naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - Reggae Fever
Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen Sigarori, agur esango diegu Zartako-K ko lagunei eta agur esango diogu Info7ri. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantxeko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!
Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu. Gozatu!
Dr. Calypso taldeak 30 urte bete ditu eta agur esaten ari da kontzertu-gira berezi batekin. Euskal Herrian bi aste barru izango ditugu eta hau aprobetxatuz beraien diskografiari errepasoa eman diogu eta 5 disko horietako 10 abesti entzun ditugu gaurkoan. Gozatu!
Aste honetan beste elkarrizketa bat egin dugu, badirudi elkarrizketei gustua hartu diegula. Larunbatean The Reggae Trainaren hirugarren geldialdia ospatzen dela aprobetxatuz Akatzeko Bita eta Borjarekin kontaktuan jarri gara. Akatz taldearen 25. urteurrenaren inguruan solasteko ere aprobetxatu dugu. Ez dira falta jaialdian parte hartuko duten The Branlarians.
Aste guztia daramagu Iñigo Cabacasen auzia jarraitzen eta Iñigoren sendi eta lagunei elkartasuna adierazteko Futbola eta Reggaea uztartzen dituen irratsaioa egin dugu. Atzerriko nahiz EHko taldeak entzuteko parada izan dugu. JUSTIZIA!
Aste honetan bi single berri ekarri ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero katalunian jarraitu dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.
Gaur Reggae Fever irratsaioan aurreko asteko haria jarraitu dugu, asteburu honetan Iruñeko Beltza Weekend jaialdia ospatzen da eta joko duten taldeak entzuten bukatu dugu irratsaioa. Hala ere hasieran, asteroko Asteko Klasikoa eta gero Iruñeko Skabideanekoak izan ditugu berriro ere gurean. Izan ere bi berri ditugu zuentzako guztiontzako, bata ona eta beste txarra. Entzun irratsaioa!
Gaurko Asteko Klasikoa Wesley Tinglinen omenaldia egiteko aprobetxatu dugu. Red Soul Community entzun ondoren Iban Masterman izan dugu gure artean Beltza Weekend jaialdiari buruz hitz egiteko. Amaitzeko asteburuko agenda: Guardetxean ospatuko den kontzertu solidarioa. Gozatu!
Aurreko asteko arazo teknikoak erabat gainditu ditugu eta bueltan gara. Asteko Klasikoa entzun eta gero diska berri pare bat aurkezteari ekin diogu: Double Jabsen Million Dollar Reggae eta Janet Kumahren Yellow Flower. Bukaeran astebururako bi proposamen: Iruñean San Fermin Txikito Herriko Block Party eta Oreretan Sound System Gunea. Gozatu!
The Reggae Traina badator! Oraingoan Nafarroan, Iruñan, egingo du geldialdia eta hori aprobetxatuz trenei buruzko berezia prestatu dugu gaurkorako. Bidai kronologiko bat egin dugu, 1966 hasi eta 2010ean amaitu dugu. The Spanish Town Skabeatsekin hasi eta General Levyrekin amaitu dugu. Gozatu!
Aste honetakoa, 9. denboradaldiko azken saioa izan da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izan da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egin diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatu dugu.
Ekainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!
Arazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak.
Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!
Aste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana.
Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti). Gozatu!
Aste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Gozatu!
Udaberriko oporren ostean bueltan gara uhinetan. Aste honetan, ezagutzen ez genituen taldeak ekartzea pentsatu dugu. Alpeetara, Ipar Irlandara eta EEBBra bidaia egin ostean, Jokerface, The Hacklers eta The Debonaires entzun ditugu gaurkoan besteak beste. Gozatu!
Aste honetako saioan, bihartik hasita eta hurrengo asteetan Gipuzkoan ospatuko diren zenbait jaialdiri buruz aritu gara. Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdietako artistak entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: Payoh Soul Rebel, Natty Nature, Skarra Mucci, Dingwash edota Roy Ellis. Ez da asteko klasikorik falta.
Urtero bezela Mojo Workin' jaialdia dator Donostiara eta urtero bezela Reggae Fever-en saioa berezia eskaini diogu. Martxoaren 16an eta 17an abesten egongo diren abeslariak entzun ahal izan dugu aste hontako saioan. Gozatu!
Aste hontakoa Derrick Harriotten abestiak entzuten hasi dugu. Berak soula entzuteko bidea ireki eta Al Supersonic And The Teenagers, The James Hunter Six edo The Travellin´Brothers bezalako taldeak entzun ditugu. Amaitzeko, asteburuko planak. Run To Fest eta Reggae got Soul & Friends. Gozatu!
London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes... Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!
Aste hontako saioa Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izan da. Bertan joko duten Skakeo, Smooth Beans eta Rude Riddim taldeen abestiak entzuteko parada izan dugu. Gozatu!
Aste honetan urtebetetze festa bikoitza izan dugu. Otsailaren 6an bi jamaikar musikari jaio ziren urte ezberdinetan. Bata hasteko klasikoa izan da, bigarrenak berriz saioa itxi du. Tartean Skabidean, Zartako K, Mango Wood eta Los Aggrotones taldeak entzun ditugu. Gozatu!
Dandy Livingstonen haritik tiraka hasi dugu gaurko irratsaioa. Tiraka-tiraka Skabidean talde nafarraren lan berria eta aurkezpen kontzertua aurkeztu dugu. Asteburuko planekin jarraituko dugu eta 4. Feel The Rhythm jaialdian binilo aukeraketan egongo direnen abestiak entzun ditugu. Ez galdu asteroko Reggae txutea!
Aste bat gehiago Reggaea zabaltzen, hamargarrena denboraldi berri honetan. Asteko Klasikoaren testigua The Silvertones-ek jaso dute, haiek The West Kensingtons-ekoei pasa eta hauek Madrilgo Skalonekoei. Bukaera Valentzia aldera bidaiatxoa egin eta, Oldfashioneds eta Tito Pontet entzun ditugu. Reggae Fever is good!
Aste honetan bidai musikala egitera joan gara. The Sound Dimensions eta haien riddimak entzuten hasi gara. Hauek Ruben Lopezen lan berria topatu dute bidean. Lan berriek North East Ska Jazz Orchestra entzutera eraman gaituzte. Italiarrek berriz jazzean utzi eta bertan bukatu da bidaia. Lotu segurtasun uhalak eta gozatu!
Joe Gibbsen Amalgamated zigiluarekin hasi dugu aste honetako saioa. Ondoren Le Grand Miercoles eta MG Bandaren lan berriak entzun ditugu. Buelta egin dugu berriro Amalgamatedera The Reggae Trainaren aitzakiaz eta Smooth Beans entzuteko aukera izan dugu. Atala amaitzeko Joe Gibbsena bueltatu gara berriro.
Aste honetako Reggae Fever irratsaioa, urteko azkenekoa izan da. Euskal Herriko lurrak utzi eta Argentinara joan gara Los Aggrotones eta Hugo Lobo entzutera. Denbora tarte bat bertan eman ostean Euskal Herrira egin dugu buelta Akatzen A go go 2 lana oso-osorik entzuteko. Bukatzeko, eta urtero bezala, reggae gabon kantak. Hurrengo urterarte!
Aste honetan hiru single berri aurkeztu ditugu. Lehenik eta behin Alpheus abeslariaren azken lana entzuteko parada izan dugu. Ondoren Zaragozara joan eta The Magnetophonesen azkena entzun dugu. Azkenik Pantx Recordsek atera berri duen Euskatalites taldearen single entzun dugu, euskarazko lehen single jamaikarra. Amaitzeko, astebururako plana!