Podcasts about frantziako tourra

  • 5PODCASTS
  • 124EPISODES
  • 17mAVG DURATION
  • ?INFREQUENT EPISODES
  • Jun 26, 2024LATEST

POPULARITY

20172018201920202021202220232024


Best podcasts about frantziako tourra

Latest podcast episodes about frantziako tourra

Tropela.eus podcastak
571 Tropela.eus podcastak: 2024ko Frantziako Tourra

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 26, 2024 89:44


Larunbat honetan, ekainare 29an, abiatuko da 2024ko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideez gain, Amets Txurruka (@AmetsTxurruka) ere gehitu da Tourreko ibilbideari zein kinielari errepasoa emateko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Faktoria
Goia: ''Gure herria mundura zabaltzeko balio dute Tourra bezalako jarduerek''

Faktoria

Play Episode Listen Later Jul 3, 2023 19:30


Erakundeek 12 milioi euro gastatu dituzte Frantziako Tourra gurean hasteko, eta, horren harira, Donostiako eta Bilboko alkateek argi dute "inbertsioa" izan dela, horri esker "munduko nazioarteko mapan" kokatu delako Euskadi: "150 milioi pertsona baino gehiagok ikusi gaituzte"....

euskadi gure balio bilboko frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#560 Tropela.eus podcastak: 2023ko Frantziako Tourra

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 28, 2023 78:29


Bilbo zain da aurtengo Frantziako Tour honi ekiteko! Guk ezin hutsik egin eta hemen duzue gure podcastik onena Tour berezi honetako kinielaz aritzeko. 7 euskal txirrindulari izango dira ondo bidean tropel nagusian: Mikel Landa (TBV), Pello Bilbao (TBV), Alex Aranburu (MOV), Gorka Izagirre (MOV), Jonathan Castroviejo (IGD), Omar Fraile (IGD) eta Ion Izagirre (COF). Podcast … "#560 Tropela.eus podcastak: 2023ko Frantziako Tourra" irakurtzen jarraitu

Tropela.eus podcastak
#550 Tropela.eus podcastak: 2022ko Frantziako Tourra

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 29, 2022 85:33


Badator denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena: Frantziako Tourra! Ostiralean abiatuko da Kopenhagenetik aurten Tourra arratsaldeko 16:00etan eta gaur izan da taldeen aurkezpena. Podcast honetan Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Tropela.eus podcastak
#511 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 21. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 18, 2021 16:22


Van Aertek (TJV) 3. etapa garaipena lortu du, oraingoan esprintean Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan puntu banaketa nola geratu den errepasatzeari ekin dio multzoz multzo. Hau amaitu bada ere, ez ahaztu hurrengo hitzordua Tokioko Olinpiar Jokoak ditugula. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/511_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_21etapa.mp3 Podcastera harpidetu

tour etapa hau azken frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#509 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 19. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 17, 2021 6:40


Mohoricek (TBV) lortu zuen Bahrainen Tour honetako 3. etapa garaipena Ihesaldiak bidea egitea lortu zuen atzokoan. Mohoricek (TBV) bere gaitasunak baliatuz eta iheskideen izan zuten antolakuntza kaskarra tarteko, Bahrain taldearentzat 3. etapa garaipena lortu zuen. Ion Izagirrek (APT) ere ihesaldian sartzeko aukera izan bazuen ere, etaparen lehiatik kanpo geratu zen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) horiz ekingo dio gaurko 20. etapari. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/509_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_19etapa.mp3 Podcastera harpidetu

bahrain etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#510 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 20. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 17, 2021 11:01


Van Aertek (TJV) erlojuaren kontrako etapa poltsikoratzea lortu du Van Aertek (TJV) lortu du aurreko erlojuaren kontrako saioan ez bezala 20. etapa honetan garaipena. Nagusitasun handia erakutsiz, Asgreen (DQT) eta Vingegaard (TJV) taldekidearen aurretik sailkatu da. Pogacarrek (UAD) ez du erakutsi etaparen lehian sartzeko asmorik eta etapan 8. denborarik onena ezarrita, aurtengo Tourra irabazteko egin beharreko lanak burututzat eman ditu. Gaurko etapak emandakoak eta biharko azken etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/510_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_20etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa gaurko frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#508 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 18. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 15, 2021 6:58


Pogacarrek (UAD) beste etapa bat eta mendiko maillota poltsikoratu ditu Ineos taldeak lan egin du tropel nagusian eta esango genuke lortu dutela helburuetako bat: Carapazen (IGD) podiumeko postua ziurtatzea Tourmaleten gora Uran (EFN) atzean geratu baita. Baina, aurreko etapan bezala, Pogacar (UAD) nagusi Vingegaard (TJV) eta Carapazen (IGD) aurretik. Gainera gaurko garaipenarekin Pogacarrek mendiko maillota ere eskuratu du. Iazkoa lortzeko bidean da esloveniarra. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/508_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_18etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa baina gainera gaurko frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#507 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 17. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 15, 2021 6:16


Pogacarrek (UAD) nagusitasuna erakutsi du Pirineotako etapa irabazita UAEko kontrolatutako etapan, Pogacarren (UAD) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu zuen Piriniotako lehen etapan. Vingegaard (TJV) gaztea eta Carapaz (IGD) izan zituen bidelagun azken kilometroetan, baina esan bezala, bietako inor ez zen gauza izan Pogacarri etapa kentzeko. Lidergoa sendotuta, beraz, esloveniarra, Vingegaard eta Carapazek, aldiz, podiumeko postuak ziurtatzen hasita. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/507_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_17etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa vingegaard frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#506 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 16. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 14, 2021 6:06


Konradek (BOH) etapa garaipena 2021eko Tourrean Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik gabe, Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/506_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_16etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa maillot frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#505 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 15. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 12, 2021 6:42


Kussek (TJV) etapa garaipena lortu du Andorran Ihesaldia gailendu da etapa berri batetan. Oraingo agertokia Andorra genuen eta ihesaldiko tropeltxo marduletik Kuss (TJV) estatubatuarra izan da garaile. Hautagai nagusien artean mugimenduak izan badira ere, Pogacarrek (UAD) nagusitasunez eusten dio lidergoari. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/505_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_15etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa andorra frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#504 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 13. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 10, 2021 5:40


Cavendishek (DQT) bere Tourreko laugarren etapa garaipena lortu zuen Deceuninckek ondo kontrolatu du Tourreko 13. etapa eta berriro ere garaipena lortu du bertan Cavendishek (DQT). Guztira 34 garaipen, honenbestez, Frantziako Tourrean eta jada Merckxen marka berdindu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/504_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_13etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#503 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 12. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 9, 2021 5:21


Polittek (BOH) ihesaldian sartzeari esker etapa garaipena lortu du Saganek (BOH) belauneko minaren ondorioz, etxerako bidea hartu duen etapa berean, Politt (BOH) taldekideak etapa garaipena lortu du. Esprinta saihestea lortu du ihesaldiak, 13 txirrindulariz osatutako tropeltxoak, bertan Politt zelarik. Imanol Ervitik (MOV) ere lortu du ihesaldia sartzea, baina ez da gauza izan Politten erasoari jarraitzeko eta bigarren postuarekin konformatu beharrean izan da. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/503_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_12etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa politt frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#502 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 11. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 8, 2021 7:28


Van Aertek (TJV) etapa garaipen handia lortu du Mont Ventouxen Arantza kentzeko gauza izan da Van Aert (TJV) etapa garaipen garrantzitsua lortuta Mont Ventouxeko etapan. Ihesaldian sartuta, Trekeko bikoaren, Elissonde (TFS) eta Mollema (TFS), eusteko gai izan da. Sailkapen nagusian ere mugimenduan izan dira, Pogacarrek (UAD) maillot horiari erraz eusten badio ere, O'Connorrek (ACT) eta Gauduk (GFC) denbora galdu baitzuen. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/502_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_11etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#501 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 10. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 6, 2021 5:45


Cavendishek (DQT) bere Tourreko 33. etapa garaipena lortu du Inork gutxik espero zuen Cavendishek (DQT) aurtengo Tour honetan hiru etapa garaipen eta berdearen lehian izango zenik. Pentsa, %20ak baino gutxiagok hartu du Tropelan eta hori "Beste azkarrak" multzoan izanik. Garaipen hauei esker Tropelan puntu gehien eman dituen hirugarren txirrindularia da liderraren, Pogacarren (UAD), eta asteburuan erretiratu zen Van der Poelen (AFC) atzetik. Gai izango ote kontrol barruan iristeko Parisera bidean? Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/501_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_10etapa.mp3 Podcastera harpidetu

tour beste etapa gai frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#500 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 9. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 5, 2021 7:14


O'Connorrek (ACT) etapa garaipen handi lortu zuen maillot horia ere eskura izan zuen etapan Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O'Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran. Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren. Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/500_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_9etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#499 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 8. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 4, 2021 11:32


Teunsek (TBV) etapa garaipena Pogacar (UAD) protagonista izan den etapan Etapa kaotikoa ikusi genuen. Bizi lehen kilometroetan eta ondorioz Thomas (IGD), Latour (TEN) eta Roglic (TJV) tropeltxo nagusitik atzeratuta geratu ziren. Gaur jakin dugunez, Roglicek Tourra utziko du. Bahrainekoak lehian izan ziren egun guztian zehar Poels (TBV) eta Teunsen (TBV) bidez, eta azken honek lortu zuen azkenean etapa garaipena. Bazirudien Pogacarrek (UAD) emandako erakustaldian etapa ere eraman zezakeela, baina azkenean ez zen horrela izan. Ion Izagirre (APT) bigarren izan zen etapa irabazteko lehian izan bazen ere. Sailkapen nagusian, horrenbestez, Pogacar dugu lider berria eta nolabait berari aurre egiten saiatu zen bakarra Carapaz (IDG) izan zen, nahiz eta berriro ere etekinik gabe geratu. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://bloga.tropela.eus/tag/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/499_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_8etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa bizi pogacar gaur frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#498 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 7. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 3, 2021 10:09


Mohoricek (TBV) etapa garaipen ikaragarria lortu zuen eguneko ihesaldiari ere tartea atereaz Etapa ikusgarria aurtengo Frantziako Tour honetako 6. hau. Izan ere ihesaldi mardula osatu zen, bertan Mohoric (TBV) garaileaz gain, Van der Poel (AFC) liderra ere sartu baitzen. Esloveniako txapeldunak etapa garaipen handia lortu zuen eta ihesaldikoek, denbora tarteari esker, sailkapen nagusian aurrera egiteko gai izan ziren. Saririk potoloenak lortu zituztenak liderra, Van der Poel (AFC), eta Van Aert (TJV) izan ziren, orain Pogacar (UAD) 3 minututik gorako tartearekin baitute. Carapaezk (IGD) saiakera egin zuen denbora lortzeko, baina alferrik izan zen, besteak beste, Movistar jarri baitzen tropel nagusian tiraka. Galtzaile, berriz, Roglic (TJV), taldekiderik gabe, ezinak jota edo, 3 minututik gorako atzerapenarekin helmugaratu baitzen. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/498_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_7etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa movistar izan frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#497 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 6. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 2, 2021 4:59


Cavendishek (DQT) berdez jantzita bere bigarren etapa garaipena lortu du Berriro ere etapa garaipena lortu du Cavendish (DQT) Man irlako gizon azkarrak. 4. etapan garaipena lortuta, badirudi britaniarrak konfiantza eta hankak berreskuratuta dela. Berdez jantzita irabazi du etapa eta badirudi berdearen lehian izan daitekeela. Gainontzean aldaketarik ez, Van der Poelek (AFC) jarraitzen baitu horiz jantzita. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/497_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_6etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#496 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 5. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jul 1, 2021 6:58


Pogacar (UAD) nagusi Tour honetako lehen erlojuaren kontrako saioan Lehen test garrantzitsua sailkapen nagusiko txirrindularientzat eta kolpea ematen lehena Pogacar (UAD) izan da. Etapa irabazteaz gain, arerioei minutu t'erdiko aldea irekitzeko gauza izan da. Van der Poelek (AFC), ordea, horiari eusten dio erlojupeko bikain bat burutu ondoren. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/496_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_5etapa.mp3

tour etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#495 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 4. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 30, 2021 6:58


Cavendishek (DQT) lortu du etapa garaipena Tourrean denbora luzez garaipenik lortu gabe izan ondoren Txirrindularien protesta ere izan zuen etapa honetan, Cavendish (DQT) izan da etapa garailean. Denbora zen etapa garaipenik lortu ez zuela baina Deceuninckera bueltatzeak on egin diola bistan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van der Poelek (AFC) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/495_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_4etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#494 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 3. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 28, 2021 8:12


Merlier (AFC) nagusi Tourreko lehen esprintean Alpecin berriro ere protagonista gaurko etapan ere, nahiz eta Tropela zaleoi erorikoek ardua gehiago sortu diguten. Merlierrek (AFC), Van der Poel (AFC) liderraren taldeko gizon azkarrak lortu du bigarren etapa garaipena Frantziako Tour honetako hirugarren etapan. Azken metroetan Sagan (BOH) eta Ewanek (LTS) izan duten erorikoak baldintzatu du esprinta, baina ezin ukatu lortu duten garaipena lantalde osoak bikain prestatu baitu. Ez da, ordea, Ewan izan erorikoa izan eta etxerako bidea hartu behar izan duen bakarra. Gesink (TJV) eta Haigek (TVJ) ere lasterketa utzi beharra izan dute beste eroriko batzuen ondorioz. Faboritoen artean Roglic (TJV) eta Thomas (IGD) izan dira erorikoak jasan dituztenak. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/494_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_3etapa.mp3 Podcastera harpidetu

ez etapa ewan azken gaurko frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#493 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 2. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 27, 2021 6:57


Van der Poelek (AFC) etapa eta maillot horia Bigarren etapa eta lider aldaketa. Alaphilippe (DQT) faborito bazen ere, Van der Poelek (AFC) nagusitasuna erakutsi du bi igoeratan: lehenean gainsariak lortzeko eta bigarrengoan etapa garaipena, eta nola ez, maillot horia. Aitona gogoan izan duela ere esan du kazetarien aurrean emozioa ezkutatu ezinda. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/493_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_2etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa gaurko frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#492 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 1. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 27, 2021 10:19


Alaphilippe (DQT) nagusi Tourreko lehen etapan Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna. Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusitasun handiz eta bera da lehen liderra. Sailkapen nagusiari begira galtzaileen artean Miguel Angel Lopez (MOV) eta Porte (IGD) lirateke nabarmentzekoenak. Hau guztia eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/492_Tropela_2021_Frantziako_Tourra_1etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hau podcastera frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Jun 22, 2021 88:43


Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere. Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on! https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/491_Tropela_2021eko_Frantziako_Tourra.mp3 Podcastera harpidetu

bi ez frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#419 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourraren “kontraerasoa”

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 26, 2020 79:04


Tropelako 2020ko Frantziako Tourraren aurkezpen atala Podcast honetan 2020ko Frantziako Tourrak Tropelan eta Tropelako erabiltzaileongan izan duen eraginaz aritzen dira solasean Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Errepaso honetan Tourra hasi aurreko podcastean esandakoak ere ekartzen dituzte gogora. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/419_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_kontraerasoa.mp3 Podcastera harpidetu

frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#418 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 20, 2020 13:24


San Bennettek (DQT) berdez jantzita irabazi du Parisen jokatu den azken etapa Amaitu da 2020ko Frantziako Tourra gaur jokatu den 21. etaparekin. Garaipen berezia lortu du Bennettek (DQT) Parisen izan ere ez baita ohikoa berdez jantzita irabaztea. Edonola ere protagonista Pogacar (UAD) izan da Tourra, mendiko saria eta gazte onenaren sariak poltsikoratuz. Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourrari berari baino Tropelako kinielari egiten dio errepasoa. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/418_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_21etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#417 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 19, 2020 10:31


Pogacarrek (UAD) Tourra eta gainontzeko "guztia" irabazi du Gaurko 20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) saioa ona egin baitu eta aldiz Miguel Angel Lopezek (AST) oso kaxkarra. Hain kaxkarra non Mikel Landak (TBM) eta Enri Masek (MOV) sailkapen nagusian ere aurreratu egin duten kolonbiarra. Etapari errepasoa eta biharko azken etapak eman dezakeenaren kontakizuna duzue podcast honetan bilduta Iban Hernandezen (@piban) eskutik. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/417_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_20etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hain bertan frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#416 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 19, 2020 10:24


Kragh Andersenek (SUN) bere bigarren etapa garaipena Tour honetan Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du 411. podcastean aipatzen genuen moduan. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau eta Frantziako Tourreko 20. etaparen ingurukoak biltzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/416_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_19etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hau azken frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#415 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 17, 2020 11:52


Ineos horrenbeste behar zuen etapa garaipena lortu Kwiatkowski (INS) eta Carapazekin (INS) Gaur jokatu da aurtengo Tour honetako azken mendiko etapa garrantzitsua. Bertan ihesaldi mardul bateko parte izanda, Carapaz eta Kwiatkowski (INS) helmugaratu dira elkarrekin azken honek etapa garaipena lortuz. Azpimarratzekoa Pello Bilbaoren (TBM) lana etapa lehiatzeko hauekin izan baita atzeratuta geratu den arte, eta edozein kasutan, ondoren Mikel Landari (TBM) sailkapen nagusian aurrera egiten laguntzeko ere lanean izanik. Mikel Landa (TBM) mugitu da, baina, gutxi ez izanik ere, lortu duen saria sailkapen nagusian 5. postura igotzea izan da Adam Yates (MTS) eta Urani (EF1) denbora aterata. Biharkoak trantsizioko etapa behar luke eta ihesaldia zein esprinterren arteko lehia espero da. Sailkapen nagusikoentzat atseden eguna izango da, larunbateko erlojupeko garrantzitsurako indarrak errekuperatzeko eguna. Hau eta gehiago duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik datorkizuen podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/415_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_18etapa.mp3 Podcastera harpidetu

Tropela.eus podcastak
#414 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 16, 2020 12:36


Miguel Angel Lopezek (AST) etapa garaipenaz gain podiumeko postuan sartze lortu du Gaur jokatu da 2020ko Frantziako Tourreko 17. etapa, mendiko etaparik garrantzitsuenetako bat. Mikel Landaren (TBM) Bahrein taldeak tropel nagusian erritmoa ezartzen izan den arren, etapa garaipena eta podiumerako postua Miguel Angel Lopezek (AST) lortu ditu. Roglicek (TJV), aldiz, Pogacarrekiko (UAD) aldea zabaltzea lortu du. Biharko 18. etapa eskalatzaileek azken aukera izango dute arerioei denbora ateratzeko. Saiatuko ote dira? Bai gaurko etaparen inguruan baita bihar ikus dezakegunaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik entzungai duzue podcast berri hau. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/414_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_17etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa bai frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#413 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 16. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 15, 2020 10:11


Kämnak (BOH) azkenean lortu du Borak hainbeste desira zuen etapa garaipena Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko. Hau eta biharko etapa garrantzitsuak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/413_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_16etapa.mp3

etapa boh hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#412 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 13, 2020 11:56


Pogacar (UAD) izan da Roglici (TJV) aurre hartu eta etapa irabazteko gai izan den bakarra Gaurko ezustekorik handiena Bernal (INS) 12km-ren faltan geratu dela izan da. 2020ko Frantziako Tourra irabazteko hautagai nagusienen artean genuen kolonbiar gaztea eta gaurko denbora galerarekin sailkapen nagusiari agur esan dio. Jumbo Visma taldeak jarritako erritmoa oso gogorra izan da eta erasotzera ausartu den bakarra Adam Yates (MTS) izan da, baina alferrik. Azken metroetan, ordea, Pogacar (UAD) Roglic (TJV) baina azkarragoa izan da eta bere bigarren etapa garaipena lortu du. Bihar atseden eguna eta etzi 16. etapa, berriro ere mendia. Hau guztia entzungai duzue podcast berri honetan Iban Hernandezen (@piban) eskutik. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/412_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_15etapa.mp3.mp3

Tropela.eus podcastak
#411 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 14. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 12, 2020 9:12


Krag Andersenek (SUN) atera diok Borak egindako lanari zukua Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Krag Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean. Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/411_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_14etapa.mp3

ccc etapa hau horixe frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#409 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 12. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 11, 2020 6:05


Hirshik (SUN) azkenean lortu du Tourreko 12. etapan garaipena lortzea Ihesaldiak aukera izan du gaurkoa sailkapen nagusiko txirrindularien taldeek ez baitute berebiziko erritmorik jarri. Hirshi (SUN) gaztea izan da 40 km-ren faltan Krag Andersenekin (SUN) batera aurrera egin eta etapa garaipena lortu duena. Atzetik tropeltxo bat izan arren, eta izan duten ibilbideari esker, Hirshik lortu du Tour honetan desiratutako garaipena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Hau eta biharko 13. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/409_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_12etapa.mp3

tour etapa hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#410 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 11, 2020 8:30


Daniel Felipe Martinezek (EF1) sailkapen nagusiari agur esan arren etapa garaipena lortzeko gai izan da Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkapenean buruan jarri da. Hau eta biharko 14. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/410_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_13etapa.mp3

etapa hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#408 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 11. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 9, 2020 8:10


Ewanek (LTS) bere bigarren etapa garaipena 2020ko Tour honetan Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/408_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_11etapa.mp3

etapa hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#407 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 10. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 8, 2020 7:09


Sam Bennettek (DQT) lortu du azkenean etapa garaipena Haizeak tropelean urduritasuna eragin badu ere, ez du atzerapen nabarmenik eragin sailkapen nagusikoen artean 2020ko Frantziako Tourreko 10. etapa honetan. Etapa, aldiz, esprintean erabaki da eta azkenean Sam Bennettek (DQT) lortu du garaipena. Interesgarri jarri da maillot berdearen inguruko lehia, baita Tropelako "Azkarretan azkarrenak" multzoko lehia. Hori eta hurrengo 11. etapak eman dezakeena podcast honetan biltzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso). https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/407_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_10etapa.mp3

etapa hori frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 9. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 6, 2020 6:41


Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/406_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_9etapa.mp3

etapa frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 8. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 5, 2020 9:28


Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko "Besteak" multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du. Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela. Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/405_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_8etapa.mp3

lider etapa besteak frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#404 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 7. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 4, 2020 10:53


Bigarren etapa garaipena Van Aertek (TJV) Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa. Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu baita bere bigarren etapa garaipena lortuz, Jumboren hirugarrena. Saganek maillot berdea eskuratzearekin konformatu beharrean suertatu da gaurkoan Bennett atzean utzita berriro ere buruan jarri baita. Gaurko etapan emandakoa eta biharko 7. etapak eman dezakeenaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik hemen duzue gure podcasta. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/404_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_7etapa.mp3

Tropela.eus podcastak
#403 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 6. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 3, 2020 7:28


Lutsenko (AST) garaile Tourreko 6. etapan 2020ko Frantziako Tourreko 6. etapan, ihesaldiak aurrera egiteko aukera izan du. Yates-en (MTS) taldea izan da tropelaren buruan lider berria izanik lanean, eta ahal erabaki dute. Mugimendurik ez faboritoei dagokienez, eta aurrean, Lutsenko (AST) nagusi. Tropelan %13-a gustura puntuak batzeko aukera izan dutelako aurreko lehiaketatan ez bezala. Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruko irakurketa entzungai duzue podcast honetan, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/403_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_6etapa.mp3

yates etapa mts hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#402 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 5. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 2, 2020 6:22


Van Aertek (TJV) lortu du Tourreko 5. etapa poltsikoratzea Gidoia jarraituz, gaurko Frantziako Tourreko 5. etapa esprintean amaitu da nahiz eta zenbait gizon azkar, Colbrelli (TBM) kasu, bidean geratu diren. Askatasuna emanda, Roglic eta Dumoulinen (TJV) taldekide belgikarrak indartsu dagoela erakutsi du eta etapa garaipena lortu du. Bi erreskadan horrenbestez Jumbok bereganatutako etapak. Lider aldaketa ere izan da sorpresaz. Hau guztia eta 6. etapan espero dezakeguna podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/402_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_5etapa.mp3

bi lider etapa hau roglic frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#401 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 4. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Sep 1, 2020 7:10


Roglicek (TJV) irabazi du Tourreko 4. etapa Iritsi da lehen mendiko testa. 2020ko Frantziako Tourreko 4. etapa lehen mailako mendatean amaitzen zen eta gidoia erdizka bete dela esan daiteke. Ihesaldi bat osatu da, baina garaipena sailkapen nagusiaren lehian diren txirrindularien artean erabaki da. Hori bai, erasorik ez eta esprint itxura hartu du amaierak. Tropeleko hautagai nagusietako batek eraman du garaipena, Roglicek (TJV), baina Alaphilippek (DQT) ondo eutsi dio lidergoari bosgarren sailkatuz. Mikel Landa (TBM) izan da lehen euskalduna eta ondo murgiarra. Hau eta 5. etaparen inguruko aurreikuspena Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue podcast berri honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/401_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_4etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hau hori frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#400 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 3. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Aug 31, 2020 7:39


Ewan (LTS) nagusitu da Tourreko 3. etapan 2020ko Frantziako Tourrek 3. etaparen errepaso honetan gidoia bete eta esprintean amaitu da etapa. Azkarrena Ewan (LTS) izan da eta gaurko etaparen ondoren maillot aldaketa bakarra erregulartasunaren berdearena izango baita Saganek (BOH) eskuratu baitu. Mendikoaren lehian, berriz, Cosnefroyk (ALM) eutsiko dio Perezek (COF) jaitsieran erori eta lasterketa utzi beharrean izan baita. Hau eta biharko etapan izan daitekeenaren inguruan mintzo da Iban Hernandez (@piban) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/400_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_3etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#399 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 2. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Aug 30, 2020 6:06


Alaphillipek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa 2020ko Frantziako Tourrek 2. etaparen errepaso honetan, ibilbideak hala baldintzatuta, Kristoffek (UAD) lidergoa utzi eta etapa garaipena lortu duen Alaphilippe (DQT) frantziarrak eskuratu du. Faboritoen artean mugimendurik ez. Hau eta 3. etapan jazo daitekeenaren inguruan mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/399_Tropela_2020_Frantziako_Tourra_2etapa.mp3 Podcastera harpidetu

etapa hau frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#398 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 1. etapa

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Aug 29, 2020 9:31


Kristoff (UAD) gailendu da 1. etapan 2020ko Frantziko Tourreko lehen etapa Nizan jokatu da. Eguraldiak eta erorikoek baldintzatutako etapa izan da. Edonola ere, esprintean erabaki da bai garailea eta lehen liderra. Azkarrena Kristoff (UAD) izan da eta berak jantzi du lehen maillot horia. Hau eta 2. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/398_Tropela_2020_Frantziako_Tourra.mp3

etapa hau nizan frantziako tourra
NAIZ IRRATIA - Haria | naiz.eus
Den-dena prest Tourreko etapa guztien zuzeneko jarraipena egiteko

NAIZ IRRATIA - Haria | naiz.eus

Play Episode Listen Later Aug 26, 2020


Covid-19aren pandemia dela eta, uztailean beharrean, abuztu eta irailean lehiatuko da 2020ko Frantziako Tourra. Larunbatean abiatuko da tropela Nizatik eta 21 etapa egin ostean (irailak 20) iritsiko da Parisera. Guztira, 3.470 kilometro, tartean Alpeak eta Pirinioak, jakina, eta Naiz Irratiak zuzenean eskainiko ditu etapa guzti-guztiak. Iñigo Asensio kirol kazetariak gidatuko du saioa eta hainbat aditu izango ditu ondoan.

Tropela.eus podcastak
#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Aug 24, 2020 122:54


Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra. Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen. https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/397_Tropela_2020_Frantziako_Tourra.mp3

covid-19 frantziako tourra
Tropela.eus podcastak
#362 Tropela.eus | errepasoa 6

Tropela.eus podcastak

Play Episode Listen Later Aug 5, 2019 55:36


Lambrecht (LTS) gaur Poloniako Tourreko 3. etapan istripua izan eta zendu da Hauxe duzue denboraldiko 6. errepaso podcasta. Bertan Egoitz Lizaso (@elizaso), Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Iban Perezek (@piban) azken asteetan txirrindularitza munduan izandako berriei errepasoa emanez beraien iritziak azalarazten dituzte. Zoritxarrez, podcast honetan Poloniako Tourrean zendu berri den Lambrecht (LTS) gaztea izan dute mintzagai, baita 2019ko Frantziako Tourra eta 2019ko Donostiako Klasikoa, emakumezko zein gizonezkoena. http://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3-eu-west-1.amazonaws.com/tropela/362_errepasoa_2019.mp3 Podcastera harpidetu

frantziako tourra