Benetan zabiz?, Aitziber Grados eta Malen Altunak, umoretik, entretenimendurako podcasta da. Gaien aldetik mugarik ez dago eta istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidtauaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteel. Arrosaliren laguntza dute ez egokia galdetzeko. EITB podkasten eta Gazteako uhinetan topatuko duzue podcasta.
EITB Radio Televisión Pública Vasca

“Benetan zabiz?” podcastaren lehen polemika gainditu berri, atal honetan Herenegun taldeko Jon Oiartzabal eta Joseba Alonso dira gonbidatuak!Antiguotarrek hamar urte daramatzate dagoeneko taldean; bertsioak eginez abiatu zuten musikan egin duten ibilbidea. Esan digutenez, ez dakite oso ondo nola iritsi diren egiten dutena egitera eta bizitzari aurpegia gehiago “emango” baliote hobeto joango litzaiekeela pentsatzen dute.Norekin egingo lukete kolaborazio bat? Bizitzari aurre egiten diote, oro har? Zeintzuk dituzte “red-flag”ak? Zein da Unanue eta Euskowboyk izan duten polemikaren gainean duten iritzia? Zer da lagun baten alde egingo luketen gauzarik fuerteena? Gainera, “Benetan zabiz”ek antolatutako sagardotegiko xehetasun eta kotilleo guztiak, atal honetan, dituzu!Ez galdu atala!

Maruxak taldeko Katta eta Tani dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak! “Eskuminak” izeneko beren lanak Euskal Herria zoratu du, eta aitortu dute abestien bideoklipak hiru hilabeteetan egin zituztela. Horrek, antza, taldekideak ileetatik tira egitera eraman zituen tarteka. Euskal kultura eta tradizioa haien eguneroko espazioetan ere kokatzen dira, “modu naturalean atera zaigun jarrera izan da hori”, hala bizi baitute.Taldeak eta lan berriek izan duten arrakasta gazi-gozoa izan da batzuetan,Korrikan parte hartzeagatik diskriminazio iruzkinak jaso zituzten, kaleratutako bideoklipetako batean bezala, bideoko iruzkinak desaktibatu behar izan arte.Zer iritzi dute mitologiaz eta euskal kulturarekin lukratu nahi dutenen inguruan? Ze maruxa mota dira? Adarrak jarri dituzte sekula? Zeintzuk dira Euskal Herriko top 5 maruxak? Nork jan zuen bolo batean catering guztia?Ez galdu atala!

“Benetan zabiz?” podcastaren atal berezia zuzenean egin dute Malen Altuna eta Aitziber Gradosek Donostiako Tabakaleran 2026ko maiatzaren 29an. Podcast Geltokia jardunaldiek Madriletik kanpora egin duten aurreneko aldia izan da aurtengoa, Subterfuge Radio, Tabakalera eta EITB Mediak elkarlanean, eta testu inguru horretan egin da sareetako gain esposizioa izan da aztergaia. Horretarako gonbidatu bereziak izan dituzte Aitziberrek eta Malenek, Ane Perez Acedo “AnePe” gisara ezagunagoa den dantzari eta koreografoa, Iker Iribarren Lopetegi tabernari tiktokerra eta Ana Goitia Erkiaga, kazetaria era umoregilea.Hirurak dira sareetarako eduki sortzaileak eta azaltzen dituzte beren eguneroko bizitzako pasarte edo anekdotak, baina “oversharing”etik urruti kokatzen dute beren burua eta mugak oso garbi dituzte. Ana Goitiak, adibidez, “eduki sortzaile” denik ere ez du uste eta kontu handia izaten du beti gauza pertsonalak edo bere ingurukoenak ez kontatzeko. Iker Iribarrenek, “presumitzeko ezer ez daukat” azpimarratzen du eta ez du uste etorkizunean saretu duen ezerk damu araziko duenik. AnePeren iritzirako, ezer sarera igo aurretik mugak garbi izan behar dira, “zure buruari eragingo dion edozer” saihestu behar da.

Goierritarra izateaz harro dagoen pertsona “Benetan zabiz?” podcastaren aste honetako atalean, Eider Saez lazkaotarra! Nøgen taldeko abeslari ohiak, bakarlaria azken urteetan, “Sorginkeria” kantutzarra kaleratu berri du! Aitziber, Malen eta hirurak sareetan azken aldian birala egin denaz aritu dira: haietatik “inbidia ematen duten eta ematen ez duten” gauza eta egoerez hitz egin dute.Eider “A ze banda!” ETB1eko kantu saioan ezagutu zuten eta bere esanetan han bizi izan zuten aurreneko aldiz musikagatik eguneroko gauzak sakrifikatu behar izatea. Nøgen taldea utzita, aitortu du, denbora batean ez zuela musikaz ezer jakin izan nahi. Zer gertatu zitzaion? Leku eta talde batean berria zarenean, zer sentitzen da? Zeintzuk ziren txikitan bere erreferenteak? Maria Blanco kolaboratzailea izan dute gainera; tarotista baten paperean sartu da eta neskei kartak bota dizkie!“Benetan zabiz?”, galdu egingo duzula?

Bengo abeslari eta breakdance dantzari oiartzuarra Kolonbian izan da eta nobedadeak ditu. Album berriaren aurrerapena aurkeztu dute: “Bizirik gaudelako”, “Hemen gaude” eta “Beldurrik gabe” abestiak. Azkeneko hau Olaia Inziarterekin batera. Berritasunen artean, kolaborazio random bat izango dutela. Hala esan die Aitorrek Malen eta Aitziberri eta ez omen da bere lorpenez oso kontziente.Ze iritzi dauka plagioaren inguruan? Euskañolaren inguruan? Zer gertatu zitzaion Gatiburen agur kontzertuan breakdance egin zuenean? Ze musika entzuten du? Parrandan reaggetoia gustuko du? Ligatzeko teknika batzuk eman dizkie eta semaforo batean dirua eskatzeko aholkuak ere bai. Abeslari eta breakdancerra, behin Donostiako Boulevardean show-a eskaintzen zebiltzala gertatu zitzaionaz ere hitz egin du “Benetan zabiz?” podcastean.Ez galdu atala!

Giltzurrunetako arazoaz osatuta, Beñat Rodrigo saltseroa izan dute aste honetako atalean! Transplantearen ebakuntza baino lehen, Opus-en erietxeko apaizarekin hitz egiteko aukera eskaini zioten. Transplanteen mobidaren funtzionamenduaz hitz egin dute “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Horrekin eta heriotzarekin zerikusia duen “Iltze 1” Beñaten azken EPaz, Pokemoni buruz eta Habbo-z, Aitziber eta Malenen nerabe garaiko ordenagailu jokoaz. Eta “Nor da nor?” jolasean ere aritu dira. Kantak euskañolez egiteari buruz ere galdetu diote “Benetan zabiz?” podcastaren atalean zehar. Gauza bera al da arnasgunetik sortzea, edo ez? Nongoak dira Beñaten arbasoak? Nafar erreinuko kateak sentitzen ditu?Ez galdu atala!

2027an hogeita hamar urte beteko dituzte, bai, hogeitahamar urte taldea sortu zutenetik. Geroztik, ez dira banandu eta lanean dihardute Euskal Herriari ereserkiak oparitzen. Zea Mays taldeko Aiora Renteria izan da gonbidatua “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan! Aitortu digu, taldekideak horrenbeste urte elkarrekin egoteko gakoa komunikazio ona izatea dela.Nola uztartzen du Aiorak musika taldea eta irakasle lana? Eskatu behar izan du inoiz lanaldi murrizketarik? Zer da Zea Mays-a? 2023eko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izatearen esperientziaz, pairatu zuen umetokiko minbiziaz, abeslarien ahots kontuez eta zaintzaz, eta heriotzari dion beldurraz hitz egin dute, besteak beste. Eta Maria Blanco kolaboratzaileak erretiro espiritualen gaia ekarri du mahai gainera.Benetan zabiz galdu egingo duzula?

Gonbidatuak “plantoia” eman eta inprobisatzea beste aukerarik ez dute izan Aitziber eta Malenek! Nor zetorren, eta zergatik huts egin du? Jakingo al dute inprobisatzen? Zenbatgarren minututik aurrera da delitua puntualtasun eza? Bikotekideo ohien lagunen Instagrameko “lagunik onenetan” mantentzeari buruz aritu dira. Gaur egun ohikoak diren baina, gerora, gaizki zahartuko direla uste duten gertakari eta egoeren inguruan ere hitz egin dute. Bikotekidearekin biziko gara? Tabakoa? Ezkontzak? Te matcha? Bestalde, zer da kukaratxo batek egin dien gauzarik okerrena?Hori guztia jakiteko, ez galdu atala!

Karmele Jaio idazlearen azkeneko lanak, “Harrizko bihotza” liburuak, taupaden hiztegi zabala eskaintzen du. Gasteiztarraren arabera bere liburu pertsonalena da, haurtzarotik abiatutako pasarteak dira, alegia. Taupadatik taupadara kontakizunak inguruko istorioetan eta bizi esperientzietan oinarritu ditu, eta A letratik Z-ra mundu osoko irakurleek pasarte horietan haien burua ere topatu dute. Idazketa, unibertsala da beraz? Maitasunaz hainbeste hausnartu eta gero, amodio arazoei aurre egiteko gai da bere egunerokotasunean? Psikologotzat du jendeak? Zergatik sortzen ditu hainbeste buru-hauste maitatzeak? Harrizko eta izotzezko bihotzak ditugu? Galdera horiek eta gehiagoren erantzunak, “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan!Galdu egingo duzula?

Nafarrak dira atal honetako gonbidatuak, Ulon eta Gaizka, Nafarroa 1512 taldeko gitarrajolea eta abeslaria! “Benetan zabiz? podcastari eskainitako elkarrizketa honekin historia egiten ari dira, ez baitizkiete horretarako eskaintza asko egiten. Benetan-zabiztarrek ordea, sakon ezagutu nahi izan dituzte: taldeari eskaintzen dizkieten tik-tokak, egiak eta gezurrak, tren bat galdu zutelako Berlinera iristeko hartu behar izan zuten autoa izan dira lerroburuak, besteak beste.Nolakoa da Euskal Herrian punk-rock estiloaren panorama musikala gaur egun? Ze kolaborazio arraro egin nahi lukete? Rap egitera animatu ote dira? Zer egiten dute haien aisialdian? Nolakoak dira taldeaz harago? Nork konposatzen ditu abestiak?Ez galdu atala!

2010ean ezagutu zuten atal honetako gonbidatua Aitziber eta Malenek biral egin ziren “Amari bertsoak” bertso-sortari esker. Maddalen Arzallus, bertsolari, itzultzaile eta telebista aurkezlea da! Uneren batean Doraemonen doinuarekin bertsoa kantatu izanaz damutu zen, baina aitortu du txikitatik izan dela lehiakorra. Arzallusek badaki, aurpegiak salatu egiten duela. Xilaban parte hartzea erabaki zuenean, bertso-eskola batzuetan ez zutela berak parte hartzea onartu azaldu du.Nola sentitzen du Ipar Euskal Herriko euskararen egoera? Hendaia arnasgunea zen orain mende bat, baina zer gertatu da azken urteetan? Nor izan liteke erruduna? Euskararen kontrako makinaria delako hori, nor edo zer da? Nola hasi zen Asterix eta Obelixen komikiak itzultzen? Zerbaitetaz damutzen da?“Biba Zuek” saioari buruz ere hitz egin dute atalean zehar eta Xabier Sukia lankideari mezu bat bidali nahi izan dio Maddalenek.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Egoitz Txurruka da “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua.Espainiako Telebista Publikoko “Trivial Pursuit” saio berriko aurkezlea da eta beste saio baterako, “La Familia de la Tele” saiorako ere deia jaso zuela aitortu du atalean zehar. Nola egin du ordea ETB eta TVE telebista kateetarako aurkezle lanak aldi berean egiteko? Zergatik esaten du batzuetan Bilbotarra dela, bera Mallabitarra denean? Zergatik sinatu zuen La 1 katerako lan-kontratua Kolonbiako oihanean zegoela?Maria Blanco kolaboratzaileak, bere aldetik, Goya Sarien pareko zinema ekitaldietan influencerren presentziak harrotu duen polemika mahai gainean jarri nahi izan du, eta bide batez, lan-intrusismoa. Atalaren bigarren zatian, izan dituzten zita surrealistenak gogoratu dituzte. Nolako hitzorduak dituzte gustuko? Alba Carrillorekin liatu al da Txurru? Ez hori bakarrik, Txurruk Madrilen bi pertsona oso ezagunekin izandako zita eta harremanak ere azaldu dizkigu!

J Martina taldeko Kattalin Barcena izan da atal honetako gonbidatua. Larrabetzuko taldeak etenaldia egin du eta forma artistiko berriak ezagutzen dabilela aitortu du Barcenak. Euskal Herriko musika panorama interesgarria zaio, baina elektronika egiten duten artista euskaldunen lana eta garrantzia jarri nahi izan ditu mahai-gainean. Mainstream diren talde asko, ez dira “bustitzen”, eta taldean hartzen diren erabaki gehienak politikoak direla dio. Hainbat espazioetan abesteaz edo ez, purutasun eta otzantasunaren gorakadaz, “clean-look”-az eta “beige” koloreen modaren arrazoiaz, ustekabean harrapatu gaituen Rosaliaren ideologiaz, faxismoak zein eskuin muturrak berenganatu dituen espazioez aritu dira, besteak beste, atalean zehar.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Hamalau urte zituztenean Iturramako Institutuan elkar ezagutu zuten eta bertan eman zuten lehenengo kontzertua. Hamabi urte eta gero, ibilbide luzea egin dute elkarrekin eta une politak bizi izan dituzten arren, aldapa gora egin zaie askotan. Talde arazo larri bat izan zuten, eta talde terapia nahiko bortitzarekin konpontzen saiatu ziren. Skabidean taldeko Antonio eta Imanolek “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan aitortu dute ez dela batere erraza musikaria izatetik bakarrik bizimodua ateratzea. Aitziber eta Maleni azaldu diete, behin, ACDC taldearen tributu ofizialaren teloneroak izan zirela.Kolaboratzailearen tartean, nola ez, jolas batera jolastu dira eta abesti bateko lehen akordeak entzunda ze kantu den asmatu behar izan dute. Japonian ere izan dira! Bertako bira promozionatzeko kartel beldurgarria egin diete eta beraiek asmatutako “piparra izatea” kontzeptua ere zehaztu dute.Ze etxetresna izango ote lirateke?

Malen eta Oihaneren urtebetetzeak ospatu dituzte “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan eta aitzakia horrekin hogeita hamar urteen inguruko krisiaz hitz egin dute. Adin horretara gerturatzearekin batera nola sentitzen diren, ama izateko presioa sentitzen duten edota haien gurasoen zahartzeak larritzen dituen.“Nor da ohikoago” jolasera jolastu dira: hiruetatik nor ez litzateke jabetuko hondamendia gertatu dela lo harrapatu duelako? Nor igoko litzateke sagardotegi bateko mahai gainera dantza egitera? Batez ere, nork eskatzen dio Oihaneri podcastean zehar esandako hura mozteko?Atalaren bigarren zatian, noizbait esan edo pentsatu eta gerora esandakoaz damutu diren gauza eta egoerei buruz hitz egin dute Aitziber, Malen eta Oihanek. Feminismoak Leticia erregina kontuan hartu beharko luke? Eutanasiaren alde edo kontra daude?Ez galdu atala!

Eduki sortzaileak dira Iker eta Janire, nork bere edukia sortzen du, bakarka. Zaletasunak batzen ditu eta lagunak dira. Biek, umoretsu hitz egiten dute kamera aurrean eta aitortu dute haien “hater” handienak ezagutzen dituzten pertsonak direla. ”Euskal” eduki sortzaile etiketarekin ez datoz oso ados. “In” eta “out” dauden gauzen inguruan aritu dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan: “Triatloia maite dut” egitasmoaren eskutik, hamabi astetan zehar triatleta bihurtzeko erronka hartu dute! Janirek jarraitzaile asko dituen influentzer batekin sekulako beef-a izan zuen, eta Ikerri zotina sartzen zaio ogia erostera doan bakoitzean, horren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigute. Detaileak ere bai, Euskal Herriko eduki sortzaileen bazkarian gertatutakoaren inguruan. Ondo eramaten ote dute elkar?

Tik-Tok bidez denbora laburrean sekulako arrakasta lortu du Aimar Z-k, bai eta sortu dituen “temazoei” esker ere. “Entzun dezatela” abestia Euskal Herritik kanpo heldu zen, bere Bartzelonako ex-ari ere heldu zitzaion. Abestiak bere harreman pertsonaletan oinarritzen ditu, eta, aitortu du, “Z” izeneko diskoa izan zuen hiru hilabeteko harreman batek inspiratu zuela.Esperantza galdu du? Maitasunean sinesten al du? Musika mainstreamaz ere hitz egin dute eta Aimarren arabera homosexuala izateak baldintzatzen du mainstreama izateko garaian. Gizonek bizkarra ematen omen diote kontzertuetan.Bestalde, zer da “Khya Asylum”a? Euskal Herriko zer artista dago egoera horretan?“Benetan zabiz?” pijama festa bilakatu dute Aitziber, Malen eta hirurek eta sekulako aitorpenak egin dituzte! Hiruetako nor masturbatzen zen bere pelutxearekin?Ez galdu atala!

Jokin Pinatxok, “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak, musika industrian denbora gutxi darama baina daramana oso bide oso intentsua izan da. Txikitatik izan nahi zuen pop izarra, Larrungo azken trena hartzen zuenean ere bai.Nondik dator Janus Lester izena? Zer da kimikari buruz ez dakiguna eta jakin beharko genukeena? Zer pentsatzen du besteen istorioak kantak egiteko erabiltzearen inguruan? Nori eskaintzen dizkio bere abestietako letrak? Musikaria izateaz gain, kimikaria ere bada Jokin eta berarekin esperimentu kimikoak egiteko aprobetxatu dute Aitziberrek eta Malenek!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Bere kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu berria du atal honetako gonbidatuak! Donostiako Urrezko Kopa irabazi ondoren dauzkan sentimenduak partekatu ditu Malen eta Aitziberrekin.Aizkolaria, baserritarra, dibertigarria, abenturazalea… Oihanak aurpegi ezberdin asko ditu eta horiek aztertu dituzte “Benetan zabiz?” podcastean. Aizkora uztear egon zen, baina gehiegi maite du etena egiteko. Baserrian aitak egin duen lanaren lekukoa hartzera doa. Ezaguna bada, “El Conquistador del Fin del Mundo” saioan parte hartu zuelako dela onartzen du eta bizitza aldatu diola erabaki horrek. Nola nahi, atzerriko sustraiak dauzkalako, bizitzan besteon bikoitza demostratu beharra izan duela garbi dauka.Maria Blanco kolaboratzaileak gainera gai potoloa jarri du mahai gainean: sareetan “follow” eta “unfollow” egitea.Benetan zabiz galduko duzula?

Luzaro ibili dira bere atzetik eta azkenean lortu dute Inigo Etxezarreta “Benetan zabiz?” podcastean izatea. Hogei urteko ibilbidea eta gero aitortu du “Konkista” izeneko albumarekin urduri egon dela, esaten duenez, iruzkin txarrak jaso ditu lehenengo aldiz. Madrilen eta Bartzelonan diskoa aurkezteko egin dituzten kontzertuez hitz egin dute eta musika zuriaz ere bai.Zer da mainstreama izatea? Nolakoa da ETSren sortze-prozesua? Zertan oinarritzen dira? Nola lortu dute fandom berria? Zergatik bilakatu da Inigo taldearen irudi?Hori guztia jakiteko ez galdu atala!

Ramon Agirreri betidanik gustatu zaio antzerkia eta lan askotan parte hartu du, oholtza gainean zein pantailan ere. Ez zuen pentsatzen antzerkiaz biziko zenik, haren arabera, oso lotsatia delako. Euskal zinema denaz edo ez denaz, denboraren efimerotasunaz, betiko lagunei buruz eta norbere ideiak defendatzeaz aritu dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Urteen poderioz zinemak izan duen aldaketaz hitz egin dute eta Ramonek aitortu du, Britney Spears ezagutu zuela… eta ez zekiela nor zen!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Bigarren aldiz zapaldu du "Benetan zabiz?" podcastaren platoa atal honetako gonbidatuak! Olaia Inziarterekin “Zura” bere azken lanaz, EPaz, aritu dira. Depresioa lehen, argi izpien bila orain. Olaiak, denbora asko eskatu dion lana izan dela esan die Malen eta Aitziberri eta eskaini dituen kontzertuen ostean zeharo hunkituta dagoela. Lagunak, familia, eta tartean amona ere, bidelagun izan ditu. “Zaurgarri” izateaz hitz egin dute Olaiarekin, jendearen begietan antzematen den onespenaz eta laudorioez, eta Vacapop aplikazioaz. Egunean zenbat denbora ematen ote du Vacapop-eko iragarkiak ikusten? Podcastari buruzko kantu bat egin omen du eta opari eman die neskei. Ez galdu atala!

Castingetan ghostina egin izan diote, nola ez, eta euskal aktoreen sindikatuko partaidea da. “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua: Eneko Sagardoy!Pelikuletako kritikak ez dituela irakurtzen aitortu digu eta bere fisikoa epaitzeak molestatu egiten duela. Klaustrofobia eta agorafobia jasaten dituela ere azaldu digu eta horrek sekulako albo kalteak sortzen dizkiola egunerokotasunean.Zer egoera arriskutsu bizi izan ditu Enekok errodajeetan? Zein da bere gaitasunik handiena? Pelikulen kontsumo azkarraz, zinemara filmaz ezer jakin gabe eta espektatiba gutxirekin joateko ohitura berreskuratzeko gogoaz aritu dira, besteak beste. “Nor naiz?” jokora jolastu dira gainera!

Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri on! Gabonak heldu dira eta Aitziberrek, Malenek eta Oihanek, elkarren artean “lagun ezkutua” egiteko aprobetxatu dute, opari garaia. Podcastaren hasierako denboraldietako egoerak gogoratu eta hauen aurrean erreakzionatu dute. Horren “maitatuak” diren data hauen inguruan ere aritu dira.Gustuko dituzue gabonak? Ba, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren 2025eko azken atala!

Antzerkiarekin topera dabil eta oraindik kontatu ezin duen Netflix-erako zerbait grabatzen ari da!Aitziber eta Malenek Nerea Mazo gonbidatu dute “Benetan zabiz?” podcastera eta aitortu die “nazioarteko aktorea” izan nahiko lukeela. Zinedine Zidane futbolariarengandik gertu mugitu da eta sekula proposatu dioten gauzarik heavy-ena zein den kontatu die. Haientzako gutizia askeak edo “libre albedrioa” zer den azaldu dute, adibideekin: txiza zutik egitea? Pastelak erditik jaten hastea? Kalean barrena biluzik joatea?Ainhoa Arostegi izan dute aste honetako kolaboratzailea eta “erotuta” daudela dioten pertsonen gaia jarri du mahai gainean.

Alabak berak baino lehen ezagutu zuen “Benetan zabiz?” eta azkenean Jon Maia ausartu da podcastera etortzen! Alabak oparitutako “Asi es la puta vida” Jordi Wild-en liburua irakurri duen jakiteko gonbidatu dute atalera Aitziberrek eta Malenek, baina hori ez da izan aztergai bakarra: senideen historia, immigrazioa, nor bere abizenekiko lotsa sentitzea, letra mitiko askoren sortzailea izatea, gaztetxeko rapak… Zer da euskaldun izatea?Arrosali kolaboratzailearen tartean atzekoz aurrera kantatzera jolastu dira eta Maiak Rosaliaren “Lux” 2025eko albumaren inguruko iritzia eman du.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Atal honetara Maren abeslaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek!Musikariaren egunerokoak motxila bati itsatsita egotera behartzen du eta ama ere izaten du egoera horietan bidelagun. Magisteritzako ikasketak musikari lanarekin uztartzen ditu eta aitortu du inspirazioa egun goibeletan topatzen duela. Marenen ibilbidea, “oversharing”a, dirua, artistek sare sozialetan izan behar duten presentzia, pribatuena ere partekatzea… horiek eta beste hainbat gai aipatu dituzte atalean zehar.Bestalde, Maria Blancok artisten “katxe”az eta zenbait egoeratan berauei “zor” zaien errekonozimendu ekonomikoaz hitz egin die. “Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Atal honetarako Albina Stardust gonbidatu dute Aitziberrek eta Malenek eta trabestien inguruan hausnartu dira. Queer izatea, trabesti hitzaz jabetzea, drag-queen eta trabestien arteko ezberdintasuna, harrotasuna, binarismoa eta “not all men” kontzeptua dira, besteak beste, mahaigainean jarri dituzten gaiak. Albinak neskak “drageatu” ditu gainera!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Maritxu Kajoi biharamunean sekulako ajearekin eta erdi gaixorik heldu dira Kaparrak taldekoak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetara. Hirugarren bat ere etortzekoa zen, baina autobus paradan loak hartu du. Edonola ere, gai ugari landu eta atal borobila atera zaie!Palmeroen mediokritateaz, gizonezkoez bakarrik osatutako taldeez zein musika egitarauez, Raimundo El Canastero taldearen zentsura auziaz, gain baloratuta eta gutxietsita dauden gauzen inguruan aritu dira. Mutilek gainera, tomateak oparitu dizkiete Aitziber eta Maleni!!!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?

Seigarren ataleko gonbidatua Benat Uribe-etxebarria zinema zuzendaria da!Bere lehenengo filma 2022an egin zuen baina, tamalez, ez du argia ikusiko. Hala ere, pelikula horri esker HOLA aldizkari famatuan agertzea lortu zuen. Zergatik deitu zion atxilotuta zegoen aktore nagusiak komisaldegitik? Podcastera ez etortzeko aitzakiak, alferrikako zitak, HOLA aldizkarian agertu izana eta Zinemaldiko kotilleoak izan dituzte hizpide atal honetan. Maria Blanco kolaboratzaileak Nickelodeon katearen atzean dagoen ustelkeria aipatu du. Benetan zabiz galdu egingo duzula?

Aitziber Garmendia armairutik atera dute giltzapean egon eta gero eta denbora luzez “Benetan zabiz?” podcastera ez dutela gonbidatuko agindu diote neskek!Antsietateaz, gauzak perspektiba zehatz batekin ikustearen onurez, armairutik ateratzeaz, proposamenei beti baiezkoa emateaz… aritu dira, eta nola ez, umore askorekin! Jon Plazaolaren parte hartzea tartean, benetan zabiz galduko duzula?

“Benetan zabiz?” podcastean, Xabier Madariaga!22 urte zituela abiatu zen Jerusalemera korrespontsal gisa, eta geroztik izan duen kazetari ibilbideaz aritu dira atalean zehar. "Ur Handitan" dokumental saioak jorratzen dituen gaien sakontasunaz, Palestina jazotzen ari den genozidioaz, informazioaren objektibotasunaz, gatazka guneetan lan egitearen garrantzia zein arriskuaz…aritu dira harekin! Benetan zabiz galduko duzula?

Lau urtez musika sortu gabe egon eta gero Zurine Hidalgo bueltan da! Kala Naiz musika proiektuaz, “Enraizadas” emakumeentzako* erretiro espiritualez eta feminismoari ustezko “etekina” ateratzeaz ere aritu dira hiru neskak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan.Autotunea “ez zaiola gustatzen” eta kanta berriak ateratzearena “lasaitasunez” hartzen ari dela azaldu die Zurinek. Ekintzailetzaren gaia hartu dute eta negozioak egiteko garaian emakumeek topa ditzaketen mugetaz. Benetan zabiz galduko duzula?

Denboraldiko lehen gonbidatuak: Telleria anaiak! Julen eta Anttonek, txikitatik gaur egunera arte izan duten harremanaz hitz egin digute “Benetan zabiz?” podcastean. Haien anaitasuna etxetik, lantokira ere eraman dute. Nola daramate egoera hori? Zer moduz daude? Nork jotzen zuen nor? Asko haserretzen dira? Zein anaiak eman zion besteari neskekin ligatzeko gomendioa?Arrosali kolaboratzaileak eztabaidarako tartea zabaldu die, hiru minututan bakoitzak bere postura defendatu behar izan du: harreman irekien alde ala kontra? Umeak ezkontzetan bai edo ez?Ez galdu atala!

Denboraldiko azken atala bero-bero bukatu dute Aitziber, Malen eta Oihanek! Lan urtean zehar jazo diren gertaera eta kotilleo guztien informazioa eman dute, kamera atzerako ezer gorde gabe… Jaialdietako batean, nor ibili zen neskekin ligatu nahian? Nork eman zuen gau osoa ingurukoak kritikatzen?Maria Blanco kolaboratzailearekin batera “Zuzendariari gutuna” tartea egin dute, neskak aztoratzen dituzten kexei lekua zabalduz! Atala amaitzeko, hiruek, haien “nazio ideala” zein izango litzatekeen azaldu dute. Nazio isiltasuna bermatzea? Egun bakoitzean kolore desberdin batez janztea? Atal hunkigarria izan da neskentzat, jarraitzaile maitagarri batzuen konpainian grabatu baitute gainera!Ez galdu atala, eta galtzen baduzu… EHko kotilleo onenak jakin gabe geldituko zara! Benetan zabiz hori nahi duzula?

Bigarren aldiz gonbidatu dute neskek Jon Plazaola “Benetan zabiz?” podcastera! Urretxuarrak oraingo honetan ere, asko izan du kontatzeko. Nola dago emozionalki? Zein da eman dien esklusiba? Zergatik agobiatu zen horrenbeste bere “Tu-Tum; Platz!” bakarrizketaren lehenengo boloan? Pelikularen batean ikusiko dugu laster? Profesionalki, zein da Jon gehien betetzen duen lana? Ze pertsonaia interpretatzea gustatuko litzaioke? Arrosaliren tartean poligrafoa gainditu behar izan du eta galdera gazi-gozoak erantzun ditu… Iritzi politikoren bat ematea debekatu al diote noizbait? Atalaren bigarren zatian “bizitzako ikaspenez” aritu dira eta kasualitateen kasualitateez.Benetan zabiz… atala galduko duzula?

Atal honetako gonbidatua Itziar Atienza aktorea izan da! Aitziber eta Malen luzaro egon dira galdakoztarraren atzetik, eta azkenean, lortu dute. “Desagertuta” telesailaz hitz egin dute eta, zergatik interpretatu ditu hainbeste polizia? Oraindik interpretatu ez duen ze paper egitea gustatuko litzaioke? Aktorea izan baino lehen zertan egin izan du lan?Atalaren erdialdetik aurrera, neskak “jausiko ez liratekeen propagandaz” aritu dira eta gehiago jakiteko, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren atala.

Une honetan ondo dagoela dio baina bolada gorabeheratsua igaro duela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Jon Kareagak. Sare sozialekin, batzuetan izaten duten harreman toxikoaz aritu dira solasean: eduki sortzaileek jarraitzaileak lortzeko egin dezaketenaz, horren albo kalteaz, arropa marka askoren gardentasun faltsuaz eta alfonbra gorri, zein sari banaketetan gertatzen direnez.Aipatu duten beste gaietako bat: “Adimen handiko pertsonak” izan dira. Zarauztarrak ondo daki zer den hori. Nola sentitzen da adimen handiko pertsona izanez? Zertan desberdintzen da, besteokin? Nola jakin zuen gaitasun hori zeukala?Maria Blanco kolaboratzailea batu da gainera! Zergatik utzi zion Jon jarraitzeari?Ez galdu atala!

Atal honetako gonbidatuak Arrasatetik etorri dira eta musika urbanoan ezagunak dira oso. Musika sortzeko duten egoeraz hitz egin dute eta musikarien artean sortzen duten kuadrillaz: Denso, Fane, Axeri, Etxepe…Norekin dute beef-a? Nor uste dute dagoela gain-baloratua? Zer eskatzen dute kamerinoan daudenean? Nor jo zuen Densok, eta zergatik?Juergaz eta parrandaz ere aritu dira eta anekdota ugari kontatu dituzte. Zer artistak harrapatu zuen Mutiko gaizki-esaka? Nolakoak dira intimitatean?Ez galdu atala!

Jone Laspiur aktore donostiarra gonbidatu dute atal honetara! Intxaurrondokoak Goya batekin saritzean “zer sentitzen den” azaldu die Aitziber eta Maleni. Aitortu du, Goyaren oroigarria, Nakar taldearen diskoen ondoan daukala, amaren etxean. Laspiur gehiago ezagutu dute eta haren ibilbideari lotuta anekdota ugari kontatu dizkie. Gai gehiago ere aipatu dituzte: arrakastaren albo kalteak, lan eremuetan espazio seguruak sortzeko garrantzia, aktorea eta abeslaria, aldi berean, izatearen arteko desberdintasunak…Bestetik, “mugak jartzearen” gaia hartu dute eta filmaketetan gertatzen diren egoera mugatzaileak ere aipatu dituzte. Eta ohi bezala, esklusiba bat! Pamela Anderson aktoreak daukan dortoka santutegira gonbidatuta omen dago… Zergatik ote dira dortokak eskapistak?Ez galdu Jone Laspiurren atala!

Atal honetan Brigade Loco taldeko Alex Arteaga eta Manex Egana izan dituzte! Taldeko lehen entsegua desastre bat izan zela aitortu duten arren, “Bide baten esanahia” azken laneko birarekin dabiltza aretoak betetzen eta arrakastatsu.Ofizioz irakasleak diren Egana eta Arteaga, oholtza atzeko kontuez, egiten duten musikaren aldarrikapenez, punk- rock-az, letra eta esanahi hutsalez, taldean hartzen diren erabakien politikaz, koherentzia mantendu edo kontraesanez… aritu dira “Benetan zabiz?” podcastean.Nolakoak dira Manex eta Alex? Haien musikak zerbaiterako balio duela uste dute? Zer diote aldarrikapenik ez duen musikaz? Eta ideologia politikoa argi erakusten ez duenaz? Erabaki guztiak dira politikoak? Galdera horien guztien erantzunak eta, gainera, Zea Mays taldearekin kolaborazioa dutela kontatu dute esklusiban! Eta Iggy Pop handiaren kamerinoan nola bukatu omen zuten ere bai!

Lur Olalde beasaindarrak heriotza osteko arimekin harremana izateko gaitasuna du, gida espiritualen laguntzaz bera izaten da komunikaziorako kanala. Txikitatik sorginak ikusten zituen alboan eta beti uste izan du desberdina zela, landu daitekeen gaitasun honetaz jabetu zen arte. Mediumtasunaz hitz egiteko gonbidatu dute podcastera!Zein da bere lana? Desberdinak dira bidenteak eta mediumak? Zer tresna erabiltzen du arimekin harremanetan jartzeko? Beti gaude izpirituez inguratuta? Denok dugu gaitasuna? Nola landu liteke? Nola hautematen ditu arimak? Asko eragiten dio egunerokotasunean? Malen eta Aitziberri zerbait antzeman die?Euskal artista famatu bati proposamena luzatu dio, eta aitortu du arimekin komunikazio horretan kanalizatzeko gaitasun handia izango lukeela. Ez nuke galduko “Benetan zabiz?” podcastaren atal hau!

Txutxu-mutxu eta saio saltseroak aldarrikatzeko, Alex Padilla kazetaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek “Benetan zabiz?” podcastera. Horretan aditua da eta farandulako artista zein famatu asko ezagutzen ditu. Bai eta “pop kultura”ko erreferentzia guztiak ere!Arrosaliren tartean famatuak protagonista diren jokoan aritu dira eta “Salvame” saioko pertsonaia guztien inguruko informazio pribatua ezagutu dute.Euskal Herritarrei kotilleo saio bat gustatuko litzaiekeela uste dute? Euskal famatuak haien inguruko istorio pribatuak publiko bihurtzeko beldur lirateke edo prest leudeke? Haien inguruko edukia egon, badago? Malen izango da EHko Marta Riesco? Nor ezkonduko da datorren urtean? Aitortu dizkien ezusteko guztiak ezagutzeko prest? Ba, entzun atala.

Azkeneko urtean aldaketa asko bizi izan dituela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Josune Arakistain Itziartarrak.Suneren azken lanak dioen bezala, “Amaineman”, alegia, amain ematen ikasten ari da eta horretaz aritu dira Josune, Aitziber eta Malen solasean.Nolakoa da Josune eta nolakoa Sune? Nola izan ohi da, gogorik edo indarrik ez dagoenean, publikoaren espektatibak bete behar izatea? Nola eramaten da ikusleen ilusioaren arduraduna izatea?Musikariak, kontzertu bira hasi berria du eta kirol berezi bateko munduko lehiaketan sailkatu da. Egia ote da? Zer da haientzat “amain ematea”? Terminoa erromantizatu egin ohi da?

Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora.Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbidatuarekin. Zer moduz Australian? Zer pentsatzen dute bertako aizkolariek euskaldunei buruz? Nondik datorkio aizkorarekiko grina? Ze gauza sakrifikatu behar izan ditu. Nolakoa izan zen “La Resistencia” saioko esperientzia? Diru asko irabazten da aizkolari moduan? Zer moduzkoa da Otsagabiko bizitza?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, gainera gai interesgarria ekarri die beste behin: bikoteen artean egiten diren opariez aritu da, alegia.

Txiki txikia zenetik artista izan nahi zuela bazekien; hori eta gauza gehiago deskubritu dituzte atal honetan Aitziber Grados eta Malen Altunak.Ane Rot arrasatearra ezagutu dute: ETB-1eko “Kantugiro” saioan irabazten hasi, gero “Bagoaz” musika saiotik igaro, kriminologia gradua ikasten hasi, Madrilera abentura berriak probatzera joan eta 4 hilabetera “Mickey Mouse Squad” saioa aurkezten hasi zen. Geroztik, hainbat film eta “Elite” telesaileko 8. denboraldian ikusi dugu.Anek “Benetan Zabiz?”en atal honetan aitortu du Emiliaren pertsonaia interpretatu eta gero, haren izaera dela eta, jendeak gorrotatuko zuela. Nola bizi zuen "Elite"ko arrakasta? Zerikusia du Anek bere pertsonaiarekin? Hori aprobetxatuz, “mendekuaz” aritu dira. Zein izan da neskek hartu duten mendekurik handiena?Arrosaliren tartean joko batera jolastu dira: Anek, bere mugikorreko sekretuak erakutsiko dizkigu?

Aitziber eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren Markina-Xemeindarra da. Aitor Nieto polimaitasunaz hitz egitera gonbidatu dute.Zer da polimaitasuna? Nola bizi du Nietok? Zer desberdintasun dago polimaitasuna eta harreman irekien artean? Zer iritzi du harreman monogamoen inguruan? Zer uste du polimaitasuna ligatzeko erabiltzen dutenez? Zer da “polifake”?Polimaitasun harremanetako akordioez eta komunikazioaren garrantziaz aritu dira, besteak beste.

Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako!Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean? Kale-inkestak egiten dituenean poliziari ikuskizun-baimena eskatu behar dio? Zer pentsatzen du Ibanek, Aitziberrek eta Malenek influencer zenbaiten inguruan dituzten aurreiritziez?Atal honetan, gai hauetan sakondu dute: Madrileko egunerokotasuna, ekitaldietako FOMO-a (Fear of missing out), “Operacion Triunfo” saioko kotilleoak eta alfonbra gorrietan pasatzen diren salseoak.Poligrafo zaharra eskuratu dute eta “egiaren testa” egin diote! Harreman ona du Twin Melodyrekin? Publizitatea egiteagatik 15.000 euro kobratzera heldu da? Harreman ona du “En todas las salsas” saioko kolaboratzaileekin?

FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die “Benetan zabiz?”eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea?Orain burutuko dituen lanen artean, ETB1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ikusiko dugu. Txirula jo dute eta “lotsaz” aritu dira…Zeintzuk dira bere erreferente musikalak? Zein da bere “guilty pleasure” musikala? Ligatzen duenean, eta ligatzen badu, zein da bere teknika? Nola uste du ikusten duela jendeak kanpotik? Zergatik dago irakasleen kontra?

Usurbildarra “El conquistador del fin del mundo” ETB-2ko saioko kamera atzeko kontuez aritu zaie benetan-zabiztarrei. Bertan egiten duen aurkezle lanaz eta partaideekin duen harremanaz.Nola sentitzen da Lur astez-aste partaideak kaleratzen dituztenean? Nola suertatu zitzaion aurkezle izateko aukera? Realityan parte hartuko luke berak?Bestalde, kirolaz, sakrifizioaz eta Lurrek honekiko duen pasioaz ere aritu dira. Eskubaloia, harri-jasotzea… nola kudeatu ditu emozionalki sufritu izan dituen lesio ugariak? Sakrifizio asko egin behar izan ditu? Zein da egin duen handiena?Maria Blanco kolaboratzailea, ebakuntza estetikoez aritu da eta honek gaur egun gizartean sortzen duen presioaz.

Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute "Benetan zabiz?"en atal honetara Malen eta Aitziberrek.Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: Jose Breton, Madeleine Mccan eta Gabriel haurrei buruz.Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzatikoa da? Sentimenduak ala emozioak dituzte? Nola identifikatu ditzakegu?