ZuZeuko Bipareta

Follow ZuZeuko Bipareta
Share on
Copy link to clipboard

Astero bi gai landuko dituen mahaingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

ZuZeu Podcast


    • Jan 27, 2025 LATEST EPISODE
    • monthly NEW EPISODES
    • 39m AVG DURATION
    • 50 EPISODES


    Search for episodes from ZuZeuko Bipareta with a specific topic:

    Latest episodes from ZuZeuko Bipareta

    Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian)

    Play Episode Listen Later Jan 27, 2025 41:32


    Gazte asko gara zaintzan oinarritutako lanak gure lehen ogibide bilakatzen ditugunak. Izan, umeen monitoretzan, haurren eskola-laguntzan, entrenatzaile gisa,... Gehienetan, guk geuk bizi izan dugunaren esperientziatik abiatuta, ilusio eta maitasun osoz, baina formakuntza eskasa edo inolako formakuntzarik gabe hasten gara ume eta gazteekin egoten. Izugarrizko ardura da, gugan jartzen dutena, eta nahiz eta, gure hoberena ematen saiatzen garen, askotan zaila da sortzen zaizkigun zenbait egoerari zuzenki aurre egiten jakitea. Zer esanik ez, aniztasun funtzionala edo nolabaiteko behar berezia duten pertsonen zaintza egin behar dugunean. Gizarteak orokorrean izugarrizko desinformazioa baldin badu, ezinezkoa egiten da zaintzan lan egiten dugun pertsonok beharrezko informazioa eta formakuntza edukitzea. Gaurko atalean, aisialdiaren funtzinamendua aztertu eta inklusioari espazioa eskainiz, Laura Flores eta Amaia Salsamendi izan ditugu gurekin hausnarketan...

    Gazteak (Zeinena da etorkizuna?)

    Play Episode Listen Later Nov 25, 2024 45:48


    Gazteok "kristalezko belaunaldia" omen gara, edozein zailtasunaren aurrean apurtu egiten garen belaunaldia, ezer jasateko gaitasunik gabekoak. Baina, etorkizuna ere bagara, eta gure esku dago mundu honen noranzkoa. Ardura guztia jarri nahi digute gainean, inork gugan konfiantza ez duen bitartean; inork gu entzuten ez gaituen bitartean. Ezinezkoa zaigu etorkizun batean pentsatu, orain jasan ezin batean bizi garen bitartean. Oso zaila da oraina deseraikitzen saiatzea, sistemak itotzen gaituen bitartean, honek guztiak gure osasunean eragiten digun bitartean. Gurea da etorkizuna, eta gure erara sortu nahi dugu, baina agian ezin dugu guk bakarrik egin...

    Migrazioa (Inor ez da ilegala)

    Play Episode Listen Later Nov 4, 2024 34:28


    Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen ari diren migrazioaren kontrako legeak, giza eskubideak kolokan jartzen dituzte; laguntza humanitarioa, esaterako, ilegala bihurtuz. Gaurko atalean, migrazioaren egoera gertutik aztertuko dugu. Horretarako, Ana Perez, SMHko kide, eta Itziar Gomez eta Malen Garmendia, Irungo Harrera Sareko kideak gonbidatu ditugu BiParetara...

    Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)

    Play Episode Listen Later Feb 12, 2024 34:15


    Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guztia eta nola eragiten du gure bizitzetan. Horretarako, Maddi Etxeberria nutrizionista eta Ana Goitia, aurkezle eta umorista ditugu.

    Unibertsitatea (Unibertsitatera joatearen obsesioa)

    Play Episode Listen Later Jan 29, 2024 30:06


    18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu, izan familiarengandik, ikastolarengandik, lagunengandik, ingurukoengandik... Baina zalantzarik gabe presio gehiena unibertsitatearekin lotuta dator. Oraindik ere, guztiz zabaldua dago unibertsitatera joatearen prestigioa eta exijentzia, etorkizun on bat izateko aukera bakarra balitz bezala onartua gure gizartean. Hamaika bide eta aukera desberdin daude eskuragarri, ez dugu zertan bat bakarra aukeratu, eta hala ere, jarraitzen dugu unibertsitatera joatea arrakasta eta gehiagotasunarekin lotzen hein handi batean. Obsesio eta estigma honen inguruan hitz egiteko, gaurko atalean Peio Gonzalez, lanbide heziketa egin ondoren bi ingeniaritza egindakoa, eta Uxuri Urrate, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketan hasitakoa ditugu.

    Historia (Nork idatzi du historia?)

    Play Episode Listen Later Jan 15, 2024 38:23


    Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta egi bakarrarekin idatzi eta ikasi egiten dugun zerbait? Honetan ere gerren garaileek dute hau idazteko boterea, haien modura kontatzeko gaitasuna, haien errealitatea soilik mantentzeko aukera, eta beste munduko errealitate guztiak isilaraztekoak. Hori dela eta, beste errealitateak ezagutu nahi ditugu eta hauen ezjakintasunaren eragina aztertuko dugu. Horretarako, gaurkoan Emily Otaegi, Nikaraguan jaiotako Asteasutarra, eta Iñigo Garcia, Historialari eta Indian jaiotako bi alaben gurasoa, ditugu.

    Lagunak (Lagun arteko harremanak)

    Play Episode Listen Later Dec 18, 2023 44:03


    Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen erdigunea kokatzen ditugu kuadrillak eta gure harremantzako modua baldintzatu besterik ez digute egiten. Badakigu kuadrilla gabe bizitzen? Zein nolako eragina dute beste lagun arteko erlazioak? Honetaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egiteko, gaurko atalean, Lorea Aramburu, Jon Allaflor eta Maria Saenz ditugu, testu inguru guztiz desberdinetako, hiru gazte. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak...

    Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

    Play Episode Listen Later Dec 12, 2023 31:33


    Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko iruzkinetara kondenatuak. Jakin badakigu alkohola edateak ez duela inolako onura egiten osasunari, baino oraindik ere, pentsaezina zaigu, festa giroan, batez ere, norbaitek alkoholik ez kontsumitzeak. Zentzugabezkoa bada ere, berriro, desberdin dena seinalatu egiten dugu. Atal honetan, alkohola ez edateak dakartzan egoera eta zentzugabekeriei buruz hitz egingo dugu, Magali Gorroño, gazte abstemioa, eta Ander Edo, edale soziala izandakoa. Kaskoak jarri eta ...

    Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

    Play Episode Listen Later Dec 5, 2023 39:14


    Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin.

    Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

    Play Episode Listen Later Nov 14, 2023 31:31


    Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan beriziki. Kristina Zorita, kazetari eta zinemagilea, eta Izaskun Arandia, ekoizle eta zinemagilearekin hitz egin dugu, biak, (H)emen elkarteko sortzaileak eta lehendakari ordeak direnak. Euskal zinemaren egoera eta emakumearen egoera aztertzen lagundu digute. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

    Kultura II (Euskaraz sortzea)

    Play Episode Listen Later Nov 14, 2023 33:36


    Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere, Lorea Intxausti eta Joanes Etxebeste izan ditugu gurekin. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

    kultura gaurkoan aurreko
    Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

    Play Episode Listen Later Nov 14, 2023 42:15


    Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean, gehiengoak gutxiesten ditugu, haien lanari balorea eman gabe. Kontraesan horien guztien atzean zer dagoen aztertzeko, gaurko atalean, Lorea Intxausti aktorea eta Joanes Etxebeste aktore eta pailazoarekin hitz egin dugu. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…

    Edozein herriko jaixetan

    Play Episode Listen Later Jul 4, 2022 22:43


    Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen. Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donostia eta Azpeitiako danborradak bertan behera geratu ziren arren, otsailean badirudi pixkanaka jaiak lehengo errealitatera itzultzen hasi zirela, Tolosako iñauterietan esaterako. Geroztik, geroz eta egitarau gehiago agertu dira, eskaintza desberdinekin. Oraintxe bertan, euskal herriko herri desberdinetan jaiak dira. Gaur jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaile desberdinekin hitz egin dugu. Gaurko atalean jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaileak dira protagonista: Iban Markiñako txozna batzordeko kidea da, Jone Erratzuko bestetako daminausia, Bittor Donostiako Piratetako koordinatzaileetako bat eta Irati Fernandez EHZ jaialdiko antolatzaile.

    Itzalpeko gaixotasunak

    Play Episode Listen Later Jun 13, 2022 55:13


    Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide. Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola eragiten diote pertsona baten bizi kalitateari? Horretarako, Noemi Uriberekin, Junkal Ruiz de Apodakarekin eta Maddalen Arenazarekin hitz egin dugu gaixotasun horiek gehiago ezagutzeko asmoz. 

    Euskal eduki sortzaileak

    Play Episode Listen Later May 30, 2022 33:21


    Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak. Baina aldi berean, asko dira modako formatu desberdinetan euskarazko edukia sortzen dutenak. Eta asko dira ere gure hizkunta plataforma berrietara eraman dutenak. Pantailak euskaraz egitasmoak ere hausnartu du honetan. 2021eko abenduan plazaratu zen manifestuan helburuen artean, streaming plataformetan euskara sustatzea eta ikus entzunezko sortzaileak babestea baitaude. Bi Pareta saio honetan hizpide izango ditugu tendentzia diren plazetan euskararen garra piztuta mantentzearen erantzule direnak: euskal sortzaileak. Zehazki, https://www.tiktok.com/@julenportillo (Julen Portillo), https://www.youtube.com/c/AioraProbatxoa (Aiora Mujika), https://www.twitch.tv/arkkuso (Iruñe Astiz (ARKKUSO)) eta https://www.youtube.com/channel/UCXJ_KzVSWOcZLMPg9K_roRg (Andrea Gonzalezekin) hitz egin dugu.

    Artisautzan dantzan

    Play Episode Listen Later May 16, 2022 45:16


    Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu protagonista.  Ziur ikusi duzuela sareetan belarritakoak, poltsak, mototxekoak, zapiak, tokillak sortzen dituzten artisten kontuak. Zeintzuk dira? Nola hasi ziren? Hobbya ala lanbidea? Asko irabazten da? Asko kontsumitzen da? Moda kontua da? Datozen minutuetan argituko dugu dena, has gaitezen. https://www.instagram.com/harika_eskuz/ (Harikan), https://www.instagram.com/saio.art/ (Saio.Ar)t, https://www.instagram.com/_uhara_/ (Uhara), https://www.instagram.com/txatxala/ (Txatxala), https://www.instagram.com/dinagu.kolektiboa/ (Dinagu), https://www.instagram.com/biziki_bizi/ (BizikiBizi), https://www.instagram.com/_ehule_/ (Ehule), https://www.instagram.com/maixala_/ (Maixala), https://www.instagram.com/_lohiart_/ (Lohiart) eta https://www.instagram.com/amaetabiok/ (Amaetabiok) proiektuak izan ditugu gonbidatu.

    Emantzipa zer?

    Play Episode Listen Later Feb 28, 2022 20:08


    Zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta independizatu nahi duten gazteak. Baina ez dira horrenbeste hori gauzatzea posible ikusten dutenak. Horixe da gaur egungo gazteen errealitatea, gaurko atalean, errealitate hori izango deu hizpide, Kalera irten gara egoera honen protagonista diren gazteen iritzi eta errealitateak entzutera. https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berriaren 5. atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

    Ttakun ttan ttakun

    Play Episode Listen Later Feb 7, 2022 23:02


    Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak ditugu Euskal Herrian instrumentu honek utzitako arrastroak. Gaurko atalean instrumentu honek belaunaldiz belaunaldi utzitakoak izango ditugu hizpide. Perkusiozko instrumentu hau jotzeaz bi pertsona arduratu ohi dira: ttakuna oreka ezartzen duena eta herrena, oreka hori puskatzen duena. Bi makilen bidez bi euskarriren gainean dauden zurezko ohol horizontalak astinduz ateratzen da instrumentu honen melodia. Txalapartarien esanetan, instrumentu honetatik jaiotako musikak 5 kilometrotan zehar bidaiatu dezake. Irungo txalapartariak, Oreka TX, Kalakan eta Hutsun txalaparta taldek izango dira atal honetako protagonista.  https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berriaren 4.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

    Podkasten sukarra

    Play Episode Listen Later Jan 24, 2022 28:06


    Hirugarren atalean, podcastak. Interneteko audio ziren hasiera batean. Podkast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere. Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek  maiz entzuten ditu podkastak, bestetik, gizartearen beste zati handi batek podkastak egiteri ekin dio, eta hauen eskaintza izugarri handitu da. Aditu batzuek “podkastinaren fenomenoa” eta “podkasten sukarra” bezalako terminoak erabili dituzte egun gero eta eskaintza handiagoa duen fenomeno honi buruz hitz egiteko. Nork egiten ditu podkastak? Beti bezala, denetarik dago. Irrati esatariak, dibulgatzaileak, kazetariak, eduki digitalen sortzaileak, baita telebistan arrakasta duten aurkezlak ere. Baina profesionalak ez diren asko ere animatu dira saltsa honetan parte hartzera. Podkast bat egiteko hautua hartu duten profesional eta ez hain profesionalak izango ditugu protagonista atal honetan.  https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berriaren 3.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

    Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea?

    Play Episode Listen Later Jan 10, 2022 22:59


    Bigarren atal honetan, CAP eta Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea? https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berriaren 2.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

    Pantailen atzean

    Play Episode Listen Later Dec 28, 2021 26:00


    Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun dira dagoeneko. Denok dakigu modako telesailean agertzen den protagonista horren izena edo sari potolo hori irabazi zuen zuzendariaren abizena, baina pantailen eta kamaren atzean ezkutatzen diren gainontzeko langile horien berririk badugu? Ezkutuko lana ote? Izaskun Arandia, Olatz Beobide, Naroa Elkoro eta Ane Nafarraterekin hitz egin dugu lehen atal honetan. Ikus entzunezko munduan diharduten lau emakume gonbidatu ditugu gurera, badute eta zer kontatu eta… https://podcast.eus/category/bipareta/ (Bipareta) saioaren denboraldi berria daukazu hemen, Maialen Sorzabalbere da Amaia Rojorekin batera aurkezle lanetan izango duguna. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

    S3-E5 - Sentitzen duzun horrek izen bat du

    Play Episode Listen Later Apr 10, 2020 33:06


    Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da (http://educandolaemocion.com/) izeneko proiektu pertsonalean. (https://zuzeu.eus/?s=Bipareta) artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!  

    S3-E4 - Emakumeak oholtza gainera

    Play Episode Listen Later Apr 3, 2020 40:16


    Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude? Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S3-E3 - Eta zuk nola bizi nahi duzu?

    Play Episode Listen Later Mar 27, 2020 30:31


    Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez, bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan. Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die, besteak beste. Dena ez da dirudiena bezain polita, baina alderdi negatibo bezainbeste positibo du bizimodu honek, hori argi dute. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S3-E2 - Euskara: mugarik ez duen herrialdea

    Play Episode Listen Later Mar 20, 2020 26:12


    Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, aspektu eztabaidagarriez ere aritu gara solasean. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S3-E1 - Bizitzeko min bizia

    Play Episode Listen Later Mar 13, 2020 32:17


    Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte.  Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai. Beharrezko argibideak emateko Jesus Blanco gonbidatu dugu, Osakidetzako mediku onkologoa.  Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E10 - Nork zainduko zaitu zu?

    Play Episode Listen Later Dec 20, 2019 40:30


    Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak. Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Profesioa maite dute biek eta merezi duten lekua aldarrikatzen dute, baita zaintza lanak emakumeekin lotzeko dagoen joerarekin amaitzeko nahia ere. Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E9 - Perfekzioaren zulo beltzera

    Play Episode Listen Later Dec 13, 2019 31:08


    Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. (https://www.mariazunzunegi.com/eu/) k ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala profesionalki baliatu du. Elikadura nahasmenak dituzten gaixoekin egiten du lan psikologo gisa. Hitzen garrantziaz eta heziketa emozional baten beharraz mintzatu zaizkigu, besteak beste. Sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E8 - Bizitzen ikasteko, artea

    Play Episode Listen Later Nov 30, 2019 30:26


    Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak Do Re Ni (http://www.doreni.eus) metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogiko izan daitekeela sinetsita. Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E7 - Hautsi infekzioen katea

    Play Episode Listen Later Nov 22, 2019 22:10


    Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako (https://www.gehitu.org/eu/) LGTBI+ bilkurako Ander Prol. Jarri kaskoak eta sakatu play! Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E6 - Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da

    Play Episode Listen Later Nov 15, 2019 29:51


    Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun (https://www.biziraun.org/) eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin. Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Batanero psikologo psikoterapeutak eman dizkigu argibideak. Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E5 - Gaztetxeak, beude

    Play Episode Listen Later Nov 8, 2019 26:42


    Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada berriei erreparatu ere! Jarri kaskoak eta sakatu play! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E4 - Hondarribiko Alardearen arrakaletan

    Play Episode Listen Later Nov 1, 2019 35:20


    Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tristeak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek 'Guztion Alardea'-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu eta babestu proiektua! http://patreon.com/zuzeupod (http://patreon.com/zuzeupod)

    S2-E3 - Zuen festa amaitu da

    Play Episode Listen Later Oct 25, 2019 31:09


    Kapitulu honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek (http://www.donostiakopiratak.eus/piratak/) zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak.   Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa (https://zuzeu.eus/euskal-herria/piraten-gaurko-egitaraua/) eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu dugu salatzearen -judizialki edo ez- garrantziaz hausnartzeko. Patricia Martinez de Musitu Bilboko genero indarkeriaren programako (https://www.donostia.eus/info/ciudadano/igualdad_violencia.nsf/vowebContenidosId/NT0000096A?OpenDocument&idioma=eus&id=A374066379901&doc=D) arduradunak ere parte hartu dute erreportajean.  Jarri kaskoak eta sakatu play!

    S2-E2 - Itsua, ikusi nahi ez duena

    Play Episode Listen Later Oct 18, 2019 28:54


    Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda.  Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Jauregi Euskal Gorrak Federazioko (http://euskal-gorrak.org) presidentearena, bestetik. Myriam Arrue EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta Egokituz (http://www.egokituz.org) ikerketa taldeko kideak ere parte hartu du erreportajean. Jarri kaskoak eta sakatu play!

    S2-E1 - Familia ulertzeko beste modu bat

    Play Episode Listen Later Oct 11, 2019 45:20


    Biparetak bi horma ditu, bi bizitzeko modu, bi azal. Gai bakarra landuko dugu saio bakoitzean, bi ikuspuntutatik abiatuta. Arrate Hernandezek gidatua. Harrera etxeen eta familien errealitatea ezagutuko dugu atal honetan, lehen pertsonan. Jon Martin, larrialdiko harrera familia bateko aita, eta Udane Martin, bigarren faseko harrera etxe bateko hezitzailea, gonbidatu ditugu haien esperientzia ezagutzeko. 

    S2- Pilotua - Beldurgarria izango da!

    Play Episode Listen Later Sep 24, 2019 3:59


    ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!    Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. 10 Minututan (Maite Goñi) Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu. Bipareta (Arrate Hernandez) Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek. Barruan Gaude (Oier Aranzabal) Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino.   Adi zure podcast plataformari!

    S1-E13 - Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

    Play Episode Listen Later Jun 21, 2019 65:27


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez.  Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena!

    S1-E12 - Bipareta: Osakidetza papers eta Udako Euskal Unibertsitatea

    Play Episode Listen Later Jun 14, 2019 54:20


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Roberto Sánchez anestesista da eta bera izan da Osakidetzako LEPeko filtrazioen ikerketan deklaratu duen lekukoetarik bat. Argi eta garbi hitz egin du gaiaz, sistemikoa den ustelkeria azaleratzeko eta bizi duten egoera larria salatzeko. Presioak eta jazarpena jasaten ari dira jasaten lankide eta sailetako buruzagien partetik. Bigarren pareta: UEUk aurtengo udan ere emango du zer esana. Bertako komunikazio arduradun Idoia Torregarai kazetaria etorri zaigu bigarren paretari jotzeko. Unibertsitateaz, umoreaz, eta bizitzaz hitz egiteaz gain, iraganari eta etorkizunari buruz hitz egin dugu. 

    S1-E11 - Bipareta: Plastikozko planeta eta emakumeen kirola

    Play Episode Listen Later Jun 7, 2019 54:36


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 milioi elefante adina plastiko botatzen dugu itsasora, eta hala ere, ez dakigu nola, baina ondo egiten dugu lo. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia komunikatzailea etorri zaigu gaiaz hitz egitera. Bigarren pareta: Maitane Urbieta kazetariaren ahotsa agian ezaguna egingo zaizu, Hiru Erregeen Mahaia kirol irratsaio ospetsuan ari da Euskadi Irratian. Urteak daramatza kirol kazetaritzan. Granadan Erreginaren Kopako finala kontatu zigun eta birala egin zen gola kantatzen zuen bideoa. Gaur emakumezkoen kirolaren meloia zabalduko dugu, bere baimenarekin. 

    planeta gaur lehen bigarren euskadi irratian hiru erregeen mahaia
    S1-E10 - Bipareta: Nafarroako bozkaren bilakaera eta sorkuntza terapia gisa

    Play Episode Listen Later May 31, 2019 80:37


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Adibidez, bozkaren eboluzioa jo puntuan aztertzea. Zenbat aldatu da bozka azken hamarkadan? Juan Kruz Lakasta Euskalerria irratiko kazetariarekin hitz egin dugu hontaz eta hartaz. Bigarren pareta: Andoni Mutiloa kazetaria izateaz gainera, sortzailea ere bada eta bere burua ahalduntzen dabil, sorkuntza bizitzaren erdigunean jarriz. ' (https://en.wikipedia.org/wiki/The_Artist%27s_Way) ' Julia Cameronen liburua ekarri du erredakziora sorkuntzak bizitzan duen eragina azpimarratzeko. 

    S1-E9 - Bipareta: Nafarroa bidegurutzean eta irudien kanpaina

    Play Episode Listen Later May 24, 2019 64:20


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru hauteskundeetan bidegurutze historiko batean paratuko da: Aldaketan sakondu ala trena gelditu. Iker Tubia Berriako kazetaria gonbidatu dugu gaiaz solasteko. Bigarren pareta: Ikor Kotx argazkiariak irudiek hauteskunde kanpainan duten pisuaz hitz egingo digu. Irudien gizartean bizi gara, eta berauek asko diote hautagaiez eta beren proiektuez. 

    S1-E8 - Bipareta: Marihuanaren legeztatzea eta bizitza mahai gainera

    Play Episode Listen Later May 17, 2019 75:04


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dira. Aitor Brion abokatua da eta aditua gaian. Oier Aizpurua kimikalariak berriz, Marihuanaren propietateen inguruan hitz egingo digu, aisialdiaz gain, medikuntzarako ere erabiltzen baita. Bigarren pareta: Leire Palacios kazetariak bizitza bera dakar mahai gainera. Erresistentziaz hitz egingo digu, kultur munduaren feminizazioaz eta prekarizazioaz, eskutik baitoaz. Irakasten digutena gara, ikasi eta barneratzen duguna, eta honek zeharo baldintzatzen du gure etorkizuna.  

    S1-E7 - Bipareta: Maskulinitatea auzitan eta Maiatzeko Plazako amak

    Play Episode Listen Later May 10, 2019 67:09


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeuko erredakzioan gizonezko asko ditugu, eta aukera probestea okurritu zaigu, zer eta maskulinitateaz hitz egiteko. Horretarako, Jokin Beristain TOKA gizon taldeko kidea gonbidatu dugu. TOKAko kideek astero dute hitzordua maskulinitate ereduak zalantzan jarriz, beste eredu osasuntsu eta justuago batera bidea egiteko. Bigarren pareta: 42 urte bete dira Maiatzeko Plazako amak lehen aldiz kalera irten zirenetik. Beren seme-alabak lapurtu, bahitu eta ukatu dizkiete urte luzetan zehar, eta oraindik ere borrokak aurrera darrai. Kasuek zabalik segitzen dute. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko saileko kidea da eta azken 10 urteotan 3 aldiz elkarrizketatu du Nora Morales de Cortiñas Madres de Plaza de Mayo linea fundadorako kidea. 

    S1-E6 - Bipareta: Etorkinak eta aurreiritzien pozoina gure herri zatituan

    Play Episode Listen Later May 3, 2019 73:38


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Santi Coca Hacine Bacha gaztea jipoituta erail zuten Donostian eta segidan irakurri genuen ohiko mezu arrazisten eta xenofoboen zerrenda. Biktimaren amaren hitzak iltzatuta geratu dira euskal gizartearen erraietan. Gorka Moreno EHUko irakaslea eta soziologoa etorri da gure estudioetara gai arantzatsu hontaz hitz egiteko. Ikuspegi Euskal Immigrazioaren Behatokiko zuzendaria da. Bigarren pareta: Herri zatitua da gurea. Hala banatzen gaituzten muga ikusgarri eta ikustezinez, nola euskararen egoera hauskorraz hitz egin nahi izan du Eneko Bidegain kazetari, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak.  Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 

    S1-E5 - Bipareta: Adimen desgaitasuna, boto gaitasuna eta hedabideon erantzukizuna

    Play Episode Listen Later Apr 26, 2019 53:29


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Espainiar Estatuan adimen desgaitasuna duten 100.000 pertsonek bozkatzeko eskubidea berreskuratuko dute datozen hauteskunde orokorretan. Aloña Agirre Atzegi elkarteko kidearekin hitz egingo dugu lege aldaketaz, gainera Ernrike Amilibia adimen urritasuna duen pertsonarekin solastuko dugu. Bigarren pareta: Gizarte gaiak behar bezain beste jorratzen ote ditugu gure hedabideetan? Nola jorratzen ditugu? Are gehiago, zer da gizarte gai bat, eta zer ez? Tere Beloki Euskadi Irratiko kazetariarekin hitz egingo dugu hau guztia argitzeko asmoz.  Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 

    S1-E4 - Bipareta: Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala

    Play Episode Listen Later Apr 18, 2019 37:30


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Europak 'Directive on Copyright in the Digital Single Market' izeneko direktiba onartu berri du. Honek datozen urteetan Europar Batasuneko kide diren herrialdeen sareko egile eskubideen gaineko legediak baldintzatuko ditu. Eta ez da broma datorkiguna edo etor litekeena. Zehazki, pare bat artikuluk sortu dute polemika. ZuZeuko erredakzioko Oier Aranzabal eta Beñat Hach Embarek kazetariekin berba egingo dugu gaiaz. Bigarren pareta: EiTBko albiste zerbitzuetako kazetari Ainhoa Lendinezek Euskal Herria zeharkatu du Korrikari segiz. Aste hontan bertan egin da aurtengo edizioaren balorazio ofiziala, baina, guk balorazio pertsonala egingo dugu. Lendinezek barren barrenetik nola bizi duen azalduko digu. Eta Anartz Bilbao ZuZeuko erredakzioko kideak ere botako du bere aburua. Erreferentziak: Jaime Altozano Youtuberrak legeaz esan duena: https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7Fo (https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7Fo) Epicenter.works katearen azalpena:  https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_Rw (https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_Rw) Maialen Lujanbiok Korrikaren amaieran botatako diskurtsoa:  https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztM (https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztM) Harpidetu zure audio plataforman. 

    copyright eta directive aste legea lehen bigarren digital single market oier aranzabal
    S1-E3 - Bipareta: Zer da arriskutsuagoa, politikari zelataria ala euskaraz ez dakien makina?

    Play Episode Listen Later Apr 11, 2019 51:42


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz. Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu!

    S1-E2 - Bipareta: ZuZeuren #10yearChallenge eta hauteskunde maratoia

    Play Episode Listen Later Apr 4, 2019 50:33


    Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide. Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan aditua denak (El País eta El Diarion egin du lan, besteak beste) inkesten tracking-az hitz egingo digu.

    S1-E1 - Zer demontre da podcast bat? - Izaskun Pérez

    Play Episode Listen Later Mar 30, 2019 12:58


    ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu.  Eta gainera: Hemendik aurrera astero astero entzun ahal izango duzu Arrate Hernandezek zuzentzen duen ZuZeuko Bipareta. 

    Claim ZuZeuko Bipareta

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel