10 minututan

Follow 10 minututan
Share on
Copy link to clipboard

10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

ZuZeu Podcast


    • Jan 12, 2022 LATEST EPISODE
    • infrequent NEW EPISODES
    • 16m AVG DURATION
    • 102 EPISODES


    Search for episodes from 10 minututan with a specific topic:

    Latest episodes from 10 minututan

    Erabakiak hartzeko tresnak

    Play Episode Listen Later Jan 12, 2022 18:04


    5. denboraldiko azken atala erabakiaren edo erabakimenaren  inguruan egingo dugu. Datu harrigarri bat: egunean zehar, pertsonok, batez beste, 35.000 erabaki hartzen ditugu, eta horien zati txiki batez baino ez gara jabetzen. Zehazki, gure garunak hartzen ditu erabakien % 99,74 automatikoki. Hau da, ez gara benetan horietaz jabetzen. Gaurko saioan, erabakiak hartzeko tresnei buruz hitz egingo dugu eta horietako batzuk azaldu egingo ditugu. Teknologia, honetan ere, lagungarri zaigulako.Jantzi kaskoak eta adi!

    Txango birtualetan barrena

    Play Episode Listen Later Dec 21, 2021 18:21


    Gaurko saioan txango birtualei buruz hitz egingo dugu: mundu berriak, toki ezezagunak... bestela ezagutzeko aukerarik izango ez genukeen lekuak bisitatzeko, birtualki bada ere, aukera emango diguten moduei buruz hitz egingo dugu. Bidaiatu nahi? Jantzi kaskoak eta entzun!

    Sketchnoting-a eta pentsamendu bisuala

    Play Episode Listen Later Dec 17, 2021 16:53


    Hezkuntzan, eta beste esparru askotan ere bai, oso hedatua eta erabilia da ahozko azalpenekin batera irudiak erakustea (powerpointak adibidez). Baina baliabide interesgarri asko dago powerpointaz haratago ere. Gaurko saioan pentsamendu bisualak irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz hitz egingo dizuet. Irudiez arituko gara, grafikoez, mapez eta, batez ere, ikasgelan gero eta gehiago erabiltzen ari den teknika berri batez: sketchnoting-a.

    Ez egin lan gehiago, egin lana hobeto!

    Play Episode Listen Later Dec 8, 2021 16:46


    Normalean, zereginak mugagabeak izaten dira baina denbora, aldiz,  mugatua. Horregatik, planifikazio on bat lanaren erdia dela esan ohi da. Gaurko saioan, ikasketa emankor baterako gomendio eta tresna batzuk emango ditugu: Eisenhower metodoa zereginak lehenesteko, Pomodoro teknika denbora ondo kudeatzeko eta Kanban hori guztia ondo antolatzeko. Ez dezagun denbora galdu!Jantzi kaskoak eta adi!

    Adimen artifiziala hezkuntzan

    Play Episode Listen Later Nov 25, 2021 14:58


    Hezkuntza teknologikoko txosten garrantzitsuenek (Gartner, Horizon…), azken urteetan, adimen artifiziala aipatzen dute joera nagusienen artean. Eta ez teorian bakarrik. Praktikan ere, pixkanaka izan arren, helburu ezberdinekin adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen hasi da. Adibidez, liburu analogiko baten testua digitalizatzeko, testuak ahots edo bideo bihurtzeko edo kameretan ikasleen egoera emozionala atzemateko.Atal honetan adimen artifizialaz ariko gara. Jantzi kaskoak eta adi!

    Berriaren ikasgela digitala

    Play Episode Listen Later Nov 16, 2021 16:34


    BERRIA egunkariak “Berria Ikasgela” egitasmoa aurkeztu du, eguneroko albisteen bitartez ikasteko tresna digital berri bat. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean, Berria.eus/ikasgela helbidean. Material osagarria eskainiko dio hezkuntza komunitateari.Bada, egitasmoa zertan datzan azaltzeaz gain, beste herrialde batzuetan dauden antzeko proiektuen errepaso labur bat ere egingo dugu gaurko saioan.Jantzi kaskoak eta adi!

    Ergonomia digitalaz

    Play Episode Listen Later Nov 8, 2021 18:26


    Podcast honetan, Teknologiak gure ohiko bizimoduan eta, zehazki, hezkuntzan, nola lagun gaitzakeen azaltzen saiatzen gara. Gaurkoan ordea teknologiarekin lanean gabiltzanean geure osasuna zaintzeko zenbait ohitura gomendagarri aipatuko ditugu. Beraz, irakasle, ikasle edo guraso, ordenagailu aurrean denbora dexente pasatu behar baduzu, interesgarria egingo zaizkizu ergonomia digitalaz aipatuko dizkizugunak.Oharra:https://labur.eus/10minututan11 Mutualiaren txostena, ehu.eus webgunetik hartua.

    Ikaskuntzaren pertsonalizazioa II: Ikaskuntza Menuak

    Play Episode Listen Later Oct 20, 2021 15:40


    Gogoan izango duzuenez, aurreko saioan ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hizketan aritu ginen. Ikasleak aktiboki bere ikaskuntza prozesuan eta haren diseinuan parte hartzeak, eta bere interesekin, talentuekin, grinekin eta helburuekin lotzea zein garrantzitsua den aipatu genuen. Gaurko saioan gehiago sakondu eta helburu hori posible egiteko baliabide eta modu gehiago ezagutuko ditugu.Jantzi kaskoak eta adi!

    Ikaskuntzaren pertsonalizazioa

    Play Episode Listen Later Oct 6, 2021 15:31


    Ez gara berdinak. Ikasleak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zaletasunak, abildadeak eta pasioak eraikitzen ditu. Eta hezkuntzak hori kontutan izan behar du, nork bere jenioa garatzerako orduan. Gaiak, halaber, badu zerikusirik motibazioarekin, pasioarekin eta baita norberaren ardura, erantzukizun eta autoerregulazioarekin. Gaur Ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hitz egin eta nazioartean ezaguna den proiektu bat ezagutuko dugu horretarako: 'Genius hour' delakoa. Jantzi kaskoak eta adi!

    Etorkizuneko ikasgela marrazten

    Play Episode Listen Later Sep 29, 2021 14:09


    Zalantzarik gabe, espazioak asko baldintzatzen du gelako jarduna. Gure ikastetxeetako gelak ikasleek irakasleari entzuteko prestatuta daude orokorrean, baina, bada hori aldatzeko asmoa duen proeikturik. Future Classroom Lab delakoaz hitz egingo dugu saio honetan. Lehenago ere landu genuen gaia Arrate Ugalde Zarauzko Orokieta eskolako irakaslearekin. Bera da Euskal Herrian gai honetan lanean dabilen adituetako bat.Jantzi kaskoak eta adi!Aipatutako baliabideak:https://fcl.eun.org/https://auladelfuturo.intef.es

    Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia (II)

    Play Episode Listen Later Sep 22, 2021 16:50


    Ingelesez, Icebreakers; euskaraz, izotz apurtzaileak edo. Badakizu, norbait ondo ezagutzen ez duzunean, hasierako une deseroso horretan lagungarri gertatzen diren kontu horiek… Baina hezkuntzaren alorrean, beste esanahi bat dute. Gelan giro lasai bat sortzeko erabiltzen dira, ikasleak euren artean hobeto ezagutu daitezen edo lankidetzarako prestatzeko. Saio honetan, aurrekoaren segidan, jarduera batzuk proposatuko dizkizugu.Jantzi kaskoak eta adi!

    Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia

    Play Episode Listen Later Sep 15, 2021 13:45


    Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko  jarduera batzuk proposatu ditugu. Jantzi kaskoak eta adi!

    Ikasturtea (ondo) agurtzeko ideiak

    Play Episode Listen Later Jun 18, 2021 22:17


    Azken egunak dira. Eguraldi ona badator, luzea eta arraroa izan den ikasturte bat badoa. Eta guztiok, bai ikasleek eta baita irakasleok ere, gauza bakarra dugu buruan: udako oporrak! Denboraldiko azken saioan ikasturtea jolasean amaitzeko tresnak aurkeztuko dizkizugu!Baliabideen zerrenda: https://labur.eus/10minututan5Jantzi kaskoak eta adi!

    Nabigatzaileentzako ezinbesteko gehigarriak

    Play Episode Listen Later Jun 15, 2021 21:57


    Gaur internet nabigatzaileen inguruan hitz egingo dugu. Eta zehatzago izateko, bertan txertatu ditzakegun gehigarrien inguruan. Asko dira oso erabilgarriak eta guk ezinbestekoen zerrenda bat osatu dizugu. Jantzi kaskoak eta adi!

    Baliabide digitalen bankuak eta altxorraren mapa

    Play Episode Listen Later Jun 11, 2021 25:44


    Irakasleok beti behar izaten ditugu irudiak, ikonoak, soinuak, etab. gure aurkezpenetan eta lanetan txertatzeko edo ikasleen eskura ipintzeko, beraiek ere euren lanetan erabil ditzaten. Bada, gaurko saioan, dohaineko bilatzaile espezializatu erabilienen bildumatxo bat osatuko dugu eta bakoitzak eskaintzen duena azalduko dugu. Erabilitako baliabideak:Hementxe denak batera gure entzuleekin partekatzeko:https://labur.eus/10minututan4 

    Mikroaplikazio makropraktikoak

    Play Episode Listen Later Jun 7, 2021 20:28


    Gaurko saioan, irakasleen (edo edozeinen) erreminta-kutxa aplikazio txiki eta praktikoekin beteko dugu, edozein unetan eskura izan behar ditugun horiekin. Horietako batzuk dira: taldeak egiteko aplikazioak, kronometroak eta atzera kontaketak, PDFak batu, banatu edo editatzen dutenak, URL edo helbideak moztekoak, aurpegiak pixelatzekoak… Aipatutako aplikazioakClassroomScreen: https://www.classroomscreen.com/Team Maker: https://chir.ag/projects/team-maker/Echalo a suerte: https://echaloasuerte.com/I love PDF:  https://www.ilovepdf.com/esPDF escape: https://www.pdfescape.com/windows/ Printfriendly: https://www.printfriendly.com/Labur.eus: https://labur.eus/Myfav: https://www.myfav.es/Symbaloo: https://www.symbaloo.com/Facepixelizer: https://www.facepixelizer.com/Removebg: https://www.remove.bg/Dafont: https://www.dafont.com/es/Hementxe denak batera gure entzuleekin partekatzeko:https://www.theurlist.com/mikroaplikazioak

    Bideokonferentzien aroan

    Play Episode Listen Later Jun 4, 2021 17:38


    Garbi dago pandemiaren ondorioz, gure bizitza asko aldatu dela eta eguneroko gure jarduna moldatu egin behar izan dugula. Prebentzio neurriak eta mugak barneratu behar izan ditugu, baina baita, muga horiek kontuan izanik ere, gure artean harremanetan jartzeko modu berriak garatu. Eta guztien artean, bat nagusiki: bideokonferentziak.Gaur berauen inguruan hitz egingo dugu, azken tendentzia eta berritasun teknologiak aipatuz, Maite Goñirekin.Jantzi kaskoak eta adi!

    Robotak irakasle direnean.

    Play Episode Listen Later Jun 1, 2021 17:57


    Imajinatzen duzu ikasleen galderak erantzuteko laguntzaile bat duzula? Nekatzen ez den horietako bat, 7 egunez, 24 orduz… ikasleen zalantzak erantzuten egon daitekeen bat? Eta imajinatzen duzu, irakasle laguntzaile hori... robot bat dela?Gaurko saioan txatbotan izango ditugu hizpide. Jantzi kaskoak eta adi!

    Internet oihana: Haurren arauak eta gurasoen papera

    Play Episode Listen Later May 24, 2021 13:13


    Ordenagailua pizten dugunean mundu digitalera leiho bat zabaltzen dugula esan nizuen aurreko saio batean. Eta lehio horretatik gure etxera inolako arriskurik ez sartzeko egin genezakeenaz ere hitz egin genuen. Baina… zer egin dezakegu etxeko atea zabaldu eta gu garenean interneteko oihan zabalean barrena abiatzen garenak? Sarea modu desegokian edo segurtasunik gabe erabiltzeak dakartzan arriskuei buruz arituko gara gaurkoan.

    Interneteko ur sakonak: Gurasoen kontrolerako tresnak

    Play Episode Listen Later May 24, 2021 16:14


    Adingabeek erabiltzen dituzten gailu edo aplikazio gehienek arriskuetatik babesteko aukera teknikoak dituzte. Gurasoek horiek balia ditzakete, besteak beste, adingabeek eduki desegokietara sartzea saihesteko, haiek iragazi eta blokeatuz. Baina funtzionalitate gehiago ere badituzte. Gaur guraso-bitartekaritza bideratzeko aukerez hitz egingo dugu: estrategia aktiboak eta murriztaileak.Erabilitako loturak:Internet segura for kids (guraso-bitartekaritzarako gida): https://www.is4k.es/de-utilidad/recursos/guia-mediacion-parentalIncibe: https://www.incibe.es/kontuz datos https://www.avpd.euskadi.eus/s04-kontuz00/eu/contenidos/informacion/udcd/eu_udcd/decides.html

    Ikasten ikasteko estrategiak (II)

    Play Episode Listen Later May 17, 2021 15:28


    Ikasketa prozesuetan, epe laburreko oroimenaren eta epe luzeko oroimenaren arteko bereizketa egin beharra daukagu. Bestela, ikasten egindako ahalegina hutsala izan daiteke eta ikasitako guztia galtzeko arriskua izan dezakegu. Nahi baino gehiagotan gertatzen den egoera hau ekiditeko, zer egin dezakegu? Ze tresna ditugu eskura? Aurreko saioan alderdi teorikoa landu genuen, batik bat. Oraingoan,  aipatu genituen estrategiak garatzeko dauden tresna digital ezberdinak ezagutuko ditugu.BALIABIDEAK:Retrieval practice, Kate Jones https://lovetoteach87.com/2020/09/09/a-collection-of-retrieval-practice-research-and-resources/Kate Jonesen TES orria (baliabideak, txantiloiak): https://www.tes.com/member/K8SUEcarousel-learning.com: https://www.carousel-learning.com/ Quizizz: https://quizizz.com/Kahoot: https://kahoot.com/Quizlet: https://quizlet.com/Anki: https://apps.ankiweb.net/Educaplay: https://www.educaplay.com/Bublr: https://bubbl.us/Coggle: https://coggle.it/

    Ikasten ikasteko estrategiak (I)

    Play Episode Listen Later May 17, 2021 19:28


    Ikasleei ikasten irakastea oso garrantzitsua da, ikasketa eraginkorra egin dezaten. Irakasleok askotan azpimarratzen dugu ikasleek zer ikasi behar duten, baina oso gutxitan, nola. Gaurko saioan, egin daitezkeen estrategia ezberdinak azalduko ditugu (berreskuratze praktika, praktika banatua…) eta horiek teknologiaren laguntzaz (edo gabe) egiteko adibide batzuk emango ditugu.BALIABIDEAK:Strenghtening the student’s toolbox, John Dunlosky  (artikulua) https://files.eric.ed.gov/fulltext/EJ1021069.pdfLearning to Learn: Uncut conversation with John Dunlosky (bideoa) https://youtu.be/q3kU8MyAHhERetrieval practice, Kate Jones https://lovetoteach87.com/2020/09/09/a-collection-of-retrieval-practice-research-and-resources/BESTE BATZUK:How to Actually Use Retrieval Practice https://blog.innerdrive.co.uk/how-to-use-retrieval-practice10 Techniques for Retrieval Practice https://teacherhead.com/2019/03/03/10-techniques-for-retrieval-practice/Retrieval practice, The Learning Scientists https://www.learningscientists.org/retrieval-practice

    Segurtasun kopiak eta beste arma batzuk

    Play Episode Listen Later May 10, 2021 16:23


    Seguru gaudela uste dugu, eta askotan erdizka uzten ditugu gauzak. Segurtasun faltsuaren uste hortaz baliatu liteke edonor, gure ordenagailura sartzeko. Aurreko saioan suebakien inguruan hitz egin genizun, eta gaurkoan bestelako arma batzuk ezagutuko ditugu: Segurtasun kopiak, eguneraketak eta baimenak. Eta garrantzizkoena, gure baitan dagoen jakintza, tranpak, amarruak eta bestelakoak ekiditeko. Jantzi kaskoak eta adi!

    Gure ordenagailu eta mugikorretako harresiak

    Play Episode Listen Later May 10, 2021 14:29


    Normalean ez gara horretaz jabetzen, baina gure ordenagailua pizten dugunean leiho bat zabaltzen dugu. Leiho digital bat. Bertatik, kanpora begira dezakegu, interneten eta mundu digital zabalean dagoena eta gertatzen ari dena ezagutzeko.Baina gauza bat ahazten dugu sarritan. Zabalik uzten badugu, leiho horretatik nahi ez dugun zerbait edo norbait ere sar litekela gurera.Saio honetan suebakien eta antibirusen inguruan hitz egingo dugu 10 minututan, Maite Goñirekin. Jantzi kaskoak eta adi!

    Bideo azalpenak eta ulermenaren neurtzea

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 22:27


    Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest?Jarri kaskoak eta entzun!Baliabideak:https://screencast-o-matic.com/https://www.loom.com/

    Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 22:02


    Gure gaurko aletxo hauek aurreko saioa osatze aldera dakartzagu, laguntzeko eta landutako gaien laburpen gisan baliagarri izango direlakoan, eta zuri entzule milesker danagatik eta urrenarte!Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko eta ebaluazioa nola egin? TED Talk, hitzaldiak, liburuxka digitalak, aldizkari digitalak, eskolako egunkariak, denbora lerroak, foroak, mapa kontzeptualak, audio grabaketak, podcastak, bideoak eta animazioak egiteko tresna eta herramintak, jarduera eta ariketak egiteko modu eta ideia ezberdinak dakartzagu hirugarren denboraldiko azken saio honetan, hemen:Tresna eta herraminta asko dago, badakizu, interesgarri eta erraz derizkiogun batzuk ekarri ditugu baina bada gehiago nola ez… Denbora lerroak sortzeko aukera dugu adibidez (historia, literatura lantzeko), garapen kronologikoak, sekuentziazioak, ikusteko aukerak sortuz, prozesu metakognitiboak landuz, korrelazioak, etab. Puntu zehatzetan irudiak, audioak txertatuz, aberastea de xedea. tiki toki, genially, canva. Mapa kontzeptualak, edukiak egituratu eta erlazioak bilatzeko adibidez. mindomo, popplet. Audio grabaketak eta Podcastak, elkarrizketak egiteko, erreportaiak, informatiboak egiteko, proiektu moduan.genially, prezi, adobespark, buildanewspaper, flipboard, lucidpress, joomag, canva, easelly, piktochart, pixton, educaplay, jamboard, miro, mural, stormboard, padlet, …tiki-toki, mindomo, poppletaudacity, entzuteko moduakvivavideo, kinemaster, DaVInciResolve, openshot, wevideo, youtube, screencast, loom, obs, screencastomatic, explaineverything. powtoon, moovly, Flipgrid

    Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 17:39


    Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko? Galdera horrek erantzun mordo bat izan ditzake. Baina lehenik eta behin komeni da aipatzea, noski, ikasketaren ebidentziaren gaia konplexua dela, normalean ebaluazioari lotuta dagoelako. Eta, ez dago esan beharrik: gaia korapilatsua izan daiteke. Ez da 10 minutuan hitz egitekoa, baina 10 minutuan bai eman ditzakegu ideia batzuk, ohiko azterketa alde batera uzteko edo, behinik behin, beste metodo batzuekin konbinatzeko.genially, prezi, adobeSpark, buildanewspaper, flipboard, lucidpress, joomag, …canva, easelly, piktochart, pixton, educaplay, …jamboard, miro, mural, stormboard, padlet, …

    Ikasleen arteko elkarlana ingurune digitalean

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 18:06


    Aurrez aurreko irakaskuntzatik digitalera trantsizioa nola egin azaldu dugu aurreko kapituluetan. Saio honetan, berriz, ingurune digital batean ikasleen arteko elkarlanerako oinarriak nola jarri azaldu eta talde lana gauzatzeko tresnak aurkeztuko dizkizu Maite Goñik. Talde lana hamaika helburu edo bide ezberdinetatik egin daiteke eta aukera bakoitzari doitutako tresna eta aplikazioak ekarriko ditugu gaurkoan.bigbluebutton, zoom, google meetJamboard, Miro, Mural, StormboardGoogle Drive. Microsoft TeamsPadlet, wevideo, Mindmeister, Piktochart

    Jarduera interaktiboak sortzeko tresnak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 11:50


    Kaixo, entzule! Askotan galdetzen didazu ea zein aplikazio dauden jarduera digitalak prestatzeko ikasleentzat. Gaurko saioan hainbat erreferentzia emango ditugu eta horiekin zer egin daitekeen aipatuko dugu.Itxialdian irakasle askok zailtasunak izan dituzte jarduerak bidaltzean ikasleei. Batzuetan PDF moduan bidali dizkiete eta ikasleek inprimatu, bete eta argazkia bidali dute bueltan. Gaur horren alternatiba interaktiboak aipatuko ditugu.h5peducaplaylearningappswordwall

    Ikasleekin elkarreragiteko moduak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 16:50


    Aurrekoan, saio sinkronoei buruz hitz egin genuen eta garbi geratu zen “errealitate berri” honetan, ezinbestekoa izango dela saio horiek ondo kudeatzen jakitea, tresna egokiak erabiltzea… Ba, hari horretatik tira eginez, gaur, saio sinkronoetan ikasleen partaidetza areagotzeko eta sustatzeko hainbat estrategia eta tresna ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñirekin.Jarri kaskoak eta entzun!…

    Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 22:09


    Hementxe gaude, gaur ere prest aurrez aurreko irakaskuntzatik urrunekora edo mistora urrats bat areago emateko. Orain arte urrats hauek landu ditugu: Plataforma edo LMS bat hautatzea, Plataforma horietan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko moduak eta tresnak. Sekuentzia didaktiko horiek aberasteko estrategia ezberdinak izango ditugu hizpide: nola grabatu geure azalpenak eta haiei galderak nola erantsi, ikasleek ikusi/ulertu izanaren jarraipena egiteko. Zer landuko dugu gaur? Ba, gaur une sinkronoetarako plataforma bat hautatuko dugu.Jarri kaskoak eta entzun!…

    Ikaskuntza baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 16:20


    Aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara eta aurreko saioan LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Saio honetan, berriz, baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñik gidatuta.Jarri kaskoak eta entzun!

    Urruneko irakaskuntzarako plataformak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 12:42


    Asko hitz egiten ari gara egunotan nolakoa izango den itzulera ikastetxeetara irailean. Eta, antza, prest egon beharko dugu edozein unetan beste itxialdiren bat egiteko… Espero dezagun ez izatea horrela, baina, edozein modutara, garbi dago pandemia garaian bizitzen ari garenak arrastoa utziko duela eta normaltasun berrian ez dela aurreikusten eszenatoki bat non ikastetxeek eta irakasleok ez dauzkagun gure proposamen didaktikoak ingurune digitalera egokituta. Gauzak horrela, une ona da, aparteko gogoetak egiteaz gain, urrats horiek nola emango ditugun aztertzeko. Saio honetan lehen urratsaz hitz egingo dugu: plataforma hautaketa.Jarri kaskoak eta entzun!

    Amarauna plataforma

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 11:14


    Aurreko saioan hezkuntza-baliabide irekiei buruz hitz egin genuen. Ikaskuntza-irakaskuntzan erabil ditzakegun material didaktiko digitalizatuak, libreak eta irekiak. Ba, oraingo honetan AMARAUNA izango dugu hizpide: Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailaren edukien eta hezkuntza berrikuntzaren plataforma adimenduna. Maite Goñirekin 10 minututan!Jarri kaskoak eta entzun!

    Hezkuntzako Baliabide Irekiak

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 14:38


    Orokorrean, gaur egun, denok jotzen dugu internetera ikasteko. Nork ez du interneten bilaketa egin bizkotxa nola egiten den jakiteko? Edo etxean ondatu zaigun edozer konpontzeko. Eta irakasleok askotan jotzen dugu sarera, lantzen ari garen gaiaren inguruko informazioa bilatzeko. Gaurko saioan Hezkuntzarako Baliabide Irekiez hitz egingo dugu: Zer dira? Non topatu ditzakezu? Eta batez ere, adibiderik jartzerik nahi? Erantzunak Maite Goñiren eskutik jasoko ditugu 10 minututan. Jarri kaskoak eta entzun!Errekurtsoak: EDIA http://cedec.intef.es/recursos/

    Berta Martinez: Irakaslea konfinamendu garaian

    Play Episode Listen Later May 8, 2021 23:58


    Irakasle ofizioa erruz zaildu du konfinamenduak eta erronka ugari izan dituzte hezkuntzaren alorrean ari diren langileek. Berta Martinez Barakaldoko Berritze Guneko IKT aholkulariak konfinamendu garaian irakasleek izan dituzten bizipen, zailtasun eta irakaspen praktikoak kontatu dizkigu. Jarri kaskoak eta entzun!

    3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua, David Muñoz

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 17:31


    Gaurkoan 10 minututan-en heziketaren alde ederrenetako batez ariko gara, ikasketa zerbitzuaz alegia. Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko irakaslea da David Muñoz eta Irribarreak Marrazten esperientziaren arduradunetako bat. Ekimen honen bitartez 3D inprimagailuekin esku ortopedikoak egin eta banatu zituzten haien beharra zutenen artean. Azken finean horixe baita ikasketa zerbitzua: kurrikulum akademikoa komunitatearen zerbitzura jartzea. Hala, ikasleek ikasteaz gainera komunitatearen arazo edo kezka bati erantzuten diote. Jarri kaskoak eta entzun!

    Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 20:07


    Metodologia berriak ari dira hedatzen eskoletan eta horri oso estuki lotuta doa ebaluazioa, eta berau ulertzeko molde berriak. Proiektuetan eta erronketan oinarritutako hezkuntzaz askotan hitz egin dugu podcast honetan eta gaurkoan Portfolio delakoei helduko diegu entzule baten galdera medio. Portfolioak bogan dira ikasgeletan, baina, zergatik? Zertarako? Hori azaltzeko Sirats Santa Cruz gonbidatu dugu saiora. Doktoradutza egiten ari da gaia honen inguruan, eta ongi azalduko dizkigu ñabardura guztiak.

    IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 20:55


    Saio honetako gaia entzule batek proposatu beharrean, Maite Goñik berak ekarri du mahai gainera. Azken aldian hezkuntzan joera da IDU delakoa, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala. Baina zer da? Nondik dator? Eta garrantzitsuena, zertan hobetu dezake ikaskuntza prozesua? Josi Sierrak azalduko digu.urte askotan lan egin du Berritze Gune Nagusian eta aditua da IKTetan.

    Etorkizuneko gaitasunen laborategia, Arrate Ugalde

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 16:23


    Hezkuntza munduaren erronketako bat etorkizuneko lanetan beharko diren gaitasunak lantzea da. Izan ere gure haur eta gazte asko oraintxe existitzen ez den lan batean jardungo dira. Zer gaitasun landu behar dira? Nola aurreikusi etorkizuneko beharrak? Tira, Zarauzko Orokieta ikastetxean GELAB sortu dute horretarako. Gela eta laborategia uztartzen dituen proiektu interesgarria. Arrate Ugalde gonbidatu dugu egitasmoaz mintzatzeko. 10 minututan, Maite Goñirekin!

    Konpetentzia digitalak hezkuntza publikoan, Xabier Mujika

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 21:59


    Zuon galderak eta zalantzak erantzutea ikaragarri gustatzen zaigu, eta aste honetan konpetentzia digitalak hezkuntzan nola lantzen diren aztertuko dugu, berriz ere. Baina oraingoan Xabier Mujika, Berritze Gune Nagusiko IKT koordinatzaileak azalduko digu bere esperientzia. Askotan abstrakzioak irentsi gaitzake kontzeptu eta teoria itsasoetan ibiltzen garenean hezkuntzaz eta teknologiaz solasean. Mujikak errealitatera jaitsiko gaitu 10 minututan. Jarri kaskoak eta sakatu play botoiari!

    Zebrabide eta semaforo digitalak

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 18:57


    Hezkuntzarako baliabide digitalak bogan dauden honetan, nola jarri etxean mugak? Eta zeintzuk dira muga horiek? Sarea eta aplikazio digitalak tresnak dira, eta erabileraren baitan jarri behar dira mugak. Mundu ukigarrian egiten dugun bezala. Gai interesgarria 10 minututan Maite Goñirekin lantzeko, ezta? Jarri kaskoak eta sakatu play!

    Software askea hezkuntzan II, Josune Gereka

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 20:28


    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko kideari. Gereka EKI proiektuaren arduraduna da.

    Software askea hezkuntzan, Iñigo Gebara

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 19:03


    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, Dabid Martinez Librezale kidea irakasleen artean eztabaida eragin beharraz mintzatu da. Gauzak horrela, eta gaiak ertz ugari dituela jakinda, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Iñigo Gebara, Hezkuntzan ere Librezale taldeko kideari.

    Digitalizazioa nondik eta nola, Elena Errasti

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 21:20


    Digitalizazio garaia dugu oraindik ere eta Europako Kopnpetentzia Digitalaren Markoak dio gutxienez baliabide digitalak hautatzen jakin behar duela irakasleak. Bigarren pausua baliabideok sortzea da, baina nola egin? Nondik hasi? Arrasateko Arizmendi ikastolan urteak daramatzate beren baliabide propioak sortzen. Irakasleak dira proiektuen diseinatzaileak, eta maketazio talde bat ere badute, berauek gauzatzeko. Elena Errasti irakasleak azaldu digu beren esperientzia.

    Gamifikazioa praktikara eraman: Andoni Sanz

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 16:13


    Lehen denboraldian landu genuen gamifikazioa, eta azaldu genizuen zer den. Baina gauza bat da teoria eta beste bat praktika. Nola aplikatu gamifikazioa ikasgelan? Zertarako erabili ikasgelako egunerokoan? Irakasle batek bidali digun kezka bati tiraka Zornotzako Lanbide Heziketako irakasle Andoni Sanz gonbidatu dugu gaiaz hitz egitera. Gamifikazioan eskarmentu handia duen irakaslea da eta zirt edo zart azalduko digu bere esperientzia. Aurrera!Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko:Kahoot!ClassdojoMinecraft Education Edition

    Ikasleen komunikazio gaitasunaz, Aitor Uriondo

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 16:51


    Aste hontan komunikazio gaitasuna izango dugu hizpide. Gaur egun irakasle askok dute beren ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzeko beharra. Nola hitz egin jendaurrean, nola azaldu ideiak eta landu kontzeptuak? Ba ote da gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna edo metodologiarik? Noski baietz, Maite Goñik Axular Lizeoko Aitor Uriondorekin hitz egin du, beraien esperientziak zurekin partekatu eta gai honen inguruan sakontzeko. Aurrera!

    Iraulitako ikasgelen bertuteak: Jesus Mari Rey

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 12:15


    Jesus Mari Rey Lekeitioko institutuko irakaslea da eta bere ikasgelan Flipped Learning metodoa erabiltzea erabaki zuen. Ikasgela irauli du ordutik: ikasleen parte hartzea handiagoa da eta ezagutza ere bai. Etxean bideo bidez errepasatzen dituzte ikasgaiak, eta ikasgelan egiten dute lana. Lekeitioko esperientziaz hitz egingo dugu saio honetan.

    Ikasleen motibazioa eta Txikipedia

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 12:08


    Euskara irakasle batek plazaratu digu bere kezka: Nola motibatu ikasleak teknologia erabiliz? Zer aplikazio eta tresna txertatu ditzakegu ikasgelaren egunerokoan? Bada Zumaiako Institutuko Mikel Fernandez irakasleak adibide ederra ekarri digu saiora. Bertan Txikipedia erabiltzen dute  edukiak landu, elkarlana sustatu eta ikasleak motibatzeko.

    Beldurgarria izango da

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 12:08


    2. sasoiaren trailerra. 

    Netiketak, interneteko 10 mandamentuak

    Play Episode Listen Later May 7, 2021 17:56


    Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.Hauxe duzu ’10 minututan’ podcastaren lehen denboraldiko azken atala, datorren denboraldian gehiago, oroitu gainerako atalak ere entzungai dituzula zure audio plataforma kuttunean.Erreferentziak:Maha Abed – General guide to NetiquetteBryan Lunduke – Looking at 1995 netiquette … in 2019Zerekin geratuko gara?www.netiquetate.com

    Claim 10 minututan

    In order to claim this podcast we'll send an email to with a verification link. Simply click the link and you will be able to edit tags, request a refresh, and other features to take control of your podcast page!

    Claim Cancel