Abeslariak, ebentu sortzaileak, kirolariak, Euskal Herria animatzen duten jende guztiak, Xexili Foix eta Jokin Etcheverriaren mikroan. Le Magazine en langue Basque.

durée : 00:54:49 - Urruñako PAUSU auzoan, XAIA ostatua euskal gune paregabea da, urtean zehar, ekitaldi desberdinak antolatzen ditu, besta, kontzertu eta kantu afariak : hurrengoa Urriaren 2an izanen da. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:53:24 - EMEKI festibalean, emazte musikari, kantari eta dantzariak Urruñan gomitatzen dituzte : estilo et giro desberdinetan. Festibalak jende guztiak hunkitu nahi ditu, ekimenak dohainik proposatuz. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:54:25 - Haurren mundua ez da beti zoriontsua : jazarpena eskolan, aisialdi aktibitateetan eta sare sozialetan gertatzen delarik, komunikazioa ezinbestekoa da. ELORRI GARAT psikologoak jazarpenaren mekanismoak esplikatzen dizkigu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:54:44 - MINTZALASAI festibala euskararen erakuslehio handia da : ekitaldi parte hartzailea deneri zuzendua da, bai euskaldunei, euskara ikasten dutenei, euskara ez dakitenei, handi eta ttipiei ere ! Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:26 - Amaia Riouspeyrous-ek lehen diskoa 2009an atera zuen - "Har Ezazu"-, bigarrena 2013an - "Milaka" -, eta hirugarrena..... 2026an ! "Kabi Goxo Bat" egiteko, behar zuen denbora hartu du, lagunekin batera, bai musika eta testuak sortzeko. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:11 - Uztaritzeko Les Labourdins - Lapurtarrak musika harmoniak urteko kontzerturako ekialdeko musikak hautatu ditu : Itxaro Bordari proposatu diote kondaira sortzea, 1001 Gauen izpirituan, misterio, nomadismo, beldur eta pozak, mezuen transmisioa nahasiz. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:00 - Buru Beltza elkarteak Bortükako Besta antolatzen du : goizean ardiak menditik jaitsiko dira, egunean artzainen lana eta mendiko ohiturak ohoretan izanen dira. Manex Buru Beltza ardiak ezinbestekoak dira Ossau Irati gasnaren sormarkan eta mendiko eko-sisteman. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:11 - Gamueko jauregia 11.mendean sortu zen, Amikuzen. 1983an Gamueko herriko etxeari emana izan zitzaion, arraberritze lan handiak egin zituzten, monumentua salbatzeko. Ondarearen Egunen kari, bisita libreak izanen dira, Irailaren 19 eta 20an. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:54:51 - Johaine Carricaburu altzürükütarra eta Molière Athalys paristarrak kantu lirikoa Xiberoan zabaltzeko ideia izan zuten,, jakin gabe zer arrakasta izanen zuen : 28 urte berantago, publikoa fidelizatu dute. Aurten LAKME operaren zati hautatuak presentatuko dituzte. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:30 - 5 egunez, Saratarrak eta inguruko herrietatik etorriko den jendea besta giroan murgilduko dira, musika, dantza, pilota eta animazio berezietan.. Besta komiteak giro goxoa sortu nahi du, denen errespetuan. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:47 - Aviron Bayonnais klubeko sekzioetan aritu ziren kirolari ohiak bilduak dira Aviron Bayonnais-ko Aintzinekoen Batasunean : artxibak biltzen dituzte, Baionako klub famatuaren historia ezagutarazteko eta transmititzeko. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:50 - Euskal Herriko Semeak moto klubak topaketa handia antolatzen du, bi egunez : kontzertu, apairu, ibilaldi eta elkartasuna nagusi izanen dira. Motozaleak biltzen dira, haur elbarrituen sustenguz. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:55:19 - Hazparneko dantza eskolak 50 urte betetzen ditu, euskal dantza herrikoia ber-asmatzen dute : horrela dantzari ohiak eta gaurkoak "Urratsez Urrats" ikusgarrian bilduko dituzte. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:56:27 - Baigorriko artzainak 11.garren diskoa plazaratu du : "Atzar Gaitezen" deia zabaltzen du, iragana ez dezagun ahantz eta geroa zaindu dezagun. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:56:51 - Joan den 2025ko irailean hasi ziren errepiken egiten Angeluko Kabalkadako 300 parte hartzaileek prest izateko heldu diren irailaren 20 eta 26ean. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:47 - 2023an Baionan sortua, BOZA konpainiak ahotsa lantzeko eta kantatzeko aktibitateak proposatzen ditu : atelier, ikastaro, topaketa eta koralak. 2026eko udazkeneko sartzean, BOZARGIA proiektu berria garatu nahi du, emazteen korala eta errepertorioa euskaraz. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:08 - KAIKU BORDA Ortzaitzeko Herrixkan kokatua da : hastapenean 2006an, 3 esne egileek denda udan ideki zuten, gasnak saltzeko. Arrakasta ikusirik, 2009an beste laborari batzu proiektuan sartu ziren, eta azkenean, erabaki zuten urte osoan idekitzea. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:09 - Maite Barnetche nortasun handiko emaztea zen, askatasunean bizi izan zen, erabaki garrantzitsuak hartuz, arlo pribatuan eta profesionalean ere. Komunikabideen mundua markatu zuen, lehen emankizunak euskaraz sortuz, lehenik irratian, gero telebistan. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:20 - GURE ZIRKUA Tolosan sortu zen orain dela 10 urte, artista eta teknikari euskaldunek taldea osatzen dute. Zirkuaren ohitura segituz, herriz herri ibiltzen da eta ikuskizuna euskaraz eskaintzen du. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:28 - BILAKA Kolektiboak dantza eta musika herrikoien sustraietatik sorkuntza berriak asmatzen ditu : Irailan, MAITALDIA dantza festibal ospetsuan gomitatua da, hiru obra presentatuko ditu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:10 - Behauzeko Eskuz Esku elkarteak lehiaketa antolatzen du, herriko trinketean. 10.garren edizio hortan, Euskal Herri osoko pilotariak ariko dira. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:07 - Ortzaitzen, 60 bat gazte Besta Komitean bilduak dira : 4 egunez, lanean ariko dira jendea errezebitzeko, herria alaitzeko, eta giro ederra sortzeko. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:57 - Kontrabandisten Lasterketa famatua 1961ean sortu zuten, geroztik urte guziz, mugaldeko 20 herrietatik etorri 40 lasterkari biltzen ditu : herritarren arteko desafioa mendian jokatzen da, Saran besta herrikoia goizetik antolatzen dute. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:34 - Getariako Besta Komiteak herriko bestak euskal giroan ospatu nahi ditu, bertako nortasuna atxiki nahian : Ipar Bide elkarteak sustengua emanen dio, euskarak leku ederra har dezan. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:40 - KALAKAN taldea kantuz bizi da, kantua ezagutarazteko komunikazioa garatzen du eta ekitaldi desberdinetan parte hartzen du. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:07 - DJ BULL herriz herri ibiltzen da, euskal musika zabaltzen eta jendea dantzarazten : saioa guztiak desberdinak dira, lekua eta giroaren arabera, musika lasai edo biziak, berriak edo zaharragoak nahasten ditu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:51 - Hendaiako suhiltzaileen kasernan, 24 profesional eta 50 bat bolondres badira : lur, mendi eta itsasoan aritzeko formatuak dira. Suhiltzaileen dantzaldia mantentzea erabaki dute, elkartasun unea izanen baita, besta giroan. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:11 - Barkoxe Bizi elkarteak herriko bizian parte hartzen du, gune partekatuak kudeatzen ditu (coworking egiteko, elkartzeko), eta herriko laborariak ere sustengatzen ditu, Laborarien Egüna antolatuz : etxaldez etxaldeko zirkuitua eta gauean afaria proposatzen ditu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:57 - FESTILASAI 20.garren edizioan, Miarritzen euskara eta tokiko ekoizpenak lehenesten dituzte, hemengo eta urrunagoko musika zabaltzen dute, street artistak eta ingurumenaren arloan ari diren elkarteak gomitatzen dituzte, eta skate txapelketa antolatzen dute. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:12 - Herri kiroletan, aizkolariek leku handia dute : Eloi Moreno hendaiarrak aizkora betidanik maite du, azken 5 urte hauetan HKB Herri Kirolari Bai taldean ari da. Udako saioetan parte hartzen du, baita txapelketetan ere. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:37 - IAXE Iparraldeko Artzain Xakurren Elkarteak artzain xakur lehiaketetan herrietan parte hartzen du, eta udan, Iparraldeko Txapelketan ere artzainak gomitatzen ditu : artzaina eta xakuarraren arteko lotura eta elkarlana erakusten dituzte, mendiko ingurumena eta kultura argitan emanez. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:45 - Pausuko auzoan, besta herrikoiek biztanleak eta udatiarrak biltzen dituzte, euskal giroan : pilota, musika, dantza, pintxo eta kontzertuak ez dira faltako. XAIA ostatuak programa berezia osatu du, auzoko komiteak ere hitzorduak proposatzen ditu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:05 - Pirotek enpresak "suzko atuna" sortu du, Donibane Lohitzuneko itsas ondarea, arrantzaleen kultura eta herriko ohituren ohoretan : animazio horrek zentzua du, jendeak, herria eta tokiko historia lotzen baititu. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:20 - Kanboko herriko etxeko kultur zerbitzuak UDAKOAK festibala Arnagan antolatzen du : hiru egunez, euskal artistak gomitatzen dituzte, baita lekuaren kultur historia argitan emanen duen Agen-eko antzerki konpainia bat. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:53 - Musika, dantza, kantu, tokiko janari eta edariak, euskara : Karrikaldi Jacques Portes plazan ospatzen da, 2026an 20.garren edizioa da. Euskal kulturaren gune bizi eta herrikoiak 5 egunez arrakasta handia du. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:37 - Baionako Bestetan, euskal laborariek etxaldeetako mozkinak zuzenki proposatzen dituzte : plater bero eta hotzak, desertak eta tokiko edariak. Laborariek berek eta laguntzaileek lan txandak segurtatzen dituzte, 11:00etatik 23:00etara, Roland Barthes plazan. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:11 - Baionako bestak arratsaldean, 17:00etan ofizialki hasten badira ere, ekitaldiak goizetik badira - Festayres-n lasterketa, omeleta lehiaketa - eta hirian bost egunez ariko diren elkarteak jendea errezebitzeko prest dira. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:36 - 1996an, Ezkandrai elkarteak munduko eta euskal artistak Itsasun bildu zituen, ERROBIKO Festibala sortuz : 30 urtez, musika, dantza, ekai arteen topalekua izan da, eta horrela segitu nahi dute. Aurten, Kuba, Brasil, Georgia, Frantzia, Iran eta Euskal Herriko sortzaileak publikoarekin elkartuko dira. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:57:59 - Urtean zehar, herriko etxeko kultura eta euskara zerbitzuak ekitaldiak antolatzen eta sustatzen ditu, elkarteekin batera elkarlanean arituz : asteartetan, Elizako plazan, musikariak gomitatzen dituzte, elkarteek ostatu xokoa kudeatzen dute. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:20 - BIDEAK gunean, Nafarroa Beherea eta Donapaleuko historia eta ondarea ezagutzeko parada dugu : Frantsiskanoen monastegi zaharra kultur gunea bilakatu da, bisitariak errezebitzen ditu, Konpostelako bidean, lasaitzeko, ikusteko eta ikasteko. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:52 - Clarenza elkarteak "UDA" ospatzen du, La Joyeuse erreka bazterrean : bi hilmabetez, jateko eta edateko, lasaitzeko, dantza egiteko, musika entzuteko, gogoetatzeko eta elkartzeko gunea izanen da. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France

durée : 00:58:55 - Xiberoko kantariak betidanik euskal musika munduari ideki dio, beste kulturetako jendeekin elkarlanean arituz, eta kontzertuak Euskal Herritik kanpo ere emanez : Francofolies festibalean euskara entzunaraziko du. Vous aimez ce podcast ? Pour écouter tous les épisodes sans limite, rendez-vous sur Radio France