naiz.eus RSS gehitzailea, INFO7 - Talaiatik
Txirritaren hainbat bertso zentsuratu zituen aparatu frankistak. Bi kasu, gutxienez, ezagunak ditugu: Antton Valverderi zentsuratu zizkioten bertsoak, eta Xabier Leteri ezabatuak.
Sindikatu gehienek merkataritza sektorea igande eta jaiegunetan itxi behar duela defendatzen dute, CNTk ere. Honi buruzko hausnarketa bat egitea gustatuko litzaidake.
“Behar zaituztegu. Zuek gabe ez dago festarik. Neska bat behar da, gutxienez, ze bestela bi bizardun bakarrik, agertoki handi horretan... oso kaxkar geratuko da... Mutil-dantza? Ez, hori ez. Kupoak bai, baina tradizioa zaintzen, nexkak!” Diosku orain australopitekusak txapela zuzen jartzen duen bitartean bekaiztuta. Eta jai ereduen inguruko hainbat elkarrizketekin lagun diezaiokegu honi:
Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ... Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoak praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik... gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Polizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.
Urte erdia igaro den honetan, Gobernu berria osatu dute Espainian. Dispertsioak 30 urtez eragindako esperientzia ankerrek ez dute gure itxaropena hauspotzen, baina indarrean mantentzen den espetxe politika aldatzeko gehiengo politiko, sozial, sindikal eta instituzionalak duen borondatetik haratago, pauso berriak izango direlakoan gaude. Aldez aurretiko jarrera hobea antzematen dugu espainiar Gobernuaren partetik eta argi dugu gizarte zibilak egindako lana eta erakutsitako ardurari esker zabaldu dela orain arte PPko Gobernuak itxita mantendu duen bidea. Zoritxarrez, badira oraindik ere salbuespeneko politikak eta urrunketaren aldeko ahotsak.
“Por lo visto no hay gente insustituible” Magdalena Tulli: Zapatos de tacón italiano Barcelona, Rayo Verde, 2018. Traducción Francisco J. Villaverde En una tarea encomiable y en su labor editorial de publicar grandes libros -tanto de autores como autoras-, Rayo Verde (ak. Raig Verd) ha editado en este caso, pese al engañoso nombre, a una autora polaca: Magdalena Tulli, de padre italiano y madre polaca. Con traducción de Francisco J. Villaverde, quien realiza una labor impecable a la hora de reproducir la prosa de la autora.
Errusiako Mundiala hasiera eman du. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek 25 kilo lodituta bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen baitu; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako.
Amaitu da ikasturtea. Iritsi da klasean landutakoak erakusteko ordua. Egin dugu zenbait ikastetxetako haur-taldeen emanaldia. Amaieran, irakasleen arteko hitzaspertua egin dugu kafe baten bueltan. Urte osoko gorabeherak partekatzen, emanaldiari buruzko hainbat hausnarketa zerrendatu ditugu.
Bizitzak jartzen dizkigun kontraesanak dira. Adinean aurrera eta manifestazioak lehenbailehen amaitzea nahi izaten dugu. Baina bestetik badakigu manifestazioa luze eta mantzo joatearen arrazoia jende multzo ikaragarria ikusten dugulako dela. Eta hori positiboa, pozgarria iruditzen zaigu. Zer egin horrelakoetan? Haserretu hala poztu? Poztu, noski! Eta han joan nintzan Iruñan barrena amaitezin egin zitzaidan kale zabal eta luze hartan: zortzi pausotxo eman eta gelditu.
Asko izan dira Askapenatik egindako aldarriak urteetan zehar. Euskal Herria sozialista helburu, hainbat herri borrokalarirengandik jaso ditugu mila irakaspen, eta elkar elikatuz hazi gara. Nikaraguako borroka sandinisten garaiak, Zapatismoa, iraultza bolivartarra, Kuba… Ondo baitakigu, Kuba gabe, ezer ez zela berdina izango. Eta ondo ikasia baitugu, elkarren erreferentzia eta babes gabe, ezinezkoa dela garaipen integrala
Con las vacaciones y el verano llamando a las puertas del sistema de ocio consumista de Europa, los gobiernos toman medidas, siempre injustas e hipócritas, para que la imagen de las personas refugiadas, maltratadas por y en Europa, no “dañe” el privilegio burgués de unas buenas e insensibles vacaciones.
Papera euskarri indartsua da. Liburuak sakratu bihurtzen ditugu, haietan idatzitakoa, Jainkoen hitza: Ezin zalantzan jarri eta hiltzeraino defendatu, ejertzitoez hala behar izanez gero. Legeak idatzi eta interpretatu egiten dira. “Espetxeak gizartearen isla”. Gizartearen moralean lekurik ez duena zabortegi horietan jaurti eta... ahaztu. Justizia sistema guztiek badituzte “astungarri” deituriko zirkunstantziak. Zigor kodeetan xehetasun handiz definitzen dira alebosia, ordainsariak, berrerortzea... Izena duen guztia bada. Izendatu gabe aplikatzen dena da, ordea, min handien egiten duena, zorrozki hezurretan eta burmuinean, agerian ez dauden lekuetan, idazten digutena.
Azken asteotan genetikarekin lotutako berri kezkagarri batzuk izan ditugu. Berri hauek pribatutasunaz eta gure informazio genetikoaren kudeaketaz hausnartzeko aukera ematen dute.
Es difícil contener la emoción después de lo ocurrido en estas últimas 24 horas en Argentina. Y más difícil aún es intentar reflexionar sobre caliente de lo que significa esta victoria feminista de obtener, a puro pulmón y muchísima convicción de pelear por una causa justa, la media sanción de Diputados a la ley del aborto legal, seguro y gratuito.
Guardasolak oraindik zabalik daude baina, badator uda, eta udagaz batera badator opor garaia ere. Hondartza edo etxean lasai, komikiak irakurtzeko garaia ezin aproposagoa dugu uda. Zer irakurri bada. Euskal komikigintzaren erakusleihoan agertu dira dagoeneko hainbat nobedade interesgarri, eta honek erakusten du azken urteetako martxa ez dela izan kasualitatearen ondorioa, ez, euskarazko komikigintza egonkortu eta sendotuz doa urterik urte.
Google-ek Estatu Batuetako defentsa departamenturako dron militarrei adimen artifiziala garatzeak, Project Mayen proiektua, arazo larri batean sartu zion munduan zehar duen eragina kontuan izanda. Izan ere, erraldoi teknologiko hau pentagonoaren kolaboratzaile teknologikoa baitzen.
Oso deigarriak egin zaizkit beti giza mikroharremanak. Nire 46 urteetan, gainera, jada fase batzuk igarotzeko aukera izan dut, eta horrek bata bestearekin alderatzeko aukera eman dit: haurtzaroan norbere lekua bilatzeko aldia; nerabezaroan lagun kopuruak garrantzi handia duenekoa; gaztaroan kopuruari barik, afinitateari gehiago erreparatzen diozunekoa... Hortik aurrera faseak bereiztea zailagoa egiten zait, denborak ematen duen ikuspegi hori falta zaidalako eta, neurri batean, oraindik bizitzen ari naizen aroa delako. Bereizi ez, baina epe honetako hitz gako batzuk botatzera ausartuko nintzateke: bakardadea eta zinismoa, adibidez.
Marimutila halakoa! Qué poco femenina! Marikoi! Qué basta eres! Nenaza! Maritxu! Bollera! Halako esaldiekin lotutako haurtzaroa dugu batzuk, askok.
Estamos a punto de conocer los resultados de una votación histórica en Argentina. Tras meses de debate y con numerosas intervenciones tanto a favor como en contra, la Cámara de Diputados este Estado americano podría despenalizar el aborto. Con movilizaciones en la calle tanto de día como de noche nunca vistas antes, en las que miles y miles de personas han salido para denunciar la criminalización de las mujeres que deciden poner punto final a un embarazo no deseado o que hace que sus vidas corren peligro.
Uste dut esan behar dudan honekin gehienok ados egongo zaretela, alegia, txirrindularitzan, Frantziako Tourra dela urtean zehar mundu mailan antolatzen den ekimen nagusiena eta aldi berean garrantzitsuena, bere baitan mugitzen delako kirol arloan zein ekonomikoan txirrindularitza profesionalaren mundua, horrek esan nahi duen guztiarekin.
Berriro Puerto de Santa Mariara eta handik Donostiara itzuli. Ostirala, lanetik irten eta ziztu bizian ibili asteburu osoa ohiko 2500 kmak egiteko eta, “komunikatzea”deitu arren, 40 minutuko hizketaldi burutzeko, kristalak eta barroteen artean, ia ezer entzuten ez delarik.
El pasado mes de mayo tuve la oportunidad de participar en el Encuentro Mixto que cada año organizamos desde AHIGE. No os he hablado de este espacio, un lugar donde hombres y mujeres nos escuchamos, compartimos experiencias, sensaciones, nos interpelamos, desde el cariño, el respeto y la ternura mutuas, sobre los diferentes temas que nos afectan en nuestra vida diaria, siempre relacionados con la igualdad. Es un espacio liberado en el que hombres y mujeres tocamos con la punta de los dedos lo que podría ser una sociedad plenamente igualitaria.
La dernière chronique de cette jolie saison en votre compagnie aura des allures d'invitation. Une invitation à aller découvrir la première édition d'un nouveau festival d'une culture protéiforme : théâtre, cirque, musique, exposition... Le festival En création, Sorbidean lancé par la compagnie la Fabrique Affamée a vu le jour grâce à un heureux hasard. Il fallait aux 5 acolytes de la compagnie monter leur chapiteau sur 2 samedis afin de présenter les restitutions des ateliers des cours réguliers.
Ba al du garrantzirik kantuen neurriak edo iraupenak? Zein da abesti baten iraupenik egokiena burua erne eta adi egoteko uneoro kantuari? Kantuaren laburtasunak behartuko du musikaria ez erortzea errepikapenean, eskatuko dio zehatza izatea egituraketan, melodiaren ikuspuntua gogoraerraza izatea.
Alternatiben Herriak, gure herriaren komunitate-gaitasuna agerian utzi du, gaitasuna sareak eta alternatibak sortzeko.
Poesiaren eta abestiaren arteko mugak ez dira inoiz argiak izan, sortu ziren unetik elkarren ondoan egin baitute bidea.
Aitortu behar dut sarritan jotzen dudala Hiztegira, hizkuntza bata edo bestea dela, batzuetan politikaren eremuan ohiko bihurtzen diren hitzen esanguraz jabetzeko. Ohiko eta, kasuan kasu, ardatz ere bihurtutako hitz horien esanguraz jabetzeko. Hitzen adieraz.
Iragarri dituzte Kavli sarien irabazleak. Hiru arlotako ikerketak aitortzen dira sari horien bidez: Astrofisika, Neurozientzia eta Nanozientzia. Guztira, zazpi saritu dira aurten, eta haietako lau emakumeak dira.
Gobernuak pozik daude, langabezia tasa gero eta murritzago baita. EAEn %11,3an kokatu da, 2012ko mailan; Nafarroa 2009ko kopuru berdinetan dago. Langileen egoera zein den aztertzeko langabezia tasa erabili ohi da; dirudienez gero eta hobeto gaude. Baina hau egia al da?
Azken hauteskunde eta injenieritza parlamentarioaren eskutik lortu da Alderdi Popularra hainbat parlamentu eta udaletxetik ateratzea beste politika sozial eta herritar batzuk bultzatzearen nahiarekin.