda hemen pasatzera. Saturraran operaren estreinaldiaren aitzakiaz zeharkatu dut Atlantiko ozeano tzarra. Ederra eta gogoangarria halako egitasmo batean parte hartzea, opera garaikidea eta euskaraz, gure kultura ahalik eta gehien hauspotu guran. Bi egunetan egon zen mukuru bete Arriaga. Ikusleen artean, asko eta asko, estreinako joaten ziren operara. Hunkituta ikusi nuen jendea, baita lantaldekoak ere. Zazpi urteko lanaren emaitza. Ea ibilbidea luzatzen duen Euskal Herriko eta erbesteko antzokietan. Bart, langarrez bizi izan genituen San Juan gaueko suak eta gaur eguzkitsu hartu gaitu egunak. Halakoxea da bizitza, batean estu hartzen zaitu, bestean santuak amenean daude. Aste honetan, ostegunean Tolosara egingo dut bisita aspaldiko partez eta larunbatean Ondarroan Zapato Azule, tradizio bilakatu den lagunarteko egun zoroa. Zaharrak berri eta berriak zahar. Eta gaur, San Juan eguna denez, ekandu zaharrari egingo diot kasu. Txikitan herrian entzuten genuen kantak halaxe dio: “San Juanek dio bere egunean / zelebratzeko fiesta. /Kastigatua izango dala / lana egiten duena”. Bada antzinako ohiturari jarraiki, nik ere “fiesta” hartuko dut, datorren udazkena arte. Ondo izan!

    Ezezkoa baiezko bihurtu

    Play Episode Listen Later Jun 17, 2024 3:20


    Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta. Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori? Ane euskalduna, Luna andaluziarra. Bi tradizio, bertokoena eta migratzaileena, amets berarekin. Heroinaren mundu ilunak harrapatuko ditu. Ondo gogoan dut sasoi hori, nerabea nintzen arren. Herrian, etxean bizi izan genuen. Baita haren atzea ere, hiesaren epidemia.

    Delaunayren eguzkia

    Play Episode Listen Later Jun 10, 2024 3:59


    Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

    Irakurleen sarea

    Play Episode Listen Later Jun 3, 2024 3:15


    Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk emango dut hitzaldia, “Nondik datoz istorioak?” izenburuarekin, toki berean.

    Euskara ikasleari

    Play Episode Listen Later May 27, 2024 3:41


    Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai. Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, hizkuntza erabiltzen dugun neurrian.

    Kalera bidean

    Play Episode Listen Later May 20, 2024 3:24


    Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.

    Txorien bizitza berria

    Play Episode Listen Later May 13, 2024 3:11


    Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.

    Dena dago geldirik

    Play Episode Listen Later May 6, 2024 3:51


    Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

    Ikasleen hautu zaila

    Play Episode Listen Later Apr 29, 2024 3:51


    Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

    Behar duguna

    Play Episode Listen Later Apr 22, 2024 4:09


    Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22. Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa. Izotz iraunkorraren gainean zuten herria eraikia. Izotza urtzen hasi zela konturatu eta aitonak eta bere kideek, traktoreak eta zakurren lerak erabiliz, herri osoa mugitu zuten kilometro batzuk iparraldera. Belaunaldiz belaunaldi bizi izan ziren tokia utzi zuten lurra ondoratzen eta uraren maila igotzen ari zelako. Eta hirurogeiko hamarkadatik hona, Lurraren tenperaturaren igoera arras bizkortu da.

    Eklipsearen uberan

    Play Episode Listen Later Apr 15, 2024 3:45


    Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren. Liburutegi eta museoetan betaurreko bereziak banatu zituzten ilargiak estaliko zuen eguzkiari zuzen begiratzeko. Ikastetxeetatik ateraldiak antolatu ziren. Iritsi zen eguna, eta minutu batzuetan dena igaro zen. Ilundu egin zuen pixka bat eta gero argitu. Seme alabak azkenerako desengainatuta etxeratu ziren. Hainbestekoa zen ikusmina ezen ez zirela hunkitu.

    Lurrikara eta erreplika

    Play Episode Listen Later Apr 8, 2024 4:07


    Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Handik gutxira, mugikorrak hasi ziren dardaraka. New York Estatuko mezua. Lurrikara bat izan zela, baina lasai egoteko. Ostean, eskolatik mezuak, umeak ondo daudela. Eta familiakoenak.

    Ametsaren gaiztoa

    Play Episode Listen Later Mar 18, 2024 3:24


    Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.

    Euskara eta poesia

    Play Episode Listen Later Mar 11, 2024 3:40


    Atzo iritsi nintzen Euskal Herrira, bi asterako. Loraldiak antolatuta, Munduari begiratzeko ikus-entzunezkoan parte hartuko dut asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian. Ospakizun gaua izango da, hogei urte bete baitira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta bostok Zaharregia, txikiegia agian hartako lehen emanaldia New Yorken eman genuenetik. Poesia, musika eta artea zuzenean. Eta euskara aldarri. Bilbon, CD-liburu hartako piezak, ostean etorri zen Jainko txiki eta jostalari hura-koak eta aurten beren beregi sortutakoak eramango ditugu taula gainera. Aspaldiko lagunak, amets berrituekin.

    Hizkuntzen hiria

    Play Episode Listen Later Mar 4, 2024 3:58


    Donald Trumpek asteon esan du hegoaldeko mugara egindako osteran. Migrariek kaltea baino ez dutela ekartzen Estatu Batuetara, lapurrak omen dira, biolentoak, bortxatzaileak. Eta gainera, “inork ulertzen ez dituen hizkuntzak” ekartzen dituztela beraiekin, Estatu Batuetan lehen ezagutzen ez zirenak, gaixotasun larriak balira bezala, hitzezko infekzioak. Arreta deitu zidan hizkuntzak lapurreta edo bortxaketen maila berean jartzeak.

    Patrikako deabrua

    Play Episode Listen Later Feb 26, 2024 3:28


    Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da “Botilako Deabrua”. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Francisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. “Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean, prezio baxuago batean saldu behar da. Azkenak, hortaz, ezin izango du saldu eta infernura joango da”. Salduko al du botila Keawek?

    Egun bakarreko negua

    Play Episode Listen Later Feb 19, 2024 3:32


    Euskal Herrian, Agate Deunaren bertsoak kantatuz makilekin lurra zanpatzen da. Nonbait lurra esnatu eta udaberria etor dadin. Garai beretsuan, otsailaren hasieran eta Estatu Batuetan, Phil izeneko marmotak negua luzatuko ote den argitzen digu. Aurten, animaliak esan zuen udaberria aurreratuko dela. Agate Deunaren makilek egin zuten bere lana, agi denean. Baina astebete beranduago elurtea izan da New Yorken. Egun bakarreko negua. Eskolek agindu zuten ez zegoela klaserik. Ez dakigu arrazoia benetan elur jasa handiak bideetan eragin zezakeen kaltea zen, ala besterik gabe, nahi zuten umeek egun hori libre izatea, elurretan ibiltzeko. Nik hori pentsatu nahi dut.

    Super Bowlari Begira

    Play Episode Listen Later Feb 12, 2024 3:32


    Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan. Metroan ere entzun dugu partidari buruz. Gidariak berak ziurtatu digu garaiz iritsiko dela trena. Hari entzunda gure atzean gizon batek esan digu berak partida baino atsedenaldiko kontzertua nahiago izaten duela. Urteko abagunea musikarientzat, miloika pertsonek ikusten dutena. Futbol amerikarra konplexua da. Behin lagun batek kontatu zidan oso sinplea dela kontua, “baloia inor ez dagoen tokira botatzea da gakoa”.

    Claim New Yorkeko munduak

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel