POPULARITY
Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak. Liburu klasikoak beste ikuspegi bat erabiliz berriz kontatzea joera bat bihurtu da azken boladan. Horrela, Xiaolu Guo idazleak Call me Ismaelle idatzi du. Moby Dick berridatzi du kontalaria mutikoa izan beharrean neskatoa balitz.
Surflari zarauztarra Europako zirkuitoko liderra da. Horrela amaitzen badu laster jokatuko duen Marokokoa, Penicheko CT txapelketarako gonbidapena jaso dezake. Baina helburu nagusiena Challenger zirkuitorako sailkapena lortzea da. ...
Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko. Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo duzu zure ondoko kalean lapurreta bat izan dela, alboko parkean kolpatu egin dutela norbait, edo poliziak atxilo egin duela zein edo zein hiru karrika beherago.
Duela zortzi urtetik Euskal Herriko Neska* Gazteak zena Euskal Herriko Gazte Feministak izatera igaro da, prozesu «luze» baten ostean, Uma Ulazia eta Uxue Alkortak NAIZ Irratian azaldu dutenez. Horrela «subjektu politikoa zabaldu» dute disidentziatik borrokatzen dutenak «beste modu batera» hartzeko.
Ernaik zigor ikaragarria jaso du Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko ekimenengatik. Gazte antolakundearen ustez, zigorra erabat «desproportzionatua» da: «Segurtasun Sailak eta sailburuak hartutako erabakia dago atzean». Auziari kolektiboki erantzungo diote.
LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean, Idoia Zabalak bere azalean trans emakumea izateagatik jasan eta bizi izan dituen egoera eta une bortitzak kontatu ditu Faktorian....
Oñatin topatu dugu 93 urteko emakume indartsu hau: 6 alabaren ama (ona), Aloña Abesbatzaren sortzaileetako bat, antzerki idazle eta aktore, puntu tailerretan irakasle... eta gaztetan telefono konbertsazioetan "zelatari"...
Datu ofizialen arabera, Hego Euskal Herrian 5.000 baino gehiago dira etxegabeko pertsonak. Euskadi Irratiko Faktorian haien egoeran eta artapenean jarri dugu fokua. Durangoko “Etxepel” egoitza ezagutu dugu. ...
Joxepi Mendizabal, Josune Albar eta Nerea Amilibia elkartu dituzte Amaraunean.Hirurak garbitzaileak, eta hirurak ados: Esfortzu fisiko handia eskatzen du garbitzaile izateak eta askok ez dute baloratzen hori. "Tranpa" txikiak ere ohikoak dituzte euren lanetan, noraino iristen diren frogatzeko....
Joxepi Mendizabal, Josune Albar eta Nerea Amilibia elkartu dituzte Amaraunean.Hirurak garbitzaileak, eta hirurak ados: Esfortzu fisiko handia eskatzen du garbitzaile izateak eta askok ez dute baloratzen hori. "Tranpa" txikiak ere ohikoak dituzte euren lanetan, noraino iristen diren frogatzeko....
Beran uholdeak izan dira. Herriko elkartean sartu da ura, eta baita hainbat etxe eta dendetan ere. ...
Florentziako Uffizi museora egin nuen ostera pasa den astean. Mundu mailan hain ezagunak diren gainontzeko museoetan egin ohi dudan bezala, obrarik famatuenetan baino bazterrekoak diren horietan jarri nuen arreta. Izan ere, Botticelli edo Leonardoren gelak mukuru beteta zeuden, eta ezinezkoa zen koadroak ikustea. Horrela, Fra Angelico edo Paolo Ucelloren margoez gozatu nuen. Miragarria iruditu zitzaidan “Hermafroditoa” deritzon eskultura. Erromatarren garaiko irudi hura gorputz erdiz emakumezko eta beste erdiz gizonezko den marmolezko figura bat da, etzanik dago, lo. Duela bi mila urte zizelatu zuten arren, erabat gaur egunekoa iruditu zitzai
Horrela adierazi digu Leire Iturregui, EHUko kazetaritza irakasleak. Unibertsitatera sartzeko azterketen aitzakian aritu gara unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien aukeraz eta unibertsitatearekiko dagoen iritziaz...
Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak gero eta gehiago dira Estatu Batuetan. Gorena eskubidea babesten duen legea bertan behera uzteko erabakia hartzeko zorian dagoela esaten da, hori dio behintzat filtratu den informazioak. Horrela gertatuz gero, hirurogeita hamar urte atzera egingo genuke, eta abortatzeko eskubidea estatuen esku geratuko litzateke, ez luke babes federala izango. Protesta hasi baino besterik ez da egin, eta ematen du asko haziko dela, azaroan dauden parlamentuko hauteskundeak baldintzatzeraino.
Emakume baserritarrak aginte organoetara iritsitakoan zer topatzen duten, zenbaterainoko ahalmena duten euren irizpideak ezartzeko, ahalegin horrek zer dakarren emakumeentzat.. gai horiek eta askoz gehiago aztertu ditu Leire Milikuak bere azterlanean. ...
Haitzetan animaliak margotu ditu Rober Garay artistak, arroken forma errespetatuta eta akrilikoa erabilita. Horrela, eta duela hiruzpalau urte egin bezala, kobazuloetan aurki genitzaken marrazkien antzeko irudi-bilduma osatu du....
New Yorken txapela jazten da. Norbait txapela buruan ikusi nuen lehen aldian dudan egon nintzen harengana joan eta galdetzeko euskalduna ote zen, ze herritakoa. Dena den, denborak aurrera egin ahala, ohartu nintzen gero eta jende zebilela txapelarekin. Boneta beltzak ziren gehienak, baina bazeuden urdinak, grisak edo gorriak. Horrela pentsatu nuen txapela eraman eramaten zutela bai, baina ez zirela izango denak euskaldunak.
Ia 7.000 haur eskolara joan ezinik, ospitaletan estutzen, neurri zorrotzagoak eskatu ditu Felix Zubiak....
Ia 7000 haur eskolara joan ezinik, ospitaletan estutzen, neurri zorrotzagoak eskatu ditu Felix Zubiak. ...
Lau t'erdiko txapeldunak jaioterrian, Amezketan, hartu gaitu bere ibilbide profesionaleko bosgarren txapela irabazi ostean....
Lau t'erdiko txapeldunak jaioterrian, Amezketan, hartu gaitu bere ibilbide profesionaleko bosgarren txapela irabazi ostean....
Pentsioei buruzko proposamenei jaramonik ez egitea egotzi dio Espainiako gobernuari Joseba Agirretxea EAJren diputatuak. Haragi kontsumoari buruz, "ahulenen aurka egitea" leporatu dio Alberto Garzon Kontsumo ministroari. ...
Sofa taldearen itzulera baliatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek musika instrumentala jorratzen duten taldeei buruzko saio monografikoa osatzeko. Horrela, Zarauzko (Gipuzkoa) hirukoteaz gain, Yakuzi, Alba, Buffalo, Hyedra eta Giranice bezalako taldeen abestiak entzuteko parada izan dugu.
Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest?Jarri kaskoak eta entzun!Baliabideak:https://screencast-o-matic.com/https://www.loom.com/
Itxialdi garaiotan, literatura da bidaiatzkeo modurik erosoena. Horrela murgildu da Fermin Erbiti duela 100 urteko Sanferminetan...
Azken asteetan argitaratutako kantu berrien errepasoa egin dugu atal honetan. Horrela, estilo askotariko laginak entzun ahal izan ditugu: Lamiak hirukoteak riff gitarra sendoak ekarri ditu, LauKatuk pop-rocka, Xatiro eta Raperuk jarri dute rap alea, muturreko metalera hurbildu gara Broken Legacyrekin, blues akustikoan murgildu gara Rolan Garcesekin eta esperimentazio elektronikoa dastatu dugu Myriam RZMrekin.
Hondamendia gertatu zenetik urtebete pasa denean Zaldibar Argitu plataformako Janire Lazkano izan da Naiz Irratian. Urtebetean gertatutakoa argitzeko eta konpontzeko erritmoa uste baino motelago joan dela adierazi du. Prentsan irakurritakoa baino ez dakite.
"Horrela bizitzeko" proiektua du eskuartean Asier L.I. sortzaileak. Musika eta filosofia uztartzen ari da lan honetan eta sei ertz izango dituen lan oso honetatik, hiru dagoeneko argitaratu ditu. ...
Luzapeneko hirugarren minutuan Athleticek markagailua irauli du Iñaki Williamsen golarekin. 2-3 aurretik jarri dira markagailuan zuri-gorriak Bartzelonaren aurka...
Charlamos con el compositor Asier LI que prepara la cuarta entrega de su proyecto de música contemporánea "Horrela bizitzeko", un proyecto que intenta salir adelante gracias al micromecenazgo....
Realak bana berdindu du Egararen aurka...
Realak bana berdindu At terrasaren aurka...
2014. urtean jaio zen Marmoka taldea. Lau kidek osatzen dute eta argi daukate ongi pasatzea dela taldearen kutsua, ondo pasatzea eta, noski, aldarrikapenak egitea. Horrela sortu dituzte Sugegorriaren itzal luzea edo Izokina bezalako abestia, honako hau, atera duten azkena. Gipuzkoako Kale Nagusian Ibai Larralderekin, "Hendrix", eta Ortzi Alonsorekin,"Hankapalo", egoteko aukera izan dugu eta zuzenean abesteaz gain dituzten proiektuen berri eman digute.
2014. urtean jaio zen Marmoka taldea. Lau kidek osatzen dute eta argi daukate ongi pasatzea dela taldearen kutsua, ondo pasatzea eta, noski, aldarrikapenak egitea. Horrela sortu dituzte Sugegorriaren itzal luzea edo Izokina bezalako abestia, honako hau, atera duten azkena. Gipuzkoako Kale Nagusian Ibai Larralderekin, "Hendrix", eta Ortzi Alonsorekin,"Hankapalo", egoteko aukera izan dugu eta zuzenean abesteaz gain dituzten proiektuen berri eman digute.
Bular. “Bolhar” Zuberoan, “burar” Araban, Erronkarin “burar”,” buler” Ultzaman, eta, gainontzekoetan “bular”. Horixe aurkitu dut Orotariko Euskal Hiztegian “bular” hitza sartuta. Irudi hagitz poetikoak ere badatoz hiztegian, herria den olerkari horrek irudimenez sortuak. Horrela, “bular sagar” esaten zaio titi puntari. Eta “bular erreka” bi bularren arteko tarteari. Biak ere irudi ederrak. Bularrekoa da bularra hartzen duen haurra. Ostean datoz, “bularra eman” eta “bularra hartu”. “Bular ahizpak” dira bular beretik edan duten haurrak, “bular iraina” da bularrari darion esnea, haurra haziko eta lasaituko duena. Maitasun hori betiko geratu zaio, eta gero amak bularra edekiko du, alegia, bularra utziko.
Sei diskoko egitasmoan bi kaleratu ditu Horrela bizitzeko liburua osagarri dutela....
“Badakizue, irudi kristauen barruan idolo aurre-hispanikoak sartzen zituzten apaizek Mexikon konkista garaian. Pentsa, Ama Birjinaren barruan jainko azteka bat. Horrela, kristauek kanpokoari begira egiten zuten otoitz, eta natiboek, aldiz, azalekoa ahaztu eta sakonean zuen idoloa gogoan hartuz”. Horixe esan dit Tavo-k. Tavo da Boti kazetari euskaldunaren senarra eta beraiekin egina genuen hitzordua trajinera deritzon ontzi batean, garai bateko Tenochtitlan hiriburu zaharreko kanaletan barrena ibiltzeko.
“Kaixo, Pia. Zuri buruz irakurri du hedabideetan. Pertsona ikaragarria dirudizu. Erresuma Batuko artista bat naiz, migrazioaren krisiaren inguruan hainbat artelan egin ditut eta ezin dut dirua niretzat gorde. Irabazitakoa erabil dezakezu ontzi berri bat erosteko?” Horrela aurkeztu zitzaion Banksy grafitigilea Pia Klemp ekintzaileari. Hartu dirua eta erabil ezazu Mediterraneoan bizitzak salbatzeko. Nola erreakziona dezake edozein pertsonak halako mezu bati? Txantxa bat dela pentsatu edo lanari ekin. Piak bigarrena aukeratu zuen eta emaitza azken egunetan ezagutu dugu: Louise Michel izena du salbamendu ontzi berriak.
Marian Arinek "ideia on bat" izan zuen duela hamabost urte: 40 urtetik gorako emakume talde batek berdintasunaren aldeko aldarria egitea Mont Blac-eko gailurrera. Horrela sortu zen Marimendi. ...
Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest? Jarri kaskoak eta entzun! Baliabideak: https://screencast-o-matic.com/ (https://screencast-o-matic.com/) https://www.loom.com/ (https://www.loom.com/) Support this podcast
Juan Carlos Borboikoa eta Felipe Gonzalez hartu ditu miran, besteak beste, Amagoia Gurrutxagak....
Azken eguna da New Yorkeko PS 87 eskola publikoan eta gurasoak patioan daude haurrak jaso zain. Maila bakoitzak patioko lurrean letra bat du margotua eta letra haren gainean egon behar dute esperoan. Gela bakoitza patioko bazter batean. Atera orduko, gurasoak haurrak saritzen hasi dira, opari txikiak, etxean egindako diplomatxoak, besarkadak. Gauza handia da ikasturtea bukatzea, lan eskerga egin dute haurrek eta badakite hori baloratzen gurasoek. Guretzat, New Yorken igarotako urtean ezustekorik onena eskola izan da. Jauzi handia dago irakasteko eran, han eta hemen. Formei dagokionez eta edukiari. Ordutegia trinkoa da, umeek gosaria eta bazkaria eskolan jaten dute, debalde. Horrela bermatzen da haurrek behintzat egunean birritan jatea, gero etxean afalduko ez balute ere.
Lehen mendate serioa zuen etapa jokatu da eta ikuskizuna eman du. Horrela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 12. etaparen mini podcast honetan. Ihesaldiak sari bikoitza jaso du, izan ere Benedetti (BOH) italiarrak etapa garaipena eskuratu du eta Polancek (UAD), Contiren taldekideak; ihesaldiko errentari esker maillot arrosa. Sailkapen nagusiko faboritoei dagokienez saiakera eta etekina Mikel Landa (MOV) eta Miguel Angel Lopezek (AST) lortu dute.
Irratian entzuten dugun edukiaren parte handia kulturari buruzkoa da eta gure gonbidatuak Kultura sailaz arduratzen dira irrati ezberdinetan. Haiek dira, ordea, edukiaren sortzaileak? Rosi Guarrotxena (Bizkaia Irratia), Ane Zabala (Bilbo Hiria irratia), Idoia Jauregi (Euskadi Irratia) kazetariei hamaika galdera egingo diegu, ekintza, egitasmo eta eragileek sortzen duten informazioaren kudeaketari buruz. Horrela, kazetari eta artista/kultur eragileen arteko harremana hobeto ulertu nahi dugu.