INFO7 - Gakoa | naiz.eus

INFO7 - Gakoa | naiz.eus

Follow INFO7 - Gakoa | naiz.eus
Share on
Copy link to clipboard

naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - Gakoa

Info7 irratia


    • Oct 11, 2018 LATEST EPISODE
    • infrequent NEW EPISODES
    • 30 EPISODES


    More podcasts from Info7 irratia

    Search for episodes from INFO7 - Gakoa | naiz.eus with a specific topic:

    Latest episodes from INFO7 - Gakoa | naiz.eus

    «Uda osoan zehar 1000 migrantetik gora artatu ditugu LaKaxitan»

    Play Episode Listen Later Oct 11, 2018


    Datua Jon Arangurenek eman digu Gakoa saioan. Irungo Harrera Sareko kidea da bera eta uda osoan zehar egindako elkartasun lanarekin “zoriontsu” dagoela kontatu digu. Izan ere, azken hilabeteotan LaKaxita Gaztetxea Irunetik igarotzen diren eta instalazio ofizialetatik kanpo geratzen diren ehunka pertsona babesteko inprobisatutako aterpea izan da. Orain ordea, uda amaitu eta egoera gogortzen ari dela kontatu digu.

    Kontseilua: «Bizikidetza, justizia eta kohesioa bermatu behar du euskararen lege berriak»

    Play Episode Listen Later Oct 9, 2018


    Urriaren 27an, 17:00etan egingo den mobilizazioaren nondik norakoen berri eman du Kontseiluak. Kontseiluak aurreko astean Parlamentuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen.

    «Estatu espainiarrak urratu egin ditu euskal presoen eskubideak Europako legediaren aurka»

    Play Episode Listen Later Oct 9, 2018


    Euskal presoen zigorrak metatu edo pilatzera behartu dezake estatu espainiarra Estrasburgok. Urriaren 23an emango du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak euskal presoek ezarritako salaketaren epaia.

    «La Ley de Víctimas del Estado acordada por PNV y PSE sigue el modelo de impunidad español»

    Play Episode Listen Later Oct 3, 2018


    Esta tarde, en el programa Gakoa, hemos querido hacer especial hincapié en la Ley de Víctimas de la violencia del Estado acordada entre PNV y PSE, que finalmente será reformulada para adaptarse a lo que requería el Tribunal Constitucional español. En concreto, el acuerdo entre PNV y PSE corrige los artículos que el Tribunal Constitucional suspendió atendiendo al recurso de inconstitucionalidad presentado por el Ejecutivo de Mariano Rajoy.

    «Bilboko Udalak ez du euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko tresnarik»

    Play Episode Listen Later Oct 2, 2018


    Alba Fartuarte EH Bilduko Bilboko zinegotzia gonbidatu dugu, gaur, Gakoa saioara. Aurreko astean, euskararen eta hizkuntza eskubideen harira, aurrez aurreko gogorra izan zuen Fatuartek Juan Mari Aburto alkatearekin. Gertatutakoaren inguruan galdetu diogu EH Bilduko zinegotziari eta zehazki, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Bilboko Udalari berriki eginiko kritikaz ere jardun dugu berarekin.

    «Los criterios del nuevo delegado del Gobierno español en Nafarroa son viejos y fascistoides»

    Play Episode Listen Later Sep 27, 2018


    A diferencia de lo sucedido en los dos últimos años, la Delegación del Gobierno español en Nafarroa ha prohibido el acto de memoria y homenaje a los últimos fusilados por el franquismo que se había convocado en Iruñea, para hoy por la tarde en la Plaza del Ayuntamiento. Un acto de recuerdo y homenaje a 5 luchadores antifascistas organizado por Ahaztua 1936 - 1977.

    Igarki Robles: “Sententziak agerian uzten du Audientzia Nazionala disidentzia politikoa jazartzeko tresna dela”

    Play Episode Listen Later Sep 26, 2018


    Segiko kide izatea leporatuta, Auzitegi Nazionalak auzipetu zituen zazpi gazteren kontrako atxiloketa eta espetxeratzea legez kontrakoa izan zen. Horixe ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hori dela eta, Gakoa saioan, ilegalki espetxeratu zuten gazte horietako batekin hitz egin dugu; Igarki Robles gasteiztarrarekin, hain zuzen.

    GURASOS: «Agintariek kontrakoa dioten arren, erraustegia gelditzeko garaiz gaude»

    Play Episode Listen Later Sep 12, 2018


    Gurasos plataforma Bruselan izan zen pasa den astean bere iritzia plazaratu eta Europa mailako babesa biltzeko eta Joseba Belaustegi plataformako kideak, gaur, Gakoa saioan adierazi duenez, «elkarlanean aritzeko Europan aliatu berriak lortu ditugu. Indartuta etorri gara handik».

    [ANALISIA-Beñat Zaldua] «Urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da»

    Play Episode Listen Later Sep 11, 2018


    Gaurkoan, Gakoa saioan, Kataluniako Diadari harreta bereziarekin begiratu nahi izan diogu eta horretarako, independentismoaren mobilizazio berri hau bertatik bertara jarraitu duen Beñat Zaldua GARAko kazetariarekin hitz egin dugu. Zalduaren hitzetan, «urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da».

    «Aún recuerdo el olor a pólvora en los Sanfermines del 78»

    Play Episode Listen Later Jul 6, 2018


    Este año se recuerda un aniversario muy especial en Iruñea. Se cumplen 40 años de la muerte de Germán Rodriguez, muerto por disparos de la Policía en 1978. Un recuerdo que hoy hemos querido tener muy presente con Ramón Contreras, miembro de la plataforma 'Sanfermines 78 Gogoan'. Contreras nos ha contado que aún recuerda «el olor a polvora en los Sanfermines del 78».

    “En Iruñea, la ciudadania se siente protagonista de los Sanfermines”

    Play Episode Listen Later Jul 6, 2018


    Esta mañana, en el programa especial de los Sanfermines de este 2018, han pasado por nuestro estudio de Iruñea las concejalas Maider Beloki (EH Bildu) e Itziar Gómez (Geroa Bai). Ambas han querido poner en valor el hecho de que el chupinazo se haya elegido un año más por votación popular, una fórmula que se puso en marcha con el gobierno de Joseba Asiron y que para Beloki y Gómez es una de las imágenes de los sanfermines del cambio.

    “Queremos acabar con las corridas de toros, no con los encierros”

    Play Episode Listen Later Jul 6, 2018


    Durante el programa de hoy desde Iruñea, también hemos dado espacio a las diferentes reivindicaciones que tienen lugar estos días en los Sanfermines. En ese sentido hemos hablado con Txaro de Iruñea Antitaurina.

    Iñaki Reta eta Kristina Garces joteroekin ekin diogu Sanferminak 2018ko saio bereziari!

    Play Episode Listen Later Jul 6, 2018


    Goizeko 9etan ekin diogu Iruñeatik zuzenean, 2018ko sanferminetako irratsaioari eta modu berezian eta jai giroan ekiteko gaurkoari, jota eder batzuk entzunaz abiatu dugu uztailaren 6 hau.

    «Errefuxiatu eta migranteei harrera on bat egiteak jendarte bezala aberasten gaitu»

    Play Episode Listen Later Jul 5, 2018


    Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidearekin solastu dugu gaur, Gakoa saioan. Aste honetan, Bilboko Udalarekin izan duten hika-mikaren inguruan aritu gara berarekin bereziki.

    Iruñeko Udal gobernuan eztanda egin duen krisia aztergai, Martxelo Diaz kazetariarekin

    Play Episode Listen Later Jul 4, 2018


    Krisiak eztanda egin du Iruñeko udal gobernuan eta zergatiak eta ondorioak hobeto ulertzeko, Martxelo Diaz GARAko kazetariarekin hitz egin dugu Gakoa saioan.

    Begirada integralak fragmentaziotik haratago

    Play Episode Listen Later Jul 3, 2018


    XXI. mendeko gure jendarteak konplexuak dira, ez dira erraz aztertzen eskema mekaniko zaharren arabera. Fragmentazioa eta indibidualismoa nagusitzen dira eta, tamalez, eragile edota sektore batzuek irensten dute zatiketaren logika, borroka eta eskaeren arteko lehiaketa edo inkomunikazioa bultzatzen dutelarik, zerumuga amankomunak formulatu beharrean.

    Ostegunero bezala, GARAren biharko portada aurreratu digu Iñaki Soto zuzendariak

    Play Episode Listen Later Jun 21, 2018


    Astero egin ohi dugun moduan Iñaki Sotorekin hitz egin dugu gaurko Gakoa saioan eta, beti bezala, biharko GARAren portadan nabarmenduko dituzten albisteak aurreratu dizkigu egunkariko zuzendariak.

    Patri Perales: «Bostak libre uztea lotsagarria da eta ezin da onartu»

    Play Episode Listen Later Jun 21, 2018


    Patri Perales Iruñeko alkate ordearen ustez «lotsagarria» izateaz gain, «ezin da onartu» epaitegiak hartutako erabakia «La Manada» auziko bost gizonak behin behinean aske uzteko. Gakoa saioan elkarrizketatu dugu Perales eta ziurrenik erabaki judizial honen kontrako helegitea aurkeztuko dutela adierazi digu.

    Nola ireki agertoki berri bat Euskal Herriko politikan?

    Play Episode Listen Later Jun 20, 2018


    Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen prekarizazioa eta espektakularizazioa?

    Gipuzkoan herritarrek hondakinen kudeaketa plan bat sortzeko prozesua jarri du martxan GuraSOS plataformak

    Play Episode Listen Later Jun 19, 2018


    Hondakinen kudeaketa demokratikoa lortzeko plan horren helburua beharrezko azpiegitura planak doitzea izango da. Modu horretan azpiegiturak Gipuzkoak dituen benetako beharren araberakoak izatea lortu nahi dute. GuraSOS plataformako Joseba Belaustegik azaldu digu plana urte amaierarako aurkezteko asmoa dutela.

    “Altsasukoak euskal gazteriaren kontrako kriminalizazioan aro berri bat irekitzen du”

    Play Episode Listen Later Jun 15, 2018


    Ernai gazte antolakundeak herri eta eskualde mailako 20 mobilizaziotik gora antolatu ditu aste honetan zehar Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko. Atzokoak, oso jendetdsuak izan ziren. Bestak beste, Laudion, Anoetan, Gasteizen, Ondarroan, Donostian edota Gernikan egin zituen atzo manifestazioak. Gaur arratsaldean berriz, mobilizazio nagusia egin du Ernaik Iruñean eta horren harira, gazte antolakundeko bozeramale Lur Albizu elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

    Herri-omenaldi hunkigarria egingo diote bihar Joxean Artze sortzaileari Usurbilen

    Play Episode Listen Later Jun 15, 2018


    Usurbildo Udalak eta herritarrek elkarlanean, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko. Omenaldi honi begira jarri gara gaurko “Gakoa” saioaren azken txanpan eta horretarako, Alaitz Aizpurua herriko Kultura zinegotzia elkarrizketatu dugu.

    «Hil arte preso egon daitezke, ez da eperik»

    Play Episode Listen Later Jun 14, 2018


    Larunbatean, «Egun bat gehiagorik ez! Ion, Jakes, Xistor eta Unai etxerat!» lelopean manifestazioa egingo dute Baionan, Bagoaz! kolektiboak deituta, euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitzeko. Horren harira, Emilie Martin kolektiboko bozeramalea elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.

    Euskoa sustatzeko eta erabiltzeko akordioa sinatu du Baionako Herriko Etxeak

    Play Episode Listen Later Jun 8, 2018


    Baionako Herriko Etxeak ordainketak euskotan egiteko konpromezua berretsi du aste honetan eta albistearen garrantziaz hausnartzeko, Xebax Christy Euskal Moneta elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

    Larunbatean, Senperen, finantza ministro frantsesaren etxe atarian “piknika” egingo du Seaskak

    Play Episode Listen Later May 30, 2018


    Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin hitz egin dugu gaur, Gakoa saioan. Faltan dituzten irakasle postuak aldarrikatzeko, larunbatean finantza ministro frantsesak Senperen duen bigarren etxebizitzan “piknika” eginen dutela aurreratu digu Gorostiagak.

    Estatus berria, edukiontziak eta herri mugimenduak

    Play Episode Listen Later May 29, 2018


    Bizi dugun jendartea likidoa dela diogu, ez duela forma konkreturik. Jendea, aurreikus ezin daitezkeen espazioetatik dabilela eta zaharkitu zaizkigun kategoriek ezin dutela atzeman, ezin dutela kontrolatu uste dugu. Klasifikazio eta fidelitate zaharretatik askaturik libre omen dabil jendea, libre nahi duen lekura nahi duenean joateko. Fideltasun politikoa XX. mendeko kontua omen da.

    Anabasa Espainiako Erresuman, egoera bikaina independentistondako?

    Play Episode Listen Later May 28, 2018


    Askotan aipatzen du Zizekek bere liburuetan Txinan aski ezaguna omen den esaldia, Maok berak erabili zuena, zeinaren arabera anabasaren nagusitasuna aparteko aukera gisa hartzen baita: anabasa nagusi zeru azpian, aukera bikaina! Gaurko ene gogoetak espainiar estatuaren krisiari halako ikuspegirik egokitu behar ote zaion galdera jotzen du bete betean, ditudan zalantzak agerian utzi nahian.

    Bihar, GARAren portada zein izango den jakin nahi?

    Play Episode Listen Later May 24, 2018


    Ostegunero bezala, Iñaki Soto GARAko zuzendariak egunkariko portadan, bihar nabarmenduko dituzten albisteak aurreratu dizkigu Gakoa saioan.

    Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

    Play Episode Listen Later May 23, 2018


    Tartetxo baterako azken kolaborazioa izango dut gaurkoa Info7ko Gakoan, eta ez nuke agitazio eta propaganda pixka bat egiteko okasioa galdu nahi. Hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitatearen Komunikazio sailetik antolatzen ari garen “Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta” ikastaro-mintegiari buruz hitz egin nahi dizuet gaur.

    Pentsionistak Martxan «EAJk PPrekin adosturiko akordioak ez du lortu pentsioniston mobilizazioak apaltzea»

    Play Episode Listen Later May 21, 2018


    Pentsionisten mobilizazioek ez dute etenik. Hamaikagarren astelehenez segidan, milaka izan dira hego Euskal Herriko kaleetara irten direnak eta testuinguru horretan, Pentsionistak Martxan taldeko Xabier Isasa elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

    Claim INFO7 - Gakoa | naiz.eus

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel