Erreleboka Podcastak

Follow Erreleboka Podcastak
Share on
Copy link to clipboard

Honako hau txirrindularitza profesionalari buruzko gune bat duzue, edukiak podcast bidez jorratzen dituena. Salbuespenak salbuespen, emanaldiak astelehenero egiten ditugu. Bertan ez dugu soilik gizonezkoen ziklismoa jorratzen; emakumezkoek ere baduteberen tokia. Eta horrez gain, nola ez, arreta bere…

Erreleboka


    • Jul 24, 2017 LATEST EPISODE
    • infrequent NEW EPISODES
    • 57m AVG DURATION
    • 20 EPISODES


    Search for episodes from Erreleboka Podcastak with a specific topic:

    Latest episodes from Erreleboka Podcastak

    24. Erreleboa| Chris Froome, Tourreko olinpotik gertuago

    Play Episode Listen Later Jul 24, 2017 65:24


    C'est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain jota gaude, abstinentzia sindromearen eraginpean. Baina ez duzue zertan larritu, gu terapia egiteko prest gaude eta! Podcast honetan Tourrak utzitakoa aztertu dugu. Onerako zein txarrerako, hainbat protagonista izan dira aurtengo edizioan, eta gure analisia izen propio horien baitan egin dugu. Eta horrekin ez baduzue aski, beste bi mintzagai ere izan ditugu: alde batetik, La Coursen, emakumeen egutegiko probarik berritzaileenean gertatutakoa; eta, bestetik, larunbat honetan gure errepideetan jokatuko den Donostiako Klasikoa.

    23. Erreleboa | Oreka nagusi Tourreko mendietan

    Play Episode Listen Later Jul 21, 2017 56:46


    2017. urteko Tourra bukatzear da. Minutu erdi baino gutxiagoan Chris Froome liderra, Romain Bardet frantziarra eta Rigoberto Uran sorpresa kolonbiarra ditugu azkenengo erlojuaren kontrako etapa baino lehen. Mendiko etapa guztietan oreka eta denbora galtzeko beldurra izan dira nagusi. Orain arte Tourrean gertatutakoaren analisi sakona da 23. errelebo hau.

    22. Erreleboa| Skyren eta Boelsen hegemonia

    Play Episode Listen Later Jul 9, 2017 67:54


    Bi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko probarik garrantzitsuena.

    TDF 2017| 5. etapa, Vittel-La Planche des Belles Filles

    Play Episode Listen Later Jul 5, 2017 13:37


    Tourrean zehar etapa garrantzitsuenen kronikak egingo ditugu. Hona hemen lehenengoa. Gaurkoan aurtengo Tourreko lehen etapa menditsua jokatu da, eta, bertan, Fabio Aru (AST) izan da indartsuena. Eraso bortitza jo du italiarrak, eta bakarrik heldu da La Planche des Belles Fillesgo helmugara. Froomek eta Portek ondo erantzun dute, baina larriago ibili dira Contador eta Quintana. Froomek maillot horia kendu dio Thomas taldekideari. Hori guztia podcast honetan errepasatu dugu.

    21. Erreleboa | 104. Frantziako Tourraren Gida

    Play Episode Listen Later Jun 28, 2017 101:51


    Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara.

    20. Erreleboa | Suitza, Tourrerako azken test-a

    Play Episode Listen Later Jun 19, 2017 42:36


    Aste honetako zita nagusia Suitzako errepideetan izan dugu. Bertan, Simon Spilak izan da gizonik indartsuena. Bertan, denetarik izan dugu: sprintak, goi mailako mendiak, bi erlojupeko… txirrindulari asko maila oso onean ikusi ditugu tourrera begira, baina beste batzuk ere nahiko makal aritu dira.

    19. Erreleboa | Dauphinetik Suitzara

    Play Episode Listen Later Jun 13, 2017 48:04


    19. errelebo honetan Frantziara eta Suitzara begira jarri gara. Alde batetik, Dauphineko Kriteriumean gertatutakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Suitzako Itzuliak aste honetan dakarrenaz solastu gara, etapen ibilbideak eta faboritoen zerrenda aztertuz. Eta, horretaz landa, emakumezkoen ziklismoari ere egin diogu tartea. Izan ere, hiru asteko etenaren ostean, World Tourra bueltan izan zen iragan astean, Ovo Energy Womens Tour probarekin.

    18. Erreleboa | Dauphinen, Tourrera begira

    Play Episode Listen Later Jun 6, 2017 58:31


    Dauphine Kriteriumeko lehenengo hiru etapetatik bi ihesaldiek eraman dituzte. Sprinterrek beraz, aukera bakarra izan dute etapak lehiatzeko. Sprint horretan Arnaud Demare izan zen garailea. Beste bi etapetako garaileak, De Gendt eta Koen Bouwman izan dira. Horrez gain, bihar Emakumeen World Tourreko beste proba bat ere izango da: OVO Energy World Tourra.

    17. Erreleboa | Dumoulinek irabazi du Italiako Giroa

    Play Episode Listen Later May 29, 2017 45:15


    Aste honetako podcastean Italiako Giroaren 100. edizioak utzitakoa aztertu dugu. Sailkapen nagusiko lehia puri-purian izan da bukaerara arte, eta azkenean Tom Dumoulin jantzi da arrosaz Milango podiumean. Ezbeharrak ezbehar, mendateetan duin eutsi zuen herbeheretarrak, eta azken erlojupekoan astindua eman zien gainontzeko hautagaiei. Sunwebekoak historia egin zuen, lehen aldia baita Herbehereetako txirrindulari batek Giroa irabazten duena. Gainera, 36 urte ziren ziklista herbeheretar batek ez zuela itzuli handi bat irabazten. Beraz, Dumoulinek bi madarikazio apurtu ditu aldi berean.

    16. Erreleboa | Dolomitak, Dumoulinen suzko proba

    Play Episode Listen Later May 22, 2017 47:40


    Giroari dagokionez, Tom Dumolinek sekulako indar erakustaldia eman zuen astearteko erlojupeokan. Ordutik aurrera, arazorik gabe eutsi dio maglia rosari. Aste honetan, aldiz, hainbeste esperotako Giroaren azken astea izango dugu, mendiko 5 etapa eta igandeko azken erlojupekoarekin. Segituan aztertuko ditugu, Giroaren detaileak, baina baita Emakumeen bira ere. Bertan Ashleigh Moolman izan da nagusi, Jaizkibelen gora erakustaldia eman eta azken etapa horretan lehen postuan sailkatu eta gero.

    15. Erreleboa | Gizonek italieraz, emakumeek euskaraz

    Play Episode Listen Later May 15, 2017 73:52


    Gaurko podcastean Giroa eta Emakumeen Bira izan ditugu mintzagai nagusi. Proba italiarrak hasiera nahiko geldoa izan du, baina azken bi etapek zeresan handia eman dute. Horietan euskal ziklismoak txanponaren bi aldeak ezagutu ditu, eta Blockhausko etapak hankaz gora jarri du sailkapen nagusia. Podcastaren lehen blokean gorabehera horiez eta aste honetan Giroak dakarrenaz hitz egin dugu. Nolanahi, egun hauetan dena ez da Giroa izango. Esaterako, Euskal Herriko errepideetan goi mailako proba bat jokatuko da maiatzaren 17tik 21era: Emakumeen Bira. World Tourretik kanpo egon arren, antolatzaileek lasterketa erakargarria atondu dute, eta guk beronen xehetasun guztiak eman dizkizuegu.

    14. Erreleboa | Bakerik ez esprinterrentzat Giroan

    Play Episode Listen Later May 8, 2017 46:40


    Sardinian izan diren lehenengo hiru etapek espero baino ikuskizun handiagoa eman dute dudarik gabe. Azken momentuko erasoak, haize babesek eragindako lehen diferentziak eta sprint masibo bat ere izan dugu. Lehen atseden egunean Fernando Gaviria kolonbiarra dugu lasterketaren lidergoan. Orain arte gertatu denaren eta hemendik aurrera izango denaren analisia egin dugu 14. errelebo honetan.

    13. Erreleboa | 100. Italiako Giroaren gida

    Play Episode Listen Later May 4, 2017 88:20


    Aste honetako podcasta berezia da, ate joka baitugu urteko lehen itzuli handia, Italiako Giroa. Egutegiko probarik garrantzitsuenetako bat da berau, eta, gainera, aurtengoa 100. edizioa du. Hortaz, gure hamahirugarren saioa proba italiarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez eta euskaldunez aritu gara.

    12. Erreleboa | Valverde eta Van der Breggenen erreinua

    Play Episode Listen Later Apr 24, 2017 39:52


    Alejandro Valverde eta Anna Van der Breggen izan dira aurtengo ardenetako errege eta erregina. Murtziarrak bere bostgarren Valoniako Gezia eta laugarren Liège Bastogne Liège irabazi ditu, hurrenez hurren. Holandarrak aldiz, historiako lehen hirukotea lortu du asteko hiru probetan beste guztien aurretik sailkatu eta gero. Amstel Gold Race, Valoniako Gezia eta Liège Bastogne Liège berarentzat izan dira. Hala ere, asteko protagonista nagusia Michele Scarponi izan da dudarik gabe, larunbatean furgoneta batek jota hil ondoren. Gure ohiko erreleborik onena eta txakalaldia alde batera utzi eta gai honi helduko diogu gaurko saioarekin bukatzeko.

    11. Erreleboa | Ardenetako hirukotea protagonista

    Play Episode Listen Later Apr 18, 2017 62:56


    Gaurko saioan Ardenetako Hirukoaz mintzatuko gara batik bat. Gizonezko zein emakumezkoetan, urteko probarik garrantzitsuenetakoak dira Amstel Gold Race, Fleche Walllone eta Liege Bastogne Liege, eta podcast honetan luze eta zabal solastatuko gara hauetaz. Alde batetik, iragan igandean Amstelek utzitakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Ardenetako Hirukoa osatzen duten beste bi proben atarikoak egingo ditugu, ibilbideak eta parte hartzaileak aztertuz.

    10. Erreleboa | Valverdek bere lehen Itzulia irabazi du

    Play Episode Listen Later Apr 10, 2017 66:33


    Gaur ere Euskal Herriko Itzuliak utzitakoaz hitz egingo dugu etxeko lasterketaren inguruko bigarren eta azken saio berezi honetan. Alejandro Valverdek irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia Arrateko helmugan lehen postuan sartu eta Eibarreko erlojupekoan beste faboritoak baino azkarrago ibili eta gero. Erorikoak, matxurak, ihesaldiak, erasoak, esprintak… denetarik eduki zuen Euskal Herriko Itzuli honek.

    9. Erreleboa | Saio Berezia: Euskal Herriko Itzulia

    Play Episode Listen Later Apr 3, 2017 77:49


    Ate joka dugu gure errepideetan jokatzen den lasterketarik garrantzitsuena, Euskal Herriko Itzulia! Hori dela eta, ohiko gidoia alde batera utzi, eta podcast ia osoa itzuliari eskainiko diogu. Alde batetik, aurtengo edizioko ibilbidea etapaz etapa aztertuko dugu, interesgune nagusiak zeintzuk diren aipatuz; eta, bestetik, parte hartzaileen zerrenda sakonki errepasatu dugu.

    8. Erreleboa | Urteko bigarren monumentua badator

    Play Episode Listen Later Mar 27, 2017 53:33


    Gaurko saioa igandean ospatuko den Flandriako Tourrarekin hasiko dugu. 260 kilometrotan zehar, 18 horma igo beharko dituzte txirrindulariek. Faborito nagusiak, nola ez, Peter Sagan eta Greg Van Avermaet izango dira. Bestalde, aste honetan izandako 4 World Tourreko lasterketez ere mintzatuko gara. Protagonista nagusia Alejandro Valverde izan da, bigarrenez Kataluniako Volta irabazi ostean. Emakumezkoetan aldiz Lotta Lepistö finlandiarra izan da protagonista. Astean zeharreko bi harbideetako klasikak irabazi ditu: Flandrian Zehar eta Gante-Wevelgem, alegia. Bera izango da Flandriako Tourrerako faborito nagusia. Eta beti bezala gure podcasta asteko emaitza guztiak eta agenda errepasatzen eta erreleborik onena eta txakalaldia ematen bukatuko dugu.

    7. Erreleboa | Kwiatkowskiren sorpresa Milano-San Remon

    Play Episode Listen Later Mar 20, 2017 48:16


    Alde batetik, urteko lehen monumentuak, Milano San Remok utzitakoaz hitz egingo dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatuko gara. Besteak beste, Handzame eta Loire Atlantique klasikak jokatu ziren. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Denera World Tourreko lau proba jokatuko dira: Kataluniako Volta, eta Flandrian Zehar, Gante Wevelgem eta E3 Harelbeke klasikak. Eta bukatzeko, emakumezkoen blokean, Alfredo Binda lasterketak utzitakoa izango dugu hizpide nagusi. Bertan Coryn Rivera izan zen azkarrena, Arlenis Sierraren eta Cecile Utrup Ludwigen aurretik.

    6. Erreleboa | Kolonbiarrak nagusi Paris Nizan eta Tirrenon

    Play Episode Listen Later Mar 15, 2017 51:39


    Gaurko saioa hasteko Paris Niza eta Tirreno Adriatico laskerketez mintzatu gara. Bertan kolonbiarrak nagusi izan dira: Frantzian Sergio Henao izan zen garaile Alberto Contadorri bi segundu aterata eta Italian, Nairo Quintanak eraman zuen garaipena. Larunbat honetan Clasicissima izango dugu jokoan. Milano San Remoren analisi sakona egin dugu gaurkoan ere. Emakumeen kasuan Amelie Dideriksen izan zen nagusi Ronde van Drenthen eta Chloe Hoskingek Drentse Acht van Westerveld irabazi zuen. Eta beti bezala emaitza guztiekin, agendarekin eta Txakalaldia eta erreleborik onena ematen bukatu dugu saioa.

    Claim Erreleboka Podcastak

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel