POPULARITY
Aurreko udaran bozkatu gabe geratu zen Euskadiko Pelota Federazioa nazioartekoaren partaide izatea. Ordutik lanean ari da federazioa atzerrikoekin harremanak estutzeko. Urtea amaitu aurretik gai hori jorratu daitekeenaren itxaropena dute. ...
Aurreko talde baten kantuaren izenburua bereganatu du Arkaitz Artolak musika proiektu propioa garatzeko:'Argazki bat behelainoan' 'Segurtasun eza' izenburuz argitaratu du diskoa....
Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere, Lorea Intxausti eta Joanes Etxebeste izan ditugu gurekin. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Ostiralean Bilboko Deportivo frontoiak Jai Alai World Tourreko finala hartuko du. Goikoetxea/Gorka - Erkiaga/Basque. Lur Ziarrusta Munduko Pelota Batzarreko zuzendari teknikoak aztertu digu zirkuitoa....
Ostiralean Bilboko Deportivo frontoiak Jai Alai World Tourreko finala hartuko du. Goikoetxea/Gorka - Erkiaga/Basque. Lur Ziarrusta Munduko Pelota Batzarreko zuzendari teknikoak aztertu digu zirkuitoa....
Aurreko legealdiko akordioa bete ez dela ikusita, Sanchezek oraingo honetan agindutakoa egingo duela pentsatzera zerk eraman duen galdetu diote, eta hark erantzun, konfiantza "urratsez urrats" irabazten dela: "Transferentzi batzuk ez ziren bete, baina horregatik ez dugu paso egin behar"....
Aurreko diska zuen 'Emadan' Eneritz Furyakek. Handik izen bereko kantua berrinterpretatu dute beste lau artistek 'Emaizkidan' bihurtuz...
Reggae Fever 14x23
Aurreko astean banatu diren Nafarroako kirol sarietan hirugarren postuan geratu da emakumezkoetan Ardanaz. Miarritzen irabazitako urrezko domina izan da 2022ko bere lorpenik aipagarriena....
Aurreko astean banatu diren Nafarroako kirol sarietan hirugarren postuan geratu da emakumezkoetan Ardanaz. Miarritzen irabazitako urrezko domina izan da 2022ko bere lorpenik aipagarriena....
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu? ...
Taldeko Mario Del Valle "B Aldea"n egon da, 'Cuatro chavales' izeneko diskoa aurkezten....
Irailaren 11 egun seinalatua da, Dorre bizkiak, Diada, Salvador Allenderen hilketarena. Eta Rosika Schwimmerren urtebetetzea ere bai. 1877ko irailaren 11n jaio zen Budapesten. Bat-bateko ekaitza zela eta, haren amak korrika egin zuen zuhaitz baten abarora eta orduan erditu zen, denbora baino lehenago. Liburuetarako, pertsonaiak asmatu egiten dira edo besterik gabe bizitzatik jaso, hortxe egon direlako ezkutuan, jende arruntaren bistatik aparte, beren beregi baztertuak, kasu askotan. Rosika Schwimmerren figurak zetzan ez hilerri batean, New Yorkeko liburutegi publikoan baino, kartoizko kutxetan sartua, norbaitek noiz zabalduko zain. Bizitzaren zorte bat izan da kaxa horiek zabaltzeko aukera izatea. Halako pertsona handi bat ezagutzea, hilondoan baina gertutik.
Tartean Teatro konpainiak karlistak eta liberalak hizketan jarri ditu "Bake lehorra" obran Amorebietako itunaren 150. urteurrenaren harira. ...
Aurreko lanari jarraipena emanez sortu du Maiana Agorrodyk 'Dystropik' koloretsua...
Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu. ...
Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu. ...
Liher taldeko Lide Hernando “B Aldea”n izan da, “Eta Hautsa Zen Helmuga” diskoa aurkezten....
Ikasketa prozesuetan, epe laburreko oroimenaren eta epe luzeko oroimenaren arteko bereizketa egin beharra daukagu. Bestela, ikasten egindako ahalegina hutsala izan daiteke eta ikasitako guztia galtzeko arriskua izan dezakegu. Nahi baino gehiagotan gertatzen den egoera hau ekiditeko, zer egin dezakegu? Ze tresna ditugu eskura? Aurreko saioan alderdi teorikoa landu genuen, batik bat. Oraingoan, aipatu genituen estrategiak garatzeko dauden tresna digital ezberdinak ezagutuko ditugu.BALIABIDEAK:Retrieval practice, Kate Jones https://lovetoteach87.com/2020/09/09/a-collection-of-retrieval-practice-research-and-resources/Kate Jonesen TES orria (baliabideak, txantiloiak): https://www.tes.com/member/K8SUEcarousel-learning.com: https://www.carousel-learning.com/ Quizizz: https://quizizz.com/Kahoot: https://kahoot.com/Quizlet: https://quizlet.com/Anki: https://apps.ankiweb.net/Educaplay: https://www.educaplay.com/Bublr: https://bubbl.us/Coggle: https://coggle.it/
Seguru gaudela uste dugu, eta askotan erdizka uzten ditugu gauzak. Segurtasun faltsuaren uste hortaz baliatu liteke edonor, gure ordenagailura sartzeko. Aurreko saioan suebakien inguruan hitz egin genizun, eta gaurkoan bestelako arma batzuk ezagutuko ditugu: Segurtasun kopiak, eguneraketak eta baimenak. Eta garrantzizkoena, gure baitan dagoen jakintza, tranpak, amarruak eta bestelakoak ekiditeko. Jantzi kaskoak eta adi!
Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak. Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan!Jarri kaskoak eta entzun!
Jabier Artue gogoan, haren heriotza ezin duela ulertu aitortu du Segurolak igandeko sermoian, eta ulertutako heriotzak hildakoa bi aldiz hilda uzten duela uste du berak. ...
Martxoaren 8an, eta 1857an, New Yorkeko oihal lantegietako emakumeak, egunean hamar orduko lanaldia eskatuz kalera atera ziren eta poliziak egin zien oldar. Berrogeita hamaika urte beranduago, milaka emakumek hartu zituzten berriz New Yorkeko kaleak. Aurreko martxoak 8ko errebolta hura gogorarazi nahi zuten eta emakumeentzako boza aldarri egin. Handik gutxira, 1910ean, martxoak 8 izendatua izan zen nazioarteko emakume langileen egun bezala.
Covid-19ak sortu duen kalte ekonomikoa nabarmena da dagoeneko. Niko Cuenca ekonomialaria Naiz Irratira gonbidatu dugu, eta orokorki baino, errealitate zehatzagoei erreparatu diegu berarekin. Merkataritza digitalizatu beharra dagoela azpimarratu eta kontsumitzerako orduan herri estrategia beharrezkoa dela aldarrikatu du.
Aurreko astean Fantasiazko eta Beldurrezko Astea egin zen Donostian. Jeneroko pelikulekin disfrutatzeko aukera izan genuen koronabirusari izkin eginda, baina, asko izan ziren joateko aukerarik izan ez zutenak. Horregatik Harri Fernandezi astean zehar ikusitako pelikuletatik onenak ekartzeko eskatu diogu. Zehazki, lau pelikula onenak eta bi txarrenak. Jarri kaskoak eta entzun!
Eric Dicharryk kontatzen du bi aldiz hil dela. Hirugarren aukera bizitzen ari den honetan Eros liburuan bildu du poesiaz aurreko bi bizitzetako kaosa....
Erabatera taldeko Gaizka Salazarrek "Amets Egin" izeneko kantua aurkeztu du 'B Aldea'n....
Bulego musika talde berri bat da. Aurreko taldeko kide berberekin. Bulegoan sartu eta erritmo berriei ekin diete. Tomas Lizarazuk erakutsi dizkigu....
Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak. Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan! Jarri kaskoak eta entzun! Baliabideak: amarauna.euskadi.eus (amarauna.euskadi.eus) Support this podcast
Greta Thumberg-en olatuak gogor jo du hemen, gaztetxoak oso arduratuta daude naturarekin. Bederatzi urteko alaba ekologista egin zaigu, eta barazki-jalea. Ekintzailea ere egin da. Aurreko asteburuan bixkotxak egin zituzten eta horiek saltzen egon ziren 72. kaleko metro geltokiko parketxoan. Gaileta bat, dolar bat. Dirua Australiara bidali nahi zuten, hango fauna berrizten laguntzeko.
Alba Fartuarte EH Bilduko Bilboko zinegotzia gonbidatu dugu, gaur, Gakoa saioara. Aurreko astean, euskararen eta hizkuntza eskubideen harira, aurrez aurreko gogorra izan zuen Fatuartek Juan Mari Aburto alkatearekin. Gertatutakoaren inguruan galdetu diogu EH Bilduko zinegotziari eta zehazki, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Bilboko Udalari berriki eginiko kritikaz ere jardun dugu berarekin.
Aurreko asteko arazo teknikoak erabat gainditu ditugu eta bueltan gara. Asteko Klasikoa entzun eta gero diska berri pare bat aurkezteari ekin diogu: Double Jabsen Million Dollar Reggae eta Janet Kumahren Yellow Flower. Bukaeran astebururako bi proposamen: Iruñean San Fermin Txikito Herriko Block Party eta Oreretan Sound System Gunea. Gozatu!
Aurreko podcastean Egoitzek (@elizaso) aipatu zuen moduan, asmoa zegoen egunero podcast labur bat grabatzekoa etapan zehar gertatutakoa kontatzeko. Hemen dituzue horrenbestez lehen bi etapen audioak. Gogoan izan zuen podcast aplikazioetan zuzenean entzuteko aukera duzuela guk argitaratu bezain laster gure zerrendara izena emanda. Aplikaziorik ezagunenak Podcast & Radio Addict Android gailuetarako eta Podcasts iOS gailuetarako. iVoox APP-ean ere aurkituko gaituzue. Gure zerrendara izena emateko: https://itunes.apple.com/es/podcast/tropela-podcastak/