POPULARITY
Noiztik aurrera da norbait zaharra? Eta zer dakarkio hari zahar izateak? Zergatik eragiten du halako aznahia ‘zahar' hitzak berak? Eta, bide batez, badago ‘atso' esaterik? Zahartzaroari buruzko hamaika galdera mahaigaineratu dira urteotan han-hemenka, eta haietako hainbati bilatu dizkie erantzunak Mari Luz Esteban antropologo eta idazle feministak, adinkeria eta matxismoa elkarri lotzen zaizkion zientoka egoera daudela sinetsita. Besteak beste, zahartzaroari eta militantzia feministari buruzko gakoak eman ditu Berria FMren saio berrian.
Zaldien albaitaria da Galizian Aiora Urkiaga ondarroarra. Behoka izeneko enpresa dauka eta bere lanaz aritu zaigu Faktorian. Besteak beste kontatu digu, moxalen digestio aparatua erabat garatu arten amaren kaka jaten dutela moxalek mikrobiota lortzeko....
Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.
Uztailaren 5 eta 6an "Ongi etorri baserrira" ekimena izango da eta Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat etxaldetako ateak zabalduko dira bisitarientzat. Besteak beste hainbat bisitari espero dituzte Antzuolako AMATXO gaztandegian. Txomin Alberdik eman dizkigu euren gaztandegiaren inguruko xehetasunak. Gaur ezagutu dugun beste proiektua ONIK izan da; sendabelarrak ardatz hartuta, Lazkaoko Bieztinberri baserrian Ainitze Salak abiarazi duen proiektua da. Garatzen hasi berria bada ere, baserrian orain arte egin duten lanaz eta sendabelarrekin egin genitzakeenez aritu zaigu. ...
Besteak beste, ikastolari jarritako oztopoengatik dimisioa eman zuen alkatearen ordezkoa aukeratzeko bigarren itzulia dute igande honetan Beskoitzen. Lehen itzulian aurkeztu zen Haritza Camblong ez da bigarrenean aurkeztuko, baina ikastolaren aterabidea ematen duen hautagaia babestea lehenesten du.
∫ateliteak 5x26
VII. Biltzarra ospatuko du ekainaren 22an Ikastolen Elkarteak, egungo testuinguruari erantzuteko datorren hamarkadarako norabidea zehaztu asmoz. Egun mehatxu berriak daudela dio Artolak baina aukera berriak ere zabaldu direla azpimarratu du. Besteak beste, ikuspegi nazionala indartzen saiatuko dira.
Reggae Fever 15x22
Ion Ansa politologoak Gasteizko Legebiltzarreko bozen osteko analisia egin du. Besteak beste, aipatu du Itxaso Atuxak «zein azkar atera zen garaile», eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sakoneko joera bat martxan dela, ez bakarrik bat egin duelako ideologikoki ezker soberanismoarekin.
2024ko Espainiako arkitektura sarietarako hautatu dute Zubietan eraikitako etxea. Amaia Arana arkitektoak azaldu du zeintzuk diren etxearen berezitasunak. Besteak beste, zurez eraiki dute, eta, gainera, 'passiv haus' ziurtagiria du, energia eskari oso txikidun etxea delako....
«Presioa baino gehiago ilusioa» du Ima Garrastatxu EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak apirilaren 21eko EAEko hauteskundeei begira. Akordio «zabalak» egin nahi dituzte, «ezberdinekin». Besteak beste, osakidetzaz, etxebizitza legeaz, eta AHTaz aritu da. «Ez dugu garraio publiko duin bat».
∫ateliteak 5x23
Arkeologian sakontzen saiatu gara Amarauna saioan eta horretarako Maite Iris eta Aitziber Gonzalez arkeologoak gonbidatu ditugu Gasteizko estudioetara. Euren lan-esparruaz aritu zaizkigu, lan tresnez, egitekoez edota zenbaitetan eman behar izaten dituzten azalpen eta argibideez. ...
Mendia dute elkargune, bat izatekotan. Mendibide, xendra eta zidorretan ibili ohi dira bila, atezuan, nahiz ez duten gaur arte elkar topo egin....
Mendia dute elkargune, bat izatekotan. Mendibide, xendra eta zidorretan ibili ohi dira bila, atezuan, nahiz ez duten gaur arte elkar topo egin....
Bizikleta gainean egunean hainbat ordu pasatzen zituen Areitiok, triala utzi zuen baserriko jardunari heltzeko. Julio Pardo artistari, aldiz, menisko lesio batek eragotzi dio tailerrera joatea, eta lehenengoz egon da bere bizitzan margotu gabe hiruzpalau hilabetez. Parentesiak ixtear dira biak....
Reggae Fever 15x4
Uda sasoiko atsedenaren ondotik, bueltan da Berria FM. Askotarikoak gertatu dira azkenaldian, ezin denak saio bakarrean kabitu, baina hona hemen batzuk: eskuak barrabiletara, musu behartuak ezpainetara. Eta aurrerapausoak abortatzeko eskubidean, baina atzerapausoak berdintasun sailetan. Eta lodifobia kasuak edonon; ez orain, beti. Horiek eta gehiago izan ditugu hizpide denboraldi berriko lehenbiziko saioan. Besteak beste, Mijo Lizarzaburu aktibista izan da gurean.
Irailaren 11n ISPILU BELTZA saioaren denboraldi berriari ekingo diogu! Berritasunez beterik dator aurten Donostia Kulturaren magazina. Besteak beste, aurkezlea Asier Errasti izango da sasoi honetan. Horretaz gain, kolaboratzaile eta eduki berri eta anitzak ere iritsiko dira gurera.Beraz badakizue, datorren astelehenean piztu Donostia Kultura Irratia edo entzun gaitzazu zure gustuko audio-plataforman.https://irratia.donostiakultura.eus/eu/
DIGILAB izeneko laborategia zabaldu du Ikerlanek Arrasaten. Besteak beste, robotika, inteligentzia artifiziala eta konputasio kuantikoaren alorrean ari dira lanean. Era horretan, inteligentzia artifiziala gugatik erabakiak hartzen hasiko dela esan du Ion Etxeberria, Ikerlaneko zuzendari nagusiak....
Josu Erkoreka Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan da. Besteak beste, internet bidezko delituen gorakada izan du hizpide....
12. denboraldiko azken saioan, udako lehen berriak errepasatu ditugu Borjarekin. Besteak beste, Elonek Twitter erosi nahi ez duela eta zerbitzu digitalen Europako lege berriak aipatuko ditugu. Ondoren, gure elkarrizketan Basque CyberSecurity Center ezagutuko dugu, Eriz Lopeteguiren eskutik. Berarekin erakunde honen jatorriei buruz hitz egingo dugu,…Gehiago ikusi
2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz. Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

Nafarroako talde parlamentariek esku artean duten zirriborroa onartzen denean, Eliza barruan izandako sexu gehiegikerien biktimei aitortza legez egingo dien lehen erkidegoa izango da Nafarroa. Besteak beste, memoria historikoa sustatu beharra aldarrikatzen du, eta, horretarako, kasuak zorroztasunez dokumentatzeko beharra azpimarratzen. Otsailean zabaldu zen ikerketa lanaren egiletariko bat da Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea....
Francoren mende kantatu genuenean liburuaren egilea da eta hor euskal kantariek, 1970eko hamarkadan, bizitakoa azaltzen da, batez ere, iparraldeko abeslariak protagonista direla. ...
Ainhoa Vitoria UK garaje eta grime estiloez aritu da "B Aldea"n. Besteak beste, Charlie XCX, Disclosure eta Stormzy musikarien lana izan du hizpide....
Ane Lindanek egurra eman dio maiteminduen egunari. Besteak beste, bikote harremanak kakaren pare jarri ditu....
Besteak beste, usainak, zaporeak eta emozioak deskribatzeko. ...
Lakuak pandemiako eraginei aurre egiteko hedabideei banatutako diru laguntzekin kritiko mintzatu da Iñaki Soto, GARAko zuzendaria. Arrazoiekin bat egin du, baina banatzeko irizpideak aldatu behar direla uste du. Betiko enpresei mesede egiten diela uste du eta Naiz Irratiaren kasua salatu du.
25 hizkuntza hitz egiten dituzten bien artean. Besteak beste, alemanieraz, portugesez, italieraz, frantsesez eta katalanez kontatu digute zein asmo duten. Hilaren 9an, erabat euskaraz erantzungo dute Euskadi Irratiko Faktoriak egingo dien elkarrizketa....
Gaur, Ispilu Beltzan flamencoari buruz eta euskal musikari buruz hitz egingo dugu. Eta bi estilo horiek nahastean denean sortzen den musikari buruz. Horretarako, Sonakay taldeko abeslaria den Yoni Camacho izan dugu Donostia Kultura Irratian. Besteak beste, azaroaren 6an Victoria Eugenia antzokian egongo baita disko berria aurkezten. Horrez gain, Jon Gartziak musika berritasunak ekarri dizkigu Kanta Katiluan. Jantzi kaskoak eta adi!
Andoaingo Rock Jaialdia egingo da aste honetantxe eta Juan Carlos Garcia antolatzailea gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Besteak beste, Ángel Kaplan, Rüdiger, Inoren ero ni, Belako eta Audience taldeak ariko dira oholtza gainean aurtengo edizioan. Gainera Mikel Iturriak asteko agenda aletuko digu. Jantzi kaskoak eta adi!
Ardoa egiteko modua aldatu edo egokitu behar dugu klima-aldaketaren eraginez. Besteak beste, mahatsondoak ondo hazi behar dira klimaren egoera berrian. Eta zientzialariek badakite. Helene Sanchez Zelaia bioteknologian adituak artikulu bat idatzi du gaiari buruz, eta CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezi bat eskuratu du artikulu horrengatik Neiker sariaren kategorian. ...

Hainbat musika talde ezagunetako kideek sortu zuten Erabatera taldea. Besteak beste, Gatibu, Ken Zazpi eta Willis Drummond taldeetako kideek. Orain 'Izpi galdua' diskoa aurkeztuko dute eta aitzakian Jurgi Ekiza eta Gaizka Salazar gonbidatu ditugu ispilu beltzaren parera. Gainera Tobacco Days liburu-dendara sartu gara Ines Garcia Azpiazuren gomendioen bila. Agota Kristof izango du hizpide. Jantzi kaskoak eta adi!
"Osasun Leku" izeneko programa jarri dute abian Chillida Leku museoan. Lanaldi luze eta estres egoeren ondorioak arintzeko lagungarri izan nahi du ekimenak....
Orexako udalak, Gipuzkoako herri txikienaren udalak, energia berriztagarrien aldeko apustu handia egin du. Besteak beste, eguzki-panelen bitartez sortzen ari dira, oraingoz, herriak behar duen energiaren erdia. Eta proiektuaren bigarren urratsean besterik ez gaude. Asmoa da oraindik ere eguzki-panel gehiago instalatzea. Eneko Maioz alkatearekin hitz egin dugu instalazioari buruz, zailtasunei eta lorpenei buruz, eta, batez ere, Orexan duten filosofia energetikoari buruz....

Zamudioko Imatek enpresako burua da Itziar Santxez eta hiriak adimentsuago egiteko irtenbideak bilatzen ditu. Besteak beste neurketa akustikoak egiteko hainbat proiektu burutu dituzte Bilbon....
'Las grietas de America' liburua kaleratu berri du Mikel Reparaz kazetari nafarrak, AEBtako arrakalen inguruko saiogintza liburua. Egun estatu batuetan bizi duten polarizazio egoera bortitza ez da lasaitu hauteskundeen ostean: Bidenek irabazi ditu hauteskundeak eta Trumpek iruzurraren mamua astindu du frogarik aurkeztu gabe, etxe zurian gortortuta. Reparazen laguntzaz disekzionatu dugu ameriketan gertatzen ari dena. Gainera Harri Fernandezek telesailak gomendatuko dizkigu Idi Begian. Besteak beste, Hondar Ahoak, Koldo Almandozek ETB1ean estrenatu duen serie berria. Eta Wanda atalean Sara Hernandezekin hitz egingo dugu Zinemaldiak Tabakaleran antolatu duen emanaldi berezi baten inguruan. Jarri kaskoak eta entzun!
Zumalakarregi Museoak Migrazioak proiektuaren barnean Hezurbeltzak kontzertua antolatu du. “Guztiok gara migratzaile” baieztapenetik abiatuz, migrazio fenomenora hurbiltzeko saiakera bat izango da. Ormaiztegiko Zubipe polikiroldegian izango da kontzertua, hurrengo larunbatean, urriaren 3an, eta COVID 19aren aurkako segurtasun neurri guztiak beteko dira. Besteak beste, parte hartzaile kopuru mugatua izango du eta soilik doako gonbide bidez joan ahal izango da. Gipuzkoako Kale Nagusian Zumalakarregi Museoko Artxibo eta Bilduma arduraduna den Mikel Alberdirekin eta Hezurbeltzak taldeko abeslari den Jon Maiarekin hitz egin dugu.

Donostiako Zinemaldiaren aitzakian, modu batean edo bestean zinemarekin loturiko abestiek osatu dute 'Dunbala' podcastaren 12. atala. Besteak beste, Mursego, Ama Say, Norman, Jousilouli, Amorante, Joxe Ripiau, M-ak, Aizkorak Zorroztu eta Markos Untzetaren kantuak entzun ahal dira saioan.
“La Camarista” filmak emango dio hasiera, gaur gauean, Iñaki Agirre II Zinemaldiari. Zinemaldi hau Ongarri zine-klubaren alma mater zenari omenaldi egiteko jaio zen iaz eta aurten berriro ospatuko da Elgoibarko Herri Antzokian. Besteak beste, “Under the Skin”, “El huevo del dinosaurio” eta “Dónde estás, Bernardette” luzemetraiak izango dira ikusgai. Gipuzkoako Kale Nagusian, Ongarri zine-klubaren koordinatzailetako batekin hitz egin dugu, Jokin Martinezekin, hain zuzen.

Gaur goizean, Donostia Kulturak bere udazken programazioa aurkeztu du. Programazio aberatsa eta anitza izango da. Hala adierazi digu Jon Insaustik, Donostiako kultur zinegotziak. Besteak beste, antzerkia izango da "De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín", "¡¡¡Por todos los dioses!!!" edota "Generación Why" antzezlanekin. Musikari dagokionean, Elena Setien, Nacho Vegas edo Enrique Villarreal "El Drogas" oholtzara igoko dira.

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko "Besteak" multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du. Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela. Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/405_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_8etapa.mp3
Gipuzkoan artile bilketa hasiko dela aitzakia gisa baliatuz, artilearen errealitateari argazki ahalik eta zabalena ateratzen saiatu gara. Artilea hondakin gisa kudeatzen edota lehengai gisa erabiltzen dutenekin hitz egin dugu. Besteak beste, Euskal Herriko artzainen, landa garapen elkarteen, nahiz artilea lantzen duten artisau eta enpresen testigantzak bildu ditugu. ...

Hango musika ezagutu dugu. Besteak beste, Courtney Love mitikotik abiatuta, ezezagunagoak diren eta musika independientearen panorama osatzen duten beste talde batzuk ere entzun ditugu....
Haurrak kalera ateratzea onartu beharko ote litzateke? Besteak beste, galdera horri erantzun dio Zigor Egiartek....
Aste honetan koronavirusetik bizirik atera gara, Mobile World Congressek ekarri ez dizkigun azken berrikuntzak ekartzeko. Besteak beste, Audik semaforoak saltatzeko sistema berria aurkeztuko digu eta bideojokoen gunea ere izango dugu. JaitsiGehiago ikusi
Aste honetan hauteskundeak errepikatu eta gero, gure programan birpasatuko ditugu web orrialdeak izan dituzten arazoak, birusak, erasoak eta lege dekretuak direla eta. Besteak beste, Facebook edo Microsoft hartu dituzten azkenengo neurriak komentatuko ditugu. JaitsiGehiago ikusi
Musika onaz eta informazioaz gain, gaur Asier Errasti izan dugu estudioan. Besteak beste, zirko teknologiko bat aurkeztu digu... Eta gainera, Alex Sardui handiarekin gosaldu dugu!...
Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikusentzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora Super Txope youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu. Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du kabia, baina, haiek ez daude etxean. Erreferentziak: -Gure Bazka Seriea. https://www.youtube.com/watch?v=Ac9K_YSPOgY&list=PL14U0CjOgZLdDMdZn3w-EvsYWe3iXDXCm (https://www.youtube.com/watch?v=Ac9K_YSPOgY&list=PL14U0CjOgZLdDMdZn3w-EvsYWe3iXDXCm) -Super Txope. https://www.youtube.com/channel/UCDQrjoiCQPi-f8n7UhsN9vA (https://www.youtube.com/channel/UCDQrjoiCQPi-f8n7UhsN9vA) -Hiru Damatxok egindako lanen zerrenda luzea: http://www.hirudamatxo.eus/ (http://www.hirudamatxo.eus/) Support the show (http://podcast.zuzeu.eus) (http://podcast.zuzeu.eus)
Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora "Super Txope" youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu. Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du habia, baina, haiek ez daude etxean.

Txoni Matxainek zientzialariei buruz hitz egin digu: nolako presioa jasotzen dute emaitzak argitara ditzaten, eta horrek zer lan mota egitera bideratzen dituen. Besteak beste, iruzurrak izaten dira emaitza zientifikoen argitaratzearen lehia horretan. Iruzur batzuk, gainera, ospetsuak izan dira....
Zientzialari baten bizimodua erronkaz beteta dago. Zailtasunez beteta. Besteak beste, ikertzailea izanda, bizimodua egonkortzeko, urrats asko eman behar izaten ditu, horietako batzuk atzerrian. Gainera, argitalpenen presioa ere izaten du ikertzaileak. Txoni Matxainek kontatu digu nolakoa den ohiko zientzialari baten bizimodua, eta nolakoa argitalpenen sistema hori, egin izan diren iruzurrak barne....
Aste honetan, bukatzen den 2018-ko urtearen berri garrantzitsuenak birpasatzen ditugu, teknologiaren arloan eztabaida mantenduz. Besteak beste, Europar Batasunaren araudiak eta teknologiaren aplikazio berriak izango ditugu protagonista bezala. JaitsiGehiago ikusi
Daddyjeffen Revolutionary Grooves irratsaioak erritmo biziak eskeini ditu Besteak beste: Tip Vaden Drums, Open Foraina, Queens Act Time, Lag and Quatherman, Kielssr Veltem, Sound of a Chievki, Cheaky Boy, Chessy, Valqims, Kim Burns Abstract, Ray Mag Runbel, Bob Sinclair, Corsacoff, Migthy Bob, Barry Withe etab…
London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes... Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!
Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara.
Aste honetako podcasta berezia da, ate joka baitugu urteko lehen itzuli handia, Italiako Giroa. Egutegiko probarik garrantzitsuenetako bat da berau, eta, gainera, aurtengoa 100. edizioa du. Hortaz, gure hamahirugarren saioa proba italiarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez eta euskaldunez aritu gara.
Alde batetik, urteko lehen monumentuak, Milano San Remok utzitakoaz hitz egingo dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatuko gara. Besteak beste, Handzame eta Loire Atlantique klasikak jokatu ziren. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Denera World Tourreko lau proba jokatuko dira: Kataluniako Volta, eta Flandrian Zehar, Gante Wevelgem eta E3 Harelbeke klasikak. Eta bukatzeko, emakumezkoen blokean, Alfredo Binda lasterketak utzitakoa izango dugu hizpide nagusi. Bertan Coryn Rivera izan zen azkarrena, Arlenis Sierraren eta Cecile Utrup Ludwigen aurretik.
Euskal kantugintza atalean kartzelari begira jarri gaitu gaur Andoni Tolosak. Besteak beste, entzun ditugu Pantxoa eta Peioren "Galerianoaren kantua", Oskorriren "Preso gaudenon ahoetatik" edota Joseba Sarrionaindiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantura eramandako "Galtzetan gordetzeko koplak".
Post honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Frantziako Tourraren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: - Ibilbidea aurreko post batean aztertua izan da - Hautagai nagusietan garbi dugu zein ez aukeratu - Hautagaietan, nor doa lasterketa lehiatzera? - Gazteen maillotaren lehian zein izango diren kontutan hartu beharrekoa - Zergatik ez arriskatu igotzaileen multzoan? - Azkarretan azkarrena zein den ere nahiko garbi dugu - Azkarretan Bouhanni (COF) baja izan da "boxeo" kontuak tarteko - Soudalekin Parisa joateko aukera dagoela aipatzen dugu - Beste azkarretan maillot berdearen garailea izan daiteke - Ederra multzo honen izena, "nahiko azkarrak"!! - Ehiztariak ere bi multzotan banatuta - Besteak multzoan aukeraketa egiteko klabeak - Zein da podcasteko esatarien kinielaren arrisku maila? - Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapenean izena ematea ezinbestekoa sarien lehian izan nahi bada
Post honetan Andoni Aranzabalek (@seiibol), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Italiako Giroa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: - Adi taldekako erlojupekoa puntuagarria izango baita! - Contador al da faborito nagusia? - Beste hautagaien artean euskaldunen bat hartzea merezi al du? - Solaskideen artean txirrindularien aukeraketa egiteko Igotzaileen multzoa zailena dela diote - Esprinterrek ere aukerak izango dituzte - Ehiztarien artean aukera interesgarriak - Besteak multzoan aukeraketa egiteko irizpideak
Post honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak: - Ibilbideari errepasoa: aurtengo ibilbidean ez da erlojuaren kontrako saiorik izango, gainsariak, "puntu beroak",... - Hautagaiak nagusiak: Vos (RBW) izango al da nagusi? - Hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak? - Beste hautagaiak: Ane Santestebean (SLU) euskaldunen artean ondoen ibil daitekeena - Besteak: euskal txirrindulari dezente Emakumeen Saria 2014 Hemen uzten dizuegu ikusgai Durango-Durango Emakumeen Saria 2014 ekitaldiaren laburpena. Eskerrik asko Iñigo!
Post honetan Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Italiako Giroari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak: - Ibilbideari errepasoa: aurtengo urtean Irlandatik abiatuko da Giroa. - Erlojuaren kontrako hiru etapa izango dira, bakoitza mota ezberdinetakoak: taldekakoa, bakarkako arrunta eta krono-igoera. Esprinterrek ere 8-9 aukera izan ditzakete. - Hautagaiak nagusiak: bitik bat aukeratu behar da eta aztertzen den aspektuaren baitan bataren ala bestearen alde egin daiteke. - Beste hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak? - Igotzaileak: taldeko liderrak, etapa ehiztariak edota lehen euskaldunaren puntuak jasotzearen alde egingo dugu? - Azkarrak: esprinterren aukeraketak bere garrantzia izan dezake, batez ere Giroaren lehen zatian. - Beste azkarrak: zalantza asko sortzen dituen multzoa. Kontuz esprint bideratzaileekin. - Besteak: zein irizpide erabili multzo honetan aukeraketa egiteko?