INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus

INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus

Follow INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus
Share on
Copy link to clipboard

naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - euskal kantugintza

Info7 irratia


    • Dec 11, 2018 LATEST EPISODE
    • infrequent NEW EPISODES
    • 30 EPISODES


    More podcasts from Info7 irratia

    Search for episodes from INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus with a specific topic:

    Latest episodes from INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus

    Euskal Herriko Tritikixa Txapelketen bilakaera

    Play Episode Listen Later Dec 11, 2018


    Trikitixaren inguruko ezagutza zabaltzen lagundu digu Maixa Lizarribarrek azken urteotan euskal kantugintzaren atalean. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketez aritu da oraingoan. 1979tik 1991ra egindakoak kaleratu dituzte berriki eta urtetik urtera izandako bilakaera nabari daiteke horietan. Eskerrik asko Maixa urte guzti hauetan egindako ekarpenagatik.

    'Akelarre Sorta', 70.hamarkadan Euskal Herria dantzan jartzeko sortutako diskoa

    Play Episode Listen Later Dec 3, 2018


    Euskal Kantugintzaren baitako bere azken atala egin du gurean Andoni Tolosa 'Morauk'. Agurrean oinarrituz, Oskarbi, Soroak, Enarak, Estitxu eta Daikiris, Atahualpa Yupanki... eta ezustekoren bat ere entzun dugu Tolosarekin. Esaterako, 'Herri Gogoa' disketxekoak AEBtara joan eta William S. Fischer musikariarekin hain ezagunak diren 'Gurea Da' edota 'Euskaldunak Gara' kantuak, garaian modan jartzen ari ziren musika dantzagarrietara eraman zituzten.

    Euskal trikitilarien sagak Maixa Lizarribarrekin

    Play Episode Listen Later Oct 23, 2018


    Euskal Herriko trikitilarien sagak aletu ditu Maixa Lizarribar trikitilariak Euskal Kantugintzaren baitan. Bat baino gehiago dira generazioz generazio esku soinua trasmititu duten familiak. Gipuzkaoko nagusienak eta sonatuenei buruz hitz egin eta entzun ditugu Lizarribarrekin: Epelde, Zumarraga, Maltzeta, Laja eta Tapia zehazki.

    Euskal poetarik kantatuenen zerrenda Andoni Tolosarekin

    Play Episode Listen Later Oct 16, 2018


    Sarrionandiaren poemekin musikariek ezberdinek eginiko diskoa kaleratzear da. Bestetik, Gotzon Barandiaranek 'Hitzen ahairea' euskal literaturak euskal musikari egin dion ekarpena aztertzen duen liburua kaleratu berri du. Bi kontu horiek aitzakiatzat hartuta, Andoni Tolosa 'Morau'k euskal poetarik kantatuenen zerrenda egin digu. Zeinen poemak ote gehien musikara eramanak? Zazpi euskal poeten zerrenda.

    Osagaia egokiak nahasi eta emaitza NG Samples 15. Rounda!

    Play Episode Listen Later Jun 19, 2018


    Lanurteko NG Samples azken atala egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken 'cando se xoga a pelota aqui?' eta 'NG badoa' kantuetan talde ezberdinen sampleak nondik hartu zituzten aletu digute. Oraingoan Negu Gorriakez gain, Broken Brothers Brass Band iruindarren 'xuri guztiak ez dira irinak' kantuan Imanol Larzabalen ahotsa entzun dezakegula deskubritu digute.

    Ura metafora gisa erabilita egin diren euskal kantuak

    Play Episode Listen Later May 15, 2018


    Euskal Kantugintzaren atal berri batean, Andoni Tolosa musikariak Ura gaia hartu du ardatz. Zazpi kantu oinarri hartuta, ura metafora gisa erabili eta zentzu politiko, humano eta sentimentuz josiriko ibaietatik zehar ibili gaitu 'Morauk'.

    NG Samples, 14. atalean Marcos azpikomandantearen inguruko galderak

    Play Episode Listen Later Apr 24, 2018


    Gogotsu geunden Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti noiz etorriko NG Samples atala besapean. Hamalaugarren roundean ezin ahaztu Negu Gorriaken 'Borreroak baditu milaka aurpegi' diskoaren 25. urteurrena. Gora Herria kantuaren introa, refritoa ekarri digute batetik. Bestetik, 'Ideiak Zabadu' diskoko Begirunea kantuak ere sample ugari ditu, tartean Marcos Azpikomandantearen ahotsa, baina originala ez dute topatu, uste dute Txiapasen grabatu zutela Negukoek.

    Doinu mestizaje ugari NG Samplesen

    Play Episode Listen Later Feb 6, 2018


    Hamairugarren Rounda gaur NG Samplesen baitan. Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek Negu Gorriaken kantu ezberdinetan entzun ditzazkegun sampleen jatorriaz hitz egin digute beste behin. Oraingo honetan sample eta doinu dantzagarri eta tropikalak ekarri dituzte.

    Agurra jorratzeko moduak euskal kantugintzan

    Play Episode Listen Later Jan 23, 2018


    Euskal Kantugintzaren atalean 60.hamarkadatik hona euskal musikariek agurra lantzeko egin dituzten kantu ezberdinen errepasoa egin digu Andoni Tolosak. Badira heriotzari abestu diotenak, herriari, bizitzeko molde bati...

    Trikitixaren 'Haziak' Durangoko Azokan

    Play Episode Listen Later Dec 5, 2017


    Euskal Kantugintzaren atalean, Trikitixa Elkarteak Durangon jarriko duen postuan egongo diren berritasunak ekarri ditu Maixa Lizarribarrek. Tartean, 25 urtetik beherakoentzat egin duten lehiaketaren ondoren aukeratutako hamar kanturekin osatu dute 'Haziak' izeneko diskoa. 'Joseba Tapia eta Besamotzak' taldearen proiektua, Debako trikitixa eskolaren diskoa eta Emon taldearen errautsetatik jaiotako Nomadak bandaren lana nabarmendu dizkigu Lizarribarrek.

    Etsaiari makailua desertuan eman zion 'Madarikatuak' taldeak

    Play Episode Listen Later Nov 28, 2017


    Badok.eus atariko koordinatzaile eta kazetari Jon Eskisabelek Buruntzaldeko Madarikatuak taldearen berri ekarri digu. 'Etsaiari Makailua Desertuan' izeneko lana kaleratu zuten 1987an eta 1990ean desegin zen taldea. Garaiko testuinguruak markaturik aritu ziren Madarikatuak taldekoak. Entzun kaleratu zuten biniloko kantuak Eskisabelen azalpenekin.

    Bertsoa eta iraultza errusiarra NG Samplesen

    Play Episode Listen Later Nov 21, 2017


    NG Samplesen 12. rounda egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken bertsolaritzak izan zuen presentziaz aritu dira, edota iraultza errusiarraren 100.urteurrena dela eta, kantuetan horrek izan zuen presentzia.

    'Ez Dok Amairuren' itzalpean geratu ziren harribitxiak

    Play Episode Listen Later Oct 24, 2017


    'Ez Dok Amairu' izan zen fenomeno soziokulturalaren bultzada falta izan zitzaien taldeak eta gehienak oso ibilbide laburrekoak ekarri ditu Andoni Tolosak Euskal Kantugintza atalera. Hain mugimendu indartsua izan zen 'Ez Dok Amairu' ezen oso zaila izan zitzaien lekua egitea.

    Agian Otis Reddingen eraginagatik du hitz-jarioa F.Muguruzak!

    Play Episode Listen Later Oct 3, 2017


    Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!

    Euskal Kantugintza, azken uzta: NG, “Ruper”, Gozategi, Juan Carlos Perez eta Aneguria

    Play Episode Listen Later Jul 4, 2017


    Euskal Herriko kantugintzak izugarrizko ondarea du, egunez egun handituz doana. Euskal kantugintza atala Gotzon Barandiaran, Urko Rodriguez eta Arkaitz sagasti, Maixa Lizarribar, Jon Eskisabel eta Leire Palaciosekin osatu dugu kurtso honek. Gaur, amaitzeko, kantu bana eskatu diegu.

    Negu Gorriakek mundu osotik edan zuen, sanpleek erakusten duten moduan

    Play Episode Listen Later Jun 28, 2017


    Euskal kantagintza atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin Negu Gorriaken kontuen tripei begiratu diegu kurtso honetan. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleek zein abestitan duten jatorria azaldu digute. Kurtsoko azken kolaborazioa No Problem, Hitzaurrea, Hitz egin eta Radio Rahim kantuk ekarri dizkigute. Plazer bat izan da bikote!

    Euskal kantugintzak asko abestu dio lanari, elkartasun eta borrokarako deien artean

    Play Episode Listen Later Jun 13, 2017


    Euskal kantugintza atalean Andoni Tolosak euskal kantari ezberdinek lanari buruz, langileriari buruz osatu dituzten kantuak ekarri dizkigu. Euskadiko langilak, Lagun etor gurekin, Langileak, Languile baten semea, Forjarien kanta, Huelgan daudeni eta Bildu gara abestuak entzun ditugu, baita kokatu eta aztertu ere.

    Trikitilariak nola ezagutu? Egun sare sozialetatik, lehen txapelketetan

    Play Episode Listen Later May 23, 2017


    Euskal Kantugintza atalean trikitixari begira jartzen gara Maixa Lizarribarrekin, gaurkoan zehazki trikitixa txapelketak aztertu ditugu. Lehena 1933an egin zen Donostian. Urte askotan horiek izan dira trikitilariak ezagutzera eramateko erakusleiho. Ezagunak egiten al zaizkizu pieza hauek?

    Txillardegiren liburua inspirazio iturri

    Play Episode Listen Later May 16, 2017


    Euskal kantugintza atalean liburu bat eta disko bat uztartu ditugu Gotzon Barandiaranekin batera, ez da gure ariketa izan, Zura taldearena baizik. 2015ean kaleratu zuten Egunkari ezkutua diskoa Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" liburuan oinarrituta. Xabi Strubell eta Txillardegi, nabarmendu beharreko bi izen.

    Negu Gorriak beharrean, "Fermin eta pipermin gorriak" izan balira?

    Play Episode Listen Later May 9, 2017


    Euskal Kantugintzaren atalaren baitan Negu Gorriaken kantuak aztertu eta bertako sanpleak nondik datozen aztertzen dugu NG Samples azpiatalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Hainbat kantu aztertzearekin batera taldearen izenaren jatorriaz teoria hori azaldu digute, Red Hot Chili Peppers-en eraginez "Fermin eta pipermin gorriak" jartzekotan egon zirela. Bederatzigarren rounda iritsi da!

    Emakumeen ikusgarritasuna vs ikusezintasuna oholtzan

    Play Episode Listen Later May 2, 2017


    Euskal Kantugintza atalean emakume musikariek duten ikusgarritasunaz edo ikusezintasunaz aritu gara Leire Palaciosekin. Musikariek eurek jasan behar izaten dituzten komentarioak, gutxiespenak edo biolentzia anitzak aipatu ditugu. Baita hainbat musika jaialdik (Azkena Rock edo Ze Premikin!) agertu duten emakume presentzia eza ere. Oholtzaz kanpoko ikusezintasunak ere nabarmendu dizkigu Palaciosek.

    The Window Ventanas, psikodelia modan ez zegoenekoa

    Play Episode Listen Later Apr 25, 2017


    Euskal Kantugintza atalean beste behin atzera begira jarri eta "The Window Ventanas" talde tolosarra ekarri digu badok.eus-eko Jon Eskisabelek. Hogei urte dira euren disko bakarra kaleratu zutela, horrela eman zioten amaiera taldearen ibilbideari. Pop-rock-psikodelikoa egiten zuten.

    Nola kantatu diete gizonek emakumeei?

    Play Episode Listen Later Apr 11, 2017


    Euskal kantugintza atalean gizonezkoek emakumezkoei buruz idatzi eta kantatutako abesti sorta ekarri digu Andoni Tolosak. Aipagarriak 1976 urte inguruan egindako Ama hil zaigu (Mikel Laboa), Adela (Oskorri, Gabriel Aresti) eta Perttoli (Errobi).

    Euskal kantugintza: trikitixa osasuntsu dago

    Play Episode Listen Later Mar 28, 2017


    Euskal kantugintza atalean trikitixari begira jartzen gara Maixa Lizarribarrekin. Gaurkoan, disko berrienak ekarri dizkigu; Huntza eta Maider Zabalegiren berriez gainera Kepa Junkera & Sorgiñak eta Itxaso Elizagoien.

    Pott Banda, inoren aginduei men egin gabe

    Play Episode Listen Later Mar 14, 2017


    Euskal kantugintza atalean gaur Pott Bandari begira jarri gara Gotzon Barandiararenekin, talde hau sortu zela 40 urte diren honetan. Bereziki Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikaren uztarketaz aritu gara, aipatu ditugu Joseba Sarrionaindia eta Joxemari Iturralde "Jimu" ere.

    Broken bihotz, Rafa Ruedaren lehen proiektua

    Play Episode Listen Later Feb 28, 2017


    Euskal kantugintza atalean Rafa Rueda musikariaren hastapenetara begira jarri gaitu Jon Eskisabelek, bere proiektua izan zen "Broken bihotz" taldera begira. 1990an sortu zen Mungian eta 94an desagertu. Ordutik PiL.T. taldean zein bakarkakoan aritu da Rueda.

    Gure kantugintzaren kronika beltza

    Play Episode Listen Later Feb 21, 2017


    Hala egin digu euskal kantugintza atalean Andoni Tolosak. Hilketak, lapurretak, bortxaketak kontatzen dituzten kantu hainbat entzun ditugu berarekin batera, kantu horien atzean dauden istorioak kontatzearekin batera. "Itzaltzuko bardoa", "Goizuetan", "Juana Bixenta Olabe" edo "Hamalau heriotzak" esaterako.

    90. hamarkadako "trikipop" fenomenoa

    Play Episode Listen Later Jan 24, 2017


    Euskal kantugintza atalean trikitixari erreparatzen diogu Maixa Lizarribarrekin. Gaurkoan, 90 hamarkadan zentratu gara "trikipop" bezala ezagutu zen fenomenoa aztertzeko. Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Imuntzo eta Beloki, Gozategi...diskoen urtea ere izan zen.

    "6nemen9", maketa lehiaketa tranpolin izan ez zuen taldea

    Play Episode Listen Later Jan 17, 2017


    Euskal kantugintza atalera gurean berria ez den lagun bat batu zaigu, Jon Eskisabel kazetari eta badok.eus-eko koordinatzailea. Aldian aldian talde bat edo musikari bat ekarriko digu, gaurkoan Elgoibarko "6nemen9" taldea ekarri digu. Bost urteko ibilbidea izan zuen talde honek eta Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi arren ez zuen arrakastarik izan.

    Zer nolako presentzia du kartzelak gure kantugintzan?

    Play Episode Listen Later Jan 10, 2017


    Euskal kantugintza atalean kartzelari begira jarri gaitu gaur Andoni Tolosak. Besteak beste, entzun ditugu Pantxoa eta Peioren "Galerianoaren kantua", Oskorriren "Preso gaudenon ahoetatik" edota Joseba Sarrionaindiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantura eramandako "Galtzetan gordetzeko koplak".

    Claim INFO7 - euskal kantugintza | naiz.eus

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel